×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zergatik erantsi behar dituzu bideo laburrak zure sare sozialetako edukien estrategian?

webinar-vídeos-cortos
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Online bideoen kontsumoa ia bikoiztu egin da 2018az geroztik, Wyzowl enpresak urtero egiten duen “Bideomarketinaren egoerari buruzko inkestak (2022)” adierazten duenez. Horregatik, gaur egun bideoak formatu gogokoenetako batzuk dira marka eta enpresentzat audientziarekin konektatzeko garaian, iraupen laburreko bideoak bereziki, Tik Token edo Instagramen reel-etan ikus ditzakegunak adibidez.

Wyzol-en txostenak beste datu esanguratsu hau ematen digu: pertsonen % 73k, produktu edo zerbitzu bati buruz informatzeko garaian, nahiago dute bideo labur bat ikusi zera baino: blog batean artikulu edo post bat irakurri (inkestatuen % 11), infografia bat ikusi (% 4), ebook edo eskuliburu bat deskargatu (% 3), webinar batera bertaratu (% 3), salmenta-dei bat jaso (% 3) edo demo bat probatu (% 3).

Baina, zer esan nahi dugu iraupen laburreko bideoa esaten dugunean? Ahobatezko definiziorik ez dago horren inguruan, baina TikTok bideoak sortu eta partekatzeko sare sozial txinatarra da ildo horretan eredua ezartzen ari den plataformetako bat. Hala, hasiera batean, sare sozial horretara igotzen ziren bideoek, gehienez ere, 15 segundoko iraupena izan zezaketen. Ondoren, muga hori 60 segundora igo zen; 2021eko uztailean, 3 minutura luzatu zen, eta orain dela gutxi gehieneko iraupen hori berriz ere igo da, 10 minuturaino. Azken igoera horrekin, TikTokek beste hainbat eduki hartu nahi ditu bere plataformaren barnean, tutorialak edo errezetak, adibidez.

Instagram ere erreferentziazko beste sare sozialetako bat ere bada noski, istorio-formatuan (stories) zein reel-etan bideo laburrak argitaratzeko, eta, kasu batean zien bestean, ikus-entzunezko edukiek 60 segundoko iraupena izan dezakete gehienez ere.

 

Bideo laburrak marka/enpresa/negozio baten edukien estrategian sartzeko arrazoiak

Bideo laburren egungo boomaren atzean, honako arrazoi hauek daude, besteak beste:

  1. Denborak urrea balio du. Garai azeleratuak dira hauek, eta denok “gainezkatuta” sentitzen gara batzuetan. Horregatik, errazagoa da jendeak marka baten bideo bat edo batzuk ikustea bakoitzak segundo gutxi batzuetako iraupena badu, bideo luzeago bakar bat eskaintzen badiogu baino.
  2. Iraupen laburreko bideoak errazago partekatzen dira, eta beraz, biral bihurtzeko aukera gehiago dauzkate. Normalean, bideo bat zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta pisu handiagoa izango du (megak, gigak) eta partekatzeko edo mugikorrean gordetzeko zailtasun gehiago emango ditu. Hortaz, gure edukiak ahalik eta pertsona gehienengana iristea lortu nahi badugu, erabiltzaileei bidea erraztea dagokigu.
  3. Ikus-entzunezko pilulekin gogoratzea errazagoa da formatu luzeagoekin gogoratzea baino. Oro har, sare sozialetan, iraupenaren eta arretaren arteko lotura alderantziz proportzionala izaten da. Hau da, lehena zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa bigarrena. Izan ere, IAB Spain-en Estudio de Redes Sociales 2021azterlanaren arabera, plataforma horiek erabiltzen dituzten pertsonen % 81ek entretenitzeko egiten dute, eta beraz, inpaktu azkarreko mezuak nahiago dituzte arreta handiagoa eskatzen dutenak baino.

 

Eta nola egiten dira bideo labur horiek?

ETEei, mikroETEei eta ekintzaileei horrelako bideoak egiteko bidea errazteko, “Bideo laburrak zure negozioaren Instagrameko eta TikTokeko kontuetarako” web-mintegia antolatu dugu. No te pierdas en las redes marketin digitaleko aholkularitza-enpresarekin elkarlanean egiten dugun Gaztenpresaren Astelehen Digitalen barnean hartzen da saio hori.

Webinar honetan, zenbait gomendio ikusiko ditugu, negozioei bideo labur eta zuzen horien planteamenduan laguntzeko eta mugikorrarekin grabatzen irakasteko, emaitzarik onenak lortzeko moduan.

Gaztenpresaren Astelehen Digitalei buruz gehiago jain nahi baduzu, egin klik hemen.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...