×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zer egiten dute ekintzaile sozialek mundua aldatzeko

emprendedores-sociales
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Eta pertsona guztiak gai balira mundua aldatzeko? Efecto dominó. Cómo el emprendimiento social propaga la innovación por todo el mundo (Editorial Empresa Activa, 2016) liburuak tesi ausart hori defendatzen du. Garai batean ekintzaile edo misiolaria izatea edo medikuntzan jardutea gizarteari laguntzeko modu onenetakoak ziren bezala, Bervely Schwartz autoreak defendatzen du ekintzailetza dela bizi garen garai honetan gure arrastoa uzteko modurik zuzenetako bat. Horren harira, planeta osoko 18 adibide jaso eta aztertu ditu. Eta adibide horietako bat Euskal Herrian dago: Mondragón Team Academy.

Gaztenpresan ehunka enpresari laguntzen diegu urtero beren negozio-ideiak martxan jartzeko lanetan. Lehen urratsetatik enpresa sendotu arteko bidean laguntzen diegu. Enpresa horietako bakoitza, bere erara, bere inguruneko premiei erantzuten ahalegintzen da, eta ingurune hori hobetzen du gainera, askotan oharkabean bada ere. Hau da, mundua eraldatzen ari da. Bere familiarena, bere langile, bezero eta hornitzaileena, eta bere auzokoena ere bai. Domino-efektua deitzen dio liburuan.

Baina ekintzailetza soziala zer den hobeto ulertzeko, has gaitezen egilearen historiarekin.

Bervely Schwartzek lan on bat zeukan, berak “irabazi-asmoa duen sektore” deitzen dion esparruan. Neska lagun batek ilusio handiz kontatu zion Ashoka elkartearen enplegu-eskaintza batera aurkeztu zela. Lana nahi zuen, nahiz eta ondo zekien horrek zirkuitu korporatibotik kanpo geratzea eta soldata-murrizketa suposatuko zuela. Autorea gehiago jakiteko irrikaz geratu zen. Ez zekien zein erakunde zen hori. Informatzean jakin zuen Ashokak bere burua aurkezten zuela munduko ekintzaile sozialen elkarterik handiena zela esanez. Zer ote zen?
Hilabete batzuk geroago, Ashokaren lanpostu batera aurkeztu zen. Bere lana utzi zuen, zeina “nahiko ongi ordainduta” baitzegoen, eta elkartera batu zen, marketin globaleko presidenteorde gisa aritzeko.

Eta zer dela-eta erabaki zuen bere bizitza goitik behera aldatzea? Ashoka ekintzaileei laguntzeko mugimendu bat da, aldaketa sistematikoak sortzen eta etorkizuneko erronkei aurrea hartzen dieten proiektuak abian jartzen dituena. Bere kideen artean nabarmentzen dira, adibidez, Kailash Satyarthi, 2014an Bakearen Nobel Saria jaso zuena, edo Jimmy Wales, Wikipediaren kofundatzaileetako bat. Interes indibidualaren aurretik guztion ongiaren alde ekitea da xedea. Ezin gara gure gizartearen arazoengatik kexatzera mugatu —beharrezko urratsa da, baina gainditu beharrekoa, autorearen ustetan—, konponbide bat ere eskaini behar dugu. Esaterako, gazteen prestakuntza hobetuz, urruneko tokietara argindarra eramanez, kolektiboak integratuz, etab.

Mondragon Team Academy

Mondragon Team Academy da autoreak aztertzen dituen adibideetako bat: ikasteko eredu bat planteatzen dute, non ikasleek lehen egunetik ekiten duten. Ariketa teorikoak egin beharrean, enpresa bat sortzen dute, eta errentagarri bihurtzen ahalegintzen dira.

Javier Solanak egin du hitzaurrea, eta liburuaren xede nagusia da ekintzaileak inspiratzea, asmo handiko helburuak izan ditzaten. Ekiten da ez bakarrik dirua egiteko, baita gizartea eraldatzeko ere. “Aukerarik eza ez da arazo bat, inondik inora”, dio autoreak. “Ekintza arriskugarririk eza da arazoa”.

Gaztenpresan argi dugu ekitea egundoko erronka dela. Merkatua gero eta lehiakorragoa da. Mundua aldatu egin da. Eta premiak ere bai. Zaila da toki bat egitea. Horregatik, Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileei laguntzen diegu. Mundu honetan zure arrastoa uzteko gure laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Zain gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...