×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Talai Azpi mahasti eta upeletegia: Txakolina, ametsetako ingurunea eta trazabilitate aromatikoko sukaldaritza

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Apirilaren 16an ospatzen da Ekintzailetzaren Mundu Eguna. Ekimen horren bidez, agerikotasuna eman nahi zaio espiritu ekintzaileari, baita sustatu ere. Gaztenpresan hilabete hau aprobetxatu dugu guztion zorionerako babestu ditugun esperientzia ekintzaile batzuei ahotsa emateko.

Talai Azpi mahastiaren eta upeltegiaren jabea da Jon Bixente de Santiago Guijarro, eta haren eskutik ezagutuko dugu pazientzia, aurreikuspena, antolamendua eta aldaketetara egokitzeko gaitasuna direla ardogintzak eta ekintzailetzak partekatzen dituzten ezaugarrietako batzuk, baina ez hori bakarrik.

Kontatu iezaguzu zure aldez aurreko esperientzia eta nola sartu zinen sektorean.

Ikasi nuen karreraren eta gertatu ziren karanbolen ondorioz etorri nintzen nolabait Bizkaira… Hori bai, karanbola horiek neurri batean kasualitatearen fruitu izan baziren ere, egia da, horrekin batera, nahita erein nuela han eta hemen, nonbait zerbait haziko zelakoan.

Nekazaritza-ingeniaritza ikasi nuen, nekazaritzako elikagaien industrien espezialitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Karrera-amaierako proiektu gisa fisikako bi doktorerekin batera ikertu nuen ardoaren kolorearen, eta haren kalitatearen eta zaporearen arteko erlazioa. Jatorri Deitura desberdineko ardoak eskatu behar izan genituen ikerketa egiteko, eta upeltegiz upeltegi joan nintzen 2 botilako lagina eskatuz. Esan dudanez, “ereiteko” ideia horrekin, bidaia horietako bakoitza aprobetxatzen nuen nire curriculuma uzteko.

Ikerketaren emaitza zera izan zen, giza begia alde batera utzita % 98an eraginkorra den metodo bat ardoaren kolorea neurtzeko eta ardoaren kalitatearekin erlazio bat ezartzeko. Patentatu eta zabaldu egin zen, eta argitalpen eta artikulu ugari eragin zituen, aldizkari zientifiko ospetsu honetan 2009an argitaratutakoa, esaterako.

Eta nola igarotzen zara “teoriatik praktikara”?

Hori guztia 2007an gertatu zen, sektoreko enpresaburu batek horren berri izan zuen eta bere upeltegirako kontratatu ninduen. 2008an trafiko-istripu larri bat izan nuen eta bajako aldian lanetik bota egin ninduten. Ezintasun-sentsazio ikaragarria utzi zidan horrek, egin berri nuen txakolinak urrezko domina bat lortu baitzuen azkenean Estatu Batuetan. Eta, hortaz, saria lortu zuena baino hobea izango zen txakolin bat egiteko helburua jarri nion nire buruari.

Horretarako, modurik onena mahats desberdin bat izatea eta ardo desberdin bat egitea zela pentsatu nuen. Hondarrabi Zuri mahatsa (mahats barietate horrekin egiten da txakolina) berez azidoa denez, enologiari erreakzio kimiko bat aplikatzea bilatu nuen, gatz baten eta azido baten batuketaren emaitzak ester aromatiko bat ematen baitu, eta horretarako gatza itsasotik ateratakoa izatea bilatu nuen, batuketa horrekin jarraitzeko: Hondarrabi Zuri + itsasoa = txakolinen egungo aukeran daudenekin alderatuta desberdina den ester aromatiko bat.

Ezaugarri horiek betetzen zituen lursail bat bilatu behar zen: itsasotik hurbil eta brisaren (aire-korronteak) eraginpean egotea, mahatsa lantzeko beharrezkoak diren gainerako baldintza edafologikoekin batera, logikoa denez.

Behin aurkitutakoan, mahastia jarri behar zen, eta horretarako ez neuzkan landaketa-eskubide batzuk behar ziren. Kasualitatez, landaketa-eskubideak erabili gabe zituen upeltegi baten jabe bat ezagutzen nuen. Ez zituen saldu nahi, baina kontratu bat eskaini zidan eta kontratuan azaltzen zenez, nik eskubide haiek landatuko nituen, landutako mahatsa haren upeltegira eraman eta txakolina egin behar zen, eta horren truke txakolinaren mozkinen erdia jasoko nuen. Onartu egin nuen eta proiektua abian jarri zen.

Mahastiek urteak ematen dituzte hazteko, eta zerbaitekin bizi beharra zegoen bitartean. Jada produzitzen ari ziren mahastiak alokatu nizkion erretiroa hartutako jendeari, eta upeltegi hartara mahatsa eramaten eta bertan elaborazioak egiten hasi nintzen. Proiektuko mahatsa ez bazen ere, hasteko modu bat zen.

