×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zergatik erabili enpatia-mapa bat zure negozioan?

gzt-art-mapa-empatia
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Seguruenik gertatuko zitzaizun noizbait, negozio baten jabeari bere negozioaren onurei buruz hitz egiten entzun eta, lokalera iritsitakoan, hau pentsatzea: «Amatxo maitea… Hemen ez dut zoratuta ere erosiko!».

Salmenten arrakastaren zati handi bat pertsonak erosteko unean duen pertzepzioaren araberakoa izaten da. Horregatik, funtsezkoa da bezeroaren azalean jartzea eta haren gustuak eta beharrak ezagutzea.

Baina badago albiste on bat: horretarako, tresna bat dago, eta enpatia-mapa du izena. Xplane enpresak garatu zuen, bere bezeroak deskribatu ahal izateko. Eta nola egin dezaket nik? Oso erraza da. Sei galderaz osaturiko inprimaki batekin egin dezakezu. Kontsumitzailearen gustuak eta beharrak ezagutzen eta haren lekuan jartzen lagunduko dizu inprimakiak.

Zehaztu zure buyer pertsona

Zure negozio-planean, bezero potentzialen profila zehaztu beharko duzu, baita horien ohiturak, zaletasunak eta, oro har, zure produktua edo zerbitzua kontsumitzean harengan eragin dezakeen beste guztia ere. Informazio hori bildutakoan, bezeroak segmentatu egin ditzakezu, hau da, ezaugarri komunen arabera multzokatu. Talde bakoitzak buyer pertsona mota bat identifikatuko du, eta, beraz, horiek definitzen has zaitezke:

  1. Zer pentsatzen du? Zer sentitzen du? Jar zaitez haren lekuan, zer pentsatzen eta sentitzen duen, zerk kezkatzen duen eta zerk hunkitzen duen jakiten saiatzeko.
  2. Zer entzuten du? Saia zaitez irudikatzen nori entzuten dion, nola entzuten duen eta zer duen gogoko.
  3. Zer ikusten du? Ezinbestekoa da haren ingurua nolakoa den, zer itxura duen eta harremanak zer motatako pertsonekin dituen jakitea.
  4. Zer esaten du? Zer egiten du? Egiten dituen iruzkinak, emandako iritziak, egiten eta esaten duenaren arteko koherentzia eta haren zaletasunak ulertzen saiatu behar duzu puntu honetan. Atal hori garrantzitsua da, lagungarria izan baitaiteke pertsonaren kontsumo-ohiturak ezagutzeko.
  5. Zein dira haren ahaleginak edo eragozpenak? Galdera horri erantzundakoan, zure produktua kontsumitu ahal izateko kontsumitzaileak izan ditzakeen zalantzak, oztopoak edo beldurrak ezagutuko dituzu.
  6. Zer nahi du? Zerk motibatzen du? Saia zaitez haren nahiak, beharrak eta itxaropenak irudikatzen, eta nahi duena lortzen saiatzeko zer egiten duen.

Diseina ezazu zure mapa

Eginkizun hori errazteko, arbela ataletan banatzea eta galdera bakoitzaren erantzunak edo iruzkinak horietan gehitzea da onena.

Hori egindakoan, ekiteko unea da. Zure teoriak hezur-haragizko pertsona batekin kontrastatu behar dituzu orain, mapa errealitatera egokitu eta kasuan kasuko zuzenketak egin ahal izateko.

Tresna praktikoa

Gizartea aldatzen ari da, eta bezeroak ere bai. Horregatik, enpatia-mapak oso praktikoak eta dinamikoak dira; izan ere, bezeroen beharrak bistaratzen eta bezeroek une bakoitzean dituzten erosteko benetako motibazioak identifikatzen laguntzen dizute. Horiei esker:

  • Modu argi eta errazean egituratu ahal izango dituzu publiko potentzialaren beharrak eta nahiak.
  • Hobeto ulertu ahal izango dituzu haien erosteko motibazioak, baita noiz eta zergatik erosten duten ere, besteak beste.

Jakina, gehiago eta hobeto saldu ahal izatea da horren guztiaren azken xedea.

Tresna horri esker, bezeroaren profil askoz zehatzagoa sortu ahal izango duzu, eta horrek produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzen lagunduko dizu. Zure negozio-ideia martxan jartzeko bestelako laguntzarik behar baduzu, Gaztenpresan gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...