×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zerbitzuak emateko kontratuaren gakoak

gzt-art-contrato-prestacion-servicios
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Kostata, baina iritsi zara. Neuronak astindu dituzu, zehatz-mehatz prestatu duzu negozio-plana, eta orain pauso erabakigarria eman behar duzu: ideia hori ahalik eta ondoen gauzatzea. Jakina, inoiz ez zara arrisku guztietatik libre egongo, baina ahalik eta gutxien arriskatzea da helburua. Zure beharren araberako kontratuak egitea da horretarako gakoetako bat.

Hasi berritan, partner edo lankideekin negoziatu beharko duzu, eta harremanak finkatu, landu nahi dituzun arlo guztien inguruan ezagutza handirik ez baduzu behintzat. Programazioa, diseinua, argazkiak, kontabilitatea eta beste esparru askotako zerbitzuak behar izaten dira. Aliantza horiek finkatzeko moduak berebiziko garrantzia izango du zure negozioaren sorreran.

Gure artikuluak irakurri badituzu jakingo duzu zenbait kontratu-mota daudela; baina, gaurkoan, zerbitzuak emateko kontratuen inguruko gakoak azalduko dizkizugu, ekintzailetza-kasuetan horrelako kontratuak baitira egokienak.

Merkataritza-izaera eta idazketa librea

Zerbitzuak emateko kontratuak merkataritzakoak izaten dira, eta lan-kontratuek baino aukera handiagoa ematen dute dokumentua nahieran zehazteko. Askotarikoak izan daitezke formaren aldetik, eta nahi bezain orokorrak edo zehatzak. Zergatik? Neurri handi batean, zerbitzuak emateko kontratuetan nahi beste klausula sartzeko aukera dagoelako.

Edonola ere, kontratuari eman nahi diozun zehaztasun-maila alde batera utzita, badira klausula batzuk ekintzaile orok ezagutu behar dituenak, funtsezkoak baitira hitzarmena egoki gauza dadin. Aurrera begira legezko zailtasunak eta buruhausteak saihestea da helburua. Beraz, aztertu arretaz dokumentua. Hemen duzu kontratu-eredu bat, baina zehaztasun gehiago erants ditzakezu, egoki baderitzozu. 

Funtsezko alderdi batzuk

  1. Zerbitzu profesionalak emateko kontratu bat ez da lan-kontratu bat. Ez du harreman formalik ezartzen kontratista independentea den pertsonarekin. Harremana zehaztutako zerbitzuetara mugatuta dago, eta aldi baterako da.
  2. Zehaztu argi eta garbi kontratuaren terminoak eta helburuak. Garrantzitsua da jaso nahi duzun zerbitzuaren xehetasunak egoki eta zehaztasunez adieraztea. Azalpena zenbat eta zehatzagoa izan, orduan eta aukera gehiago izango duzu zuk nahi duzun zerbitzua jasotzeko, eta babes handiagoa izango duzu agindutakoa betetzen ez bada.
  3. Zehaztu ondo ordainketak egiteko modua. Funtsezkoak diren lau gauza hartu behar dituzu kontuan: konpentsatu beharreko zenbatekoa eta hori kalkulatzeko formula; ordainketen maiztasuna; kontratatutako profesionalak ordainketa jasotzeko bete behar dituen baldintzak, eta, egoera jakin batzuetan, ordaintzeari uko egiteko arrazoiak.
  4. Nola ezarri kontratuaren iraupena. Bi modu daude: zerbitzua emateko data jakin batzuk zehaztea edo, bestela, kontratuaren bukaera proiektua burutzean edo helburu batzuk lortzean finkatzea. Marketin-kanpaina baten edo web-diseinu baten kasua litzateke, adibidez.
  5. Ez ahaztu jabetza intelektuala. Argi eta garbi zehaztu ezean, kontratista izango da berak egindako lan guztiaren titularra, zuzenbide aplikagarriaren arabera. Beraz, esate baterako, stocka kudeatzeko programaren garapena kontratatzeko asmoa baduzu, zehaztu argi eta garbi zu zeu izango zarela ordaindu duzun programa horren jabea.
  6. Konfidentzialtasuna babestea. Zure datuetara sartzeko baimena eman behar baduzu, erants ezazu beti zure informazio pertsonala eta enpresa-sekretuak babesteko klausula.
  7. Erantsi kontratua bertan behera uzteko baldintzak. Emandako zerbitzuak ez dituzu beti gustuko izango. Horregatik, baliagarria izango da kontratua bertan behera uzteko egoerak eta baldintzak adostea.

Ikusten duzunez, kontratu guztiak mamitsuak izaten dira, eta kontuz ibili beharra dago izenpetzen denarekin. Beraz, zalantzaren bat baduzu, adituren bati galdetzea gomendatzen dizugu, abokatu bati edo aholkularitza-enpresa bati. Era berean, Gaztenpresak eskaintzen dituen mentoretza-programek ere lagun zaitzakete.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...