×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Webgune berrituarekin eta ekintzailetza gehiagorekin ekin diogu urte berriari

Gaztenpresa nueva web
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

2020. urte zaharrak utzitako lezioetako bat hauxe da: ekintzailetzak berekin dakartzala elkarlanean jardutea, egokitzea eta, batez ere, berritzea. Hori dela eta, webgune berritua jarri du martxan Gaztenpresak 2021 urte berriarekin batera. Tresna berritzailea da, ekintzailetzaren agertoki guztietara egokitzeko diseinatua, zuri negozio berriarekin laguntzeko. Jakin nahi duzu nola lagundu ahal dizun? Zatoz gurekin.

Webgune berrian nabigatzen hasten zarenean, gauza hauei erreparatuko diezu:

  • Zuretzat pentsatuta dago, zure proiektuan aurrera egiten lagunduko dizun informazio baliagarria
  • Nabigazio erraz-erraza eta intuitiboa
  • Diseinu moldakorra du, haren aukera guztiak balia ditzazun ordenagailua, smartphonea edo tableta
  • Konexiorik gabe ere nabigatu ahal izango duzu, app berriaren bidez (Androiderako zein IOSerako eskuragarri)

Hori guztia esan daiteke erabilgarritasunari eta nabigazioari dagokienez. Baina onena hau da: webgunea erabiltzen hasten zarenean, zure ekintzaile-ibilbidean zehar laguntzeko erantsi ditugun berritasun guztiak ezagutuko dituzu.

Ekintzailetzarako bidaia berria

Lehenik eta behin, jakin behar duzu webgunearen ikuspegia egokitu egin dugula, bizi dugun agertoki berrira egokitzeko, eta erlaitz batzuk jarri ditugula azal-orrian, behar duzuna begirada batez aurki dezazun: Ekitea, Ikastaroak, Networking espazioa, Negozioak eskualdatzea, Fundazioa eta Bloga

  1. Ekitea.

Lau fasetan banatu dugu atal hori, azkar eta erraz jakin dezazun prozesuko zein puntutan zauden.

  • Negozio-ideia. Lagunduko dizugu aukeratu duzun sektoreko negozio-ideia on bat identifikatzen eta haren errentagarritasun potentziala ezagutzen.
  • Negozio-plana. Ideia mahaiaren gainean duzula, azalduko dizugu negozio-plan on bat egiteko jakin behar duzun guztia.
  • Ezagutarazi zeure ideia. Heldu da zure produktua edo zerbitzua xede-taldeari aurkezteko unea: erakutsi nor zaren, zer eskaintzen duzun eta zerk bereizten zaituen gainerakoengandik. Jarraibideak emango dizkizugu zure proiektua jendaurrean aurkezten ikasteko eta elevator pitch eta antzeko formatuetan mugitzen jakiteko.
  • Maileguak eta dirulaguntzak. Bada garaia zure proiektua finantzatzeko aukerak aurkitzeko eta eskura ditzakezun laguntza- eta dirulaguntza-mota guztiak ezagutzeko.
  1. Ikastaroak.

Atal honetan aurkituko dituzu zure ekintzaile-ibilbidean laguntzeko prestatu ditugun ikastaroak eta trebatzeko laguntzak. Baliagarriak izango zaizkizu zure negozio berria gure mentoring-programen bidez prestatzeko nahiz sendotzeko orduan.

  1. Networking espazioa

Hasieran esan dizugun bezala, ekintzailetzak lankidetza dakar berekin. Horregatik, espazio berezi bat sortu dugu ezagutzak trukatzeko eta zure lanbide-ibilbidean hobetzeko.

  1. Negozioak eskualdatzea.

Negozioak eskualdatzeko atala da gure webgunearen beste berritasunetako bat. Izan ere, jardunbide hori oso ohikoa da, eta, hari esker, abian dagoen negozio bat eskura dezakezu, hutsetik hasi beharrean. Atal horretan aurkituko duzu jakin behar duzun guztia:

  • Eskualdatutako negozio bat berriro irekitzeko.
  • Zure negozioa eskualdatzeko, beste norbaitek jarduerarekin jarrai dezan.

Horrez gain, hauek aurkituko dituzu webgunean: Gaztenpresa Fundazioari buruz behar duzun informazio guztia; gure bloga, zeinaren bidez gure harri koxkorra jarri nahi baitugu zure ekintzaile-ibilbidean laguntzeko; eta gure sare sozialetarako sarbide zuzena, argitaratu ditugun sortze-pieza guztiak ikus ditzazun.

Besterik behar duzu? Bada, eman buelta bat gure webgune berrian, eta han aurkituko duzu, ziur. Zain izango gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...