×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zer da merkatu-azterketa bat?

gzt-art-estudio-mercado
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzailetza abentura zirraragarria da, erronkaz betea. Zure negozio berria martxan jartzeko orduan, zalantza pila bat izango dituzu, eta horiei ahalik eta segurtasunik handienarekin erantzun beharko diezu arrakasta ziurtatzeko. Horregatik, arduratsua izan behar duzu, zure negozio berriaren xehetasun guztiak zehaztu behar dituzu eta aurrez aurre aurkituko dituzun erronken jakitun izan behar duzu. Erronka horietako bat, beharbada garrantzitsuenetako bat, zure merkatua ezagutzea izango da: Zein lehiakide izango dituzu? Zer espezifikotasun ditu? Zure produktua edo zerbitzua ondo txertatuko al da bertan?

Galdera horien eta beste askoren erantzunak merkatu-azterketan jasotzen dira. Izenak berak dioen moduan, oso tresna praktikoa eta funtzionala da, eta zure jardueraren inguruan dagoen eskaintza- eta eskari-motaren gutxi gorabeherako ideia bat lortzen lagunduko dizu. Haren bidez, arriskuak murriztu, datuetan oinarritutako erabakiak hartu eta zure negozioaren arrakastari buruzko gutxi gorabeherako proiekzioa egin ahal izango duzu. Oso garrantzitsua da azterketa hori zure enpresa martxan jarri aurretik egitea, baina hura martxan dagoenean ere aldizka errepikatzea komeni da, aldaketak egin behar dituzun jakiteko.

Helburuak

Merkatu-ikerketa batek hainbat helburu zehatz ditu:

  • Zure lehia naturala osatzen duten enpresak ondo ezagutzea. Azterketa honen bidez, esparru berean zure negozioarekin lehiatzen diren negozioak ezagutu ahal izango duzu, baita haien lan egiteko modua ere. Zure lehiakideak ezagutzeak zure merkatuko posizioa zehazten lagunduko dizu.
  • Zure xede-publikoa eta haren premiak identifikatzea. Zure target publikoa izango denaren gutxi gorabeherako ideia batetik abiatu arren, zure ohiko bezeroak identifikatzeko orduan asmatu, haien premiak ezagutu eta zer balio-proposamen bereizgarri eskain diezaiekezun jakin behar duzu.
  • Ustezko merkatu-hobiak ezagutzea. Oso garrantzitsua da zure lehiak eskaintzen dituen zerbitzuaren gabeziak identifikatzea, zuk horiek estali eta merkatu-hobi berri batean sartzeko aukera izan dezazun.
  • Zure hasierako ideia hobetzea. Bikainak izan arren, ia ideia guztiak hobetu daitezke. Eta hobetzeko tarte hori aurkitzeko, zure lehiaren ispiluan begiratu behar duzu. Merkatu-azterketa baten bidez, produktua edo zerbitzua hobetzen lagunduko dizun informazioa lortuko duzu, hari balio handiagoa emanez.
  • Arriskuak neurtzea. Merkatu-azterketa bat egiten duzunean, datu objektiboetan oinarritutako ikerketa bat egiten duzu. Datu horiek arriskuak neurtzeko balioko dizute, eta zure negozioak arrakasta izateko dituen aukeren gutxi gorabeherako ideia bat izateko. Merkatu-azterketa batek segurtasuna emango dizu zure enpresa berria martxan jartzeko orduan, eta, horrez gain, oso praktikoa izan dakizuke finantzaketa edo inbertitzaileak bilatzeko orduan.
  • Prezioen politika zehaztea. Prezioak dira erosketa baten baldintzatzaile nagusietako bat: produktuaren beraren ondoren, prezioan jartzen dugu arreta. Horregatik, xehetasunez aztertu behar dituzu zure lehiakideen prezioak; gainera, zure xede-publikoaren premiak ezagutu eta zure produktuaren edo zerbitzuaren truke zenbat ordaintzeko prest egongo litzatekeen jakin behar duzu. Horretarako, zure merkatuaren segmentazioa izan beharko duzu kontuan, adinaren, maila kultural eta sozioekonomikoaren, kontsumo-ohituren eta abarren arabera.

Merkatu-azterketa baten faseak

Merkatu-ikerketa bat egiteko, denbora, dedikazioa eta aztertzeko gaitasuna behar dira, eta hainbat fasetan bana daiteke:

  1. Azterketaren parametroak. Ikerketarekin hasi aurretik, jakin behar duzuna mugatu behar duzu, gainerako lana ardazteko. Honako hauei buruzko informazioa bilatzea da garrantzitsuena:
  • Zure xede-publikoa nor den.
  • Zer behar dituen eta zure produktua edo zerbitzua horiek asetzeko gai izango den.
  • Zure lehiakideek nola lan egiten duten, haien produktuek zer prezio duten, haien fidelizazio-kanpainak, promozioak eta abar.
  1. Azterketa-taldea. Landa-azterketa bat egiteko, zure negoziorako adierazgarria den pertsona talde bat aukeratu eta pertsona horien adina, generoa, bizi-ohiturak, maila ekonomikoa eta abar aztertu behar dituzu, hau da, biztanleriaren zein sektoretara jo dezakezun zehazten lagunduko dizun guztia, zure enpresak funtziona dezan.
  2. Informazioa lortzea. Denbora gehien eskaini beharko diozun faseetako bat da, eta delikatuenetako bat. Proposatutako guztia ezagutzeko, kalera irten eta publikoari galdetu beharko diozu. Nola? Bezero potentzialei galdeketak eginez; zure lehiako negozioak zuzenean aztertuz; pertsona talde txiki batekin esperimentazio-kanpainak eginez; eta, nola ez, Internet eta sare sozialen bidez.
  3. Analisia eta ondorioak. Emaitza guztiak mahai gainean jarrita, lana antolatzeko, informazioa aztertzeko eta, batez ere, ondorioak ateratzeko unea da. Fase honetan, bilatzen ari zinen erantzunak lortu ahal izango dituzu, honako hauek bereziki: Zure negozioa bideragarria dela uste duzu? Biztanleriaren zein segmenturi eman behar diozu lehentasuna? Nola hobetu dezakezu zure produktuaren edo zerbitzuaren balio-proposamena zure lehiakideen aurrean?

Ikus dezakezun moduan, merkatu-azterketa bat oso tresna erabilgarria da, eta zure negozio berriaren arrakastarako aukerak hobetzen lagun diezazuke. Gainera, gogoratu Gaztenpresan pozik lagunduko dizugula hura martxan jartzeko orduan nahiz negozioa sendotzeko orduan.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...