×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zergatik komeni da WhatsApp erabiltzea bezeroak artatzeko eta haiekin komunikatzeko?

gzt-whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Batez ere WhatsApp denok daukagun zerbait delako. Bueno, agian ez denok, baina bai gehienok. Mundu osoko bederatzigarren postuan dago Espainia WhatsApp aplikazioaren erabilerari dagokionez: 30,5 milioi erabiltzaile, «Informe ditrendia: Mobile en España en el Mundo 2020» txostenaren arabera (Ditrendia txostena: mugikorren erabilera Espainian eta munduan 2020an).

Bestalde, bezeroekin zuzeneko harremana izateko aukera eskaintzen duen doako tresna da, algoritmo baten gorabeheren mende egon gabe, beste sare sozial batzuek ez bezala. Izan ere, WhatsApp xede komertzialerako erabiltzeko, lau baldintza hauek bakarrik bete behar dira:

  1. Telefono-zenbaki bat izatea.
  2. WhatsApp aplikazioa instalatuta edukitzea smartphonean.
  3. Bezeroen berariazko baimena izatea baliabide horren bitartez haiekin harremanetan jartzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoari (DPBLODBLO) eta Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen Legeari (IGZL) jarraikiz.
  4. Bezeroei jakinaraztea agendan gorde behar dutela gure telefono-zenbakia, gure mezuak jasotzeko. Ez badute gordetzen, ezingo dituzte gure jakinarazpenak irakurri.

WhatsApp Messenger vs. WhatsApp Business

Ba al zenekien WhatsAppen bi aplikazio daudela? Bata WhatsApp Messenger da, hots, gehienok erabiltzen dugun bat-bateko mezularitza-aplikazioa; bestea, berriz, WhatsApp Business da, hau da, enpresentzat eta pertsona ekintzaileentzat berariaz prestatutako bertsioa. Beraz, ETE bat edo profesional autonomo bat baldin bazara, WhatsApp Business erabil dezakezu bezeroekin harremanetan jartzeko, baina ez nahitaez.

Nolanahi ere, elkarren antzekoak dira bi aplikazio horien interfazea eta sistema eragilea, eta biek eskaintzen dituzte negozioetarako funtzionalitate baliagarriak; esate baterako, hedapen-zerrendak, aukera ematen digutenak gure bezeroen pribatutasuna zaintzeko eta, aldi berean, jende askori mezu bera bidaltzeko, baina bezero horiek elkar ikusi gabe.

Halaber, Messenger bertsioak zein Business bertsioak aukera ematen dute WhatsApp Web tresnaren bidez ordenagailutik mezuak kudeatzeko, mezu garrantzitsuak gorde eta geroago begiratzeko, eta, elkarrizketak gordetze aldera, txatak esportatzeko.

«Nola erabili WhatsApp Business zure negozioan» web-mintegia

Bi aplikazioen funtzionaltasun komun horiez gain, WhatsApp Businessen prestazio espezifikoek honetarako aukera ematen dute:

  • WhatsApp Messengerren bidez baino zehatzago aurkezteko gure negozioa: deskribapen xeheagoa, ordutegiak, helbideak…
  • Gure produktuak eta zerbitzuak erakusteko.
  • Erantzuteko mezuak automatizatzeko, geuk idatzi ezin ditugunerako.
  • Erantzun bizkorrak sortzeko (ohiko galderei erantzuteko, esker-mezuak idazteko eta abarretarako da bereziki baliagarria funtzionaltasun hori).
  • Gure kontaktuak sailkatzeko (bezeroak, hornitzaileak, banatzaileak, erosle berriak, VIP bezeroak eta abar). eta, hartara, mezu pertsonalizatuak bidaltzeko.

Funtzionaltasun horiek guztiak erabiltzen ikasi nahi baduzu, zatoz WhatsApp Businessi buruz egingo dugun web-mintegira, «Gaztenpresaren astelehen digitalak» zikloaren barruan. WhatsApp Businessek negozioetarako dituen funtzionaltasun espezifiko guztiak azalduko ditu saio horretan No te pierdas en las redes marketin digitaleko agentziak.

Bezeroen baimena lortzeko ditugun aukerak ere jorratuko dira. Izan ere, baimen hori gabe ezin gara bezeroekin harremanetan jarri aplikazio horren bidez. Azkenik, zenbait gomendio eta aholku emango dira aplikazio horrekin bidal daitezkeen mezuez eta bidalketaren maiztasunaz, bezeroek spamtzat har ez gaitzaten.

Zatoz saiora!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...

2025-03-14 18:31:14