×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zer da dropshippinga, eta nola inplementatu behar da zure online negozioan?

gzt-dropshipping
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Izan al duzu noizbait dropshippingaren berri? Negozio-eredu bat da, eta oso modan dago gaur egun, online denda bat oso gastu txikiekin abiarazteko aukera ematen baitu.

Sistema horren bidez, zure online salmentako webgune propioa kudeatuko duzu, baina zureak ez diren produktuekin; hau da, biltegi handi bateko saltzaile bihurtuko zara, baina zure plataforma propioarekin. Salmenta bat egiten duzunean, biltegiak zuzenean bidaltzen dio produktua bezeroari, eta zuk ez duzu produktuaren stockaz eta bidalketaz kezkatu behar. Zure funtzio bakarra saltzea izango da, baina kontuan hartu behar duzu negozio-eredu bat dela eta, guztiak bezala, landu egin behar dela eta ez dela arrakastatsua izango egun batetik bestera.

Dropshippingaren abantailak

  • Ez du finantzaketarik behar. Saltzeko jartzen dituzun salgaiak erosi behar ez dituzunez gero, ez duzu aldez aurretik inolako ordainketarik egin behar stocka eskuratzeko. Transakzioagatik adostu duzun prezioa baino ez diozu ordainduko hornitzaileari, transakzioa egin ondoren. Horregatik jar dezakezu abian negozio arrakastatsu bat oso inbertsio txikiarekin.
  • Oso kudeaketa sinplea. Zure saltoki elektroniko propioa antola dezakezu zure etxean, biltegi baten beharrik gabe eta lizentziez, aseguruez edo logistikari lotutako beste zailtasun batzuez kezkatu behar izan gabe. Gainera, kasu honetan, hornitzailearen negozio-bolumenak oso prezio lehiakorrak ahalbidetzen ditu, bakarrik lortuko zenituzkeenak baino hobeak seguruenik. Zure online denda mantendu eta eskaera kudeatu baino ez duzu egin behar. Horri esker, zerora murriztuko dituzu biltegi moduko lokal baten alokairuari eta mantentzeari lotutako gastuak.
  • Merkatu-azterketak egin ditzakezu. Merkatu berri batean sartu nahi baduzu eta komeni zaizun ala ez baloratu nahi baduzu, negozio-eredu hori erabili ahal izango duzu. Izan ere, ez duzu inbertsio handirik egin beharko, eta saldu nahi dituzun produktuek funtzionatzen duten ala ez testatu ahal izango duzu. Era horretan, datu errealak erabiliko dituzu balorazio bat egiteko.

Dropshippingaren eragozpenak

Dena dela, denak ez dira alde onak. Dropshippingak baditu eragozpen jakin batzuk, eta ez dira txikiak. Hortaz, horrelako hornitzaileen bila hasi aurretik, oso kontuan izan behar dituzu honako hauek:

  • Prezioen eta eskuragarritasunaren kontrol txikia. Produktuen prezioa biltegi nagusiak finkatzen duenez gero, oso marjina txikia geratuko zaizu sustapenak ezartzeko edo prezio-politikarekin jokatzeko. Egin dezakezun gauza bakarra da produktuaren gainean irabazi-marjina bat kargatzea. Beraz, beherapen oro zure errentagarritasunaren kalterako izango da. Eta, era berean, ez duzu stockaren gaineko maniobra-marjinarik izango: ezin izango duzu ziur jakin biltegiak zer izakin dituen eta ordezkoak noiz jasoko dituen.
  • Ez duzu bidalketa kontrolatzen. Bidalketekin zerikusia duen oro ez dago zure eskueran: biltegiak finkatuko ditu epeak eta baldintzak operadore logistikoekin. Gainera, produktua gure eskuetara iristen ez denez gero, ezin dugu kontrolatu haren eta enbalajearen egoera bezeroari bidali aurretik. Eta gogoan izan bezeroa ez dela biltegiarena, zurea baizik. Beraz, bezeroari arreta eskasagoa ematera ohitu beharko duzu, aholkularitza eta saldu ondoko erreklamazioen kudeaketa barne.
  • Ez dago esklusibotasunik. Merkataritza-harremaneko sistema berezi horretan, biltegiari ezin izango zaio ezein kasutan esklusibotasuna eskatu, eta lehiakortasun gogorreko baldintzetan lan egiten ohitu beharko duzu. Horrek eragotzi egingo dizu zure produktuaren zein zure zerbitzuaren gaineko balio bereizgarri bat garatzeko aukera, ia salmenta-prozesu osoa zure lehiakideen prozesuaren berdina izango baita.

Arrazoi horiek guztiak direla eta, dropshippinga aukera interesgarria da oso kasu zehatzetan eta hornitzailearekin negoziatzeko marjinaren bat eskaintzen dizuten egoeretan. Gogoan izan, nolanahi ere, zure dropshipperrarekin ezartzen dituzun baldintzak direla funtsezkoena.

Dropshippingaren adibideak

Eta formula horren bidez zer sektorek funtzionatzen duten jakin nahi baduzu, agian harritu egingo zaitu jakiteak merkataritza elektronikoko enpresa erraldoi batzuek (hala nola e-Bay) aukera hori eskaintzen dutela eta askotariko sektoreetako marka askok ere ustiatzen dutela aukera hori. Adibide batzuk baino ez ditugu hautatu, dropshippingaren ideia bat osatu ahal izateko.

Interesgarria, ezta? Bada gogoan izan Gaztenpresak prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dituela, zure online denda propioa ireki ahal izan dezazun eta, oro har, zure negozioa abian jartzeko behar duzun aholkularitza lortu ahal izan dezazun. Zain izango gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...