×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zer da barne-ekintzailetza eta nola egiten dio mesede nire enpresari?

Intraemprendimiento
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzailea sekulako balioa da berez: negozio-ikuspegia, ekimena, sormena eta lidergoa eskaintzen ditu; berritzailea eta erabakitzailea da; oztopoak gainditzen daki, eta gai da bere negozioari eustearren bere burua berrasmatzeko.

Baina ekintzailea beste enpresa bateko kide denean, ondo zaindu beharreko benetako altxorra da, eta behar dituen tresna guztiak eman behar zaizkio, bere potentzial osoa bilatzeko. Barne-ekintzailetzaz ari gara. Erakunde baten barruan ideia berritzaileak garatzean datza, eta balio erantsia ematea eta, beraz, eraginkortasuna eta emaitzak hobetzea ditu xede. Ekintzailetzaren eta barne-ekintzailetzaren arteko aldea txikia da, baina garrantzitsua:

  • Lehenengoaren kasuan, ekintzaileek beren negozioaren mesedetan egiten dute lan.
  • Barne-ekintzailetzaren kasuan, berriz, pertsonek inoren kontura dihardute, eta haien jarduerak hobetu egiten ditu kasuan kasuko enpresaren emaitzak.

 

Barne-ekintzailetza sustatzeko pizgarriak

Barne-ekintzailetzak zerikusi handia du enpresa batean estrategia berriak sartzearekin, hau da, berrikuntzarekin. Horregatik, barne-ekintzailetzako estrategia eraginkor bat gauzatu ahal izateko, enpresak elkarlan estuan jardun behar du langileekin —dinamika zaharrak gainditu ahal izateko— eta pizgarriak eskaini behar dizkie, beraien potentziala garatzen laguntzeko. Horien artean daude:

  • Laneko autonomia eta malgutasuna. Norbait lanean eroso sentitzen denean, hobeto ustiatzen ditu bere gaitasunak.
  • Lanpostuetan gora egiteko aukera garbiak. Funtsezkoa da langileak gora egiteko aukerak ikustea eta enpresak talentuari eustea.
  • Pizgarri ekonomikoak. Formula eraginkorrenetako bat da ordainsariak adostea, helburu batzuen truke.
  • Tresna egokiak. Enpresak beharrezko bitartekoak eskaini behar dizkie pertsonei, horiek barne-ekintzailetza egin dezaten.
  • Laneko segurtasuna, aukera disruptiboak aztertu ahal izateko. Lan-berme jakin batzuekin lan egiteko aukera izan behar dute pertsonek, lanpostua galtzeko beldurrik gabe arrisku jakin batzuk bereganatu ahal izateko.
  • Parte-hartze aktiboa. Enpresak pertsonak prozesuan zehar izan duen protagonismoaren araberako parte-hartzea eskaini behar du.

 

Enpresarentzako onurak

Enpresak eskaini behar dituen pizgarrietako batzuek gehiegizkoak badirudite ere hasiera batean, prozesua modu egokian garatuz gero, zure erakundeak onura zehatzak lortuko ditu—nabarmenak izango dira epe ertain eta luzera—. Hona hemen horietako batzuk:

  1. Pertsona barne-ekintzaileak enpresako exekutibo bihurtzen dira. Hortaz, interes komunak dituzte, eta emaitzak bilatzeko inplikazio handiagoa.
  2. Errutinari aurre egiten eta gainerako langileak motibatzen laguntzen dute.
  3. Produktu, zerbitzu eta negozio-aukera berriak identifikatzen dituzte.
  4. Berrikuntza teknologikoa eta enpresaren modernizazioa sustatzen dute, eta prozesu zaharkituak gainditzen laguntzen dute.
  5. Erakundearen beraren barruan ezagutzak eskualdatzea ahalbidetzen dute.

Elementu horien guztien ondorioz, enpresan pertsona barne-ekintzaileak izatea bultzada handia da, eta enpresaren eraginkortasuna eta produktibitatea handitzeko aukera ematen du.

 

Barne-ekintzailetzaren adibideak

Gaur egun, enpresa askok sustatzen dute barne-ekintzailetza langileen artean. Hona hemen adibide batzuk:

  1. Sony. PlayStation, bere historiako produkturik errentagarrienetakoa, enpresako garatzaileetako baten barne-ekintzailetzari esker sortu zen. Produktuak sekulako arrakasta izan zuen, eta, azkenean, Sonyk Sony Computer Enterteinment filiala sortu zuen (ideia eman zuen langileak berak zuzendu zuen).
  2. Enagás. Energia-konpainiak, Ingenia Business bidez, proiekturik onenak hautatzen ditu, eta, inkubazio-aldi baten ondoren, laguntza ekonomikoa ematen die. Bideragarria den proiektu bat lortuz gero, proiektu hori garatu duten pertsonak barne-ekintzaile bihurtzen dira.
  3. WL Gore. Gore-Tex ehuna egiten duen enpresa horretako langile baten eskutik, Elixir Guitar Strings jaio zen. Gitarraren hariak material horrekin estaltzen dituzte, gitarra jotzea erosoagoa izan dadin. Gaur egun, gitarra akustikorako gehien saltzen den haria da.

Hori guztia dela eta, pertsonek enpresan duten balioa kontuan izan behar da, horien ideia xume bat negozio arrakastatsua bihur baitaiteke.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...