Haatik, upeltegiak ez zuen inoiz kontratua bete: urtero handiagoa zen ordaindu gabe uzten zuen uztaren zatia, eta harremana judizializatu egin zen azkenean. Ordainketaren zati gisa landaketa-eskubideak nire esku geratzea adostu genuen: eskubideak nireak izatera igaro ziren eta mahatsa beste upeltegi batean saltzen hasi nintzen.

Beste upeltegi horretan, harremana normala eta oparoa izan zen Covid-19aren pandemia iritsi zen arte. Pandemiaren ondorioz, ohartarazi zidaten urte horretan (2021) ezin izango zutela uzta erosi, saldu gabe geratu ziren soberakinak zirela eta. Hortaz, saldu gabeko uzta batekin eta ziurgabetasun handiarekin aurkitu nintzen pandemiaren erdian.

Non sartu da jokoan Gaztenpresa eta nola lagundu dizu?

Enologo guztientzat ametsa da upeltegi propioa izatea, instalazioa muntatzeak zenbat diru eskatzen duen jakin artean irauten duen amets zoragarria. Dena den, gehitutako elementu garrantzitsuak zituen oraingoan erabakiak: jada egina nuen inbertsio handi bat lursaila, pabilioia, traktorea eta makinak tarteko. Gainera, egin nuen borroka guztiaren ondoren ezin nuen ur-bazterrean itota amaitu, eta nire ametsa lortzeko borrokan jarraitzen ez banuen beste norbaitek kontratatuko ninduen bere ametsa betetzeko.

Horrela bukatu nuen Laboral Kutxan eta Gaztenpresan, finantzaketa bilatuz ametsaren eta ilusioz kargatutako erronkaren nahasketa hori gauzatzeko. Lurreratze nahiko zakarra eragin zidan horrek guztiak: paper gainean argi eta garbi jarritako zenbakiak norberak buruan egiten dituenak baino gogorragoak dira. Esango nuke merkatu-azterketa eta bideragarritasun ekonomikoari buruzko plana egitea ia argigarriagoa izan zela niretzat aztertu behar izan zuten pertsonentzat baino. Emaitza positiboa izan zen eta “ontzat eman” zen proiektua finantzatzeko.

Nola izan da abiaraztea finantzaketa lortu ondoren?

Dirua lortutakoan, abiarazteko eta hasteko unea iritsi zen. Baimenak eskatzea, lizentziak… beste gurutze-bide bat. Administrazio-alderdia izan zen azken errematea. Ez dira gutxi izan gainditu beharreko oztopoak. Gogorrena, aldearekin, osasunaren esparrukoa izan da: Obra amaituta eta dena hasteko prest nuenean, eraikinean aldaketa batzuk egin gabe jarduera ezin izango nuela gauzatu jakinarazi zidaten, eta gainkostu handia eta lizentziak lortzeko atzerapen nabarmena eragin zuten aldaketa horiek.

Orduan erabaki genuen eragozpen hori ere aprobetxatzea eta proiektuari balio gehitua ematea. Negozioan inplikatutako erakundeei begira proiektua guretzat berme bat izatea zen helburua, bereziki kontseilu erregulatzaileari begira, berak hartzen baitu egindako txakolina merkaturatu ahal izatea edo ez ezartzen duen erabakia. Une horretan hartu zuen indarra salmenta posibleko aukeratzat edo kanaltzat genuen palankak: ENOTURISMOAK. Sektore honen aldeko apustua du kontseilu erregulatzaileak puntu estrategikotzat Bizkaiko Txakolinaren garapenean, eta Lea-Artibai Fundazioari esker erakunde horren babesa lortu genuen upeltegian enoturismoari eskainitako gune bat sortzeko.

Hazkunde-adar berri honetan ere berrikuntza aplikatu nahi izan dugu, txakolinaren merkatuan ez dagoen zerbait eskainiz: trazabilitate aromatikoko sukaldaritza.

Horretarako, lehorretik, itsasotik eta airetik konkistatzen utzi daitezela eskatzen diegu bisitatzen gaituzten pertsonei, eslogan hori irudikatzen duten hiru plater eginez;

  • “Lehorreko” plater bat, bertako produzitzaileen baratzeetako zuzeneko produktuekin egindakoa.
  • “Itsasoko” beste plater bat, bainatzen gaituen kostalde bereko itsasoko produktuekin egindakoa, eta bertako arrantzaleek harrapatutakoak.
  • “Aireko” beste plater bat, eskualdean hazitako hegaztiak protagonistatzat hartuta.

Zein izango da plater horien guztien eta txakolinaren arteko lotura? Aldez aurretik aukeratzen dugun linea aromatiko hori, hain zuzen ere, osagaien familiak sortuz. Horrela, plater bakoitza txakolinaren linea aromatiko berean egongo da, eta sortuko den sinergiaren ondorioz 1+1=3 izango da, baita 4 ere.

Beste elementu batek indartzen ditu horrenbesteko arduraz egindako txakolina eta kalitatezko bertako produktuak: inguruneak.

Upeltegiak bistak ditu Kantauri itsasora, Garraitzeko uhartