×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Txitatoki, Elsa Pamparacuatroren eta Keko Salvadorren zirku-eskola

Txitatoki
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Mahai-inguruaren ondoren, beren ibilbideko uneren batean Gaztenpresara gure aholkularitzaren bila etorri diren ekintzaileen benetako historiak entzuteko txanda iritsi zen Gaztenpresatik blogean. Hala, Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvador ezagutu genituen, Iruñeko zirku-eskolan elkar ezagutu zuten bi artista. Amets bat zuten: Urdaibain zirku-eskola sortzea.

Lehenengo aukera izan zen Gautegiz-Arteagan bizi ziren baserriko ukuilua egokitzea. “Han hasi ginen eskolak ematen, baina gune hura txiki geratu zitzaigun berehala. Orduan, bila hasi ginen, eta industria-pabilioi bat aurkitu genuen Gernikan, baina finantziazioa behar genuen hura hornitzeko eta behar bezala egokitzeko”. Orduan LABORAL Kutxaren bulegora joan ziren eta han esan zieten: ‘Joan zaitezte Gaztenpresara’.

“Egia esan, pentsatu genuen lehenbiziko gauza izan zen luzamendutan zebiltzala, baina, gure harridurarako, Gaztenpresan Miguel Angelekin egin genuen topo. Hark, genuen ilusioa ez kentzeaz gain, konfiantza eman zigun eta lagunduko zigula esan zigun”.

Negozio-prestakuntza

Hortik aurrera, “etxeko lanak” egiten hasi ziren. “Ekintzailetza-ikastaroa egiteko agindu ziguten, eta oso ondo etorri zitzaigun, han negozio-plana  egin genuelako, baldintza hori eskatzen baitziguten finantzaketa emateko”. Baina, maileguaz haratago, Elsak eta Kekok Gaztenpresan egindako lanean gehien baloratzen dutena da eskuratu zuten negozio-prestakuntza.  “Oso gomendagarria da. Gure proiektuaren alderdi batzuk zalantzan jartzeko balio izan zigun, guri burutik pasa ere egin ez zitzaizkigunak. Gainera, gure kasuan, ikusi genuen zenbakiak egokiak zirela eta gure proiektua bideragarria zela”.

Hala, lortu zuten Gernikako pabiloia egokitzeko eta Txitatoki zirku-eskola bihurtzeko behar zuten kreditua. Txitatoki zentro irisgarri eta inklusiboa da, eta, bi urteren buruan, adin guztietako 250 ikasle eta antzerkian eta zirku-arteetan adituak diren 9 laguneko taldea ditu. Eskolaz kanpoko jarduerak ere egiten dituzte inguruko 8 ikastetxetan, eta gehiago ere izan daitezke. “Ikastetxe askok eskatzen digute zerbitzu hori, baina zirkuan trebatutako langile gehiago beharko genituzke daukagun eskaera guztiari erantzun ahal izateko. Ezin dugu gehiago hartu”, adierazi dute. 

Zirkuaren bidez gizarteratzea

Eta hori gutxi balitz, Elsak eta Kekok beren fundazioa sortu dute. Hazitoki da, irabazi-asmorik gabeko proiektua, zirkuaren bidez gizarteratzea helburu duena. “Zirkua jarduera ez-lehiakorra da, eta, horri esker, pertsona bakoitzak, berez dauzkan gaitasunez gain, ondo sentiaraziko duen eta bere oztopoak gainditzen lagunduko dion diziplina aurki dezake.

Horregatik, dibertsitate funtzionala edo premia bereziak dituzten pertsonentzat egokituak daude zirku-eskola honek egiten dituen jarduera guztiak. Pertsona horiek, hezitzaile batek lagunduta, taldean integratzen dira eta gainerakoen ariketa berberak egiten dituzte. “Elkarrekin lan eginez, egunerokotasunaren partaide sentitzen dira desgaitasuna duten pertsonak, eta gainerako ikasleek normaltasunez onartzen dute haiekin elkarbizitzea”.

Baina Hazitokik zirkuaren mundua hurbiltzen die pertsona hiperaktiboei, autistei, arreta-urritasuna dutenei, garun-paralisia dutenei eta abarri ez ezik, premia ekonomikoak dituztenei ere, kasu horietan beren gain hartuz eskolako matrikulazio-kostuak.

Elsaren eta Kekoren ondoren, Andrea Fernandezen ekintzailetza-historia entzun genuen Gaztenpresatik blogean. Marketin digitaleko eta komunikazioko freelance profesionala da Andrea, eta oreka pertsonalaren eta profesionalaren garrantziaz hitz egin zigun, hori askotan ahaztu egiten baitzaie beren negozioa aurrera atera behar dutenei. Datorren astean haren testigantza azalduko dizuegu blog honetan.

Asteburu ona izan!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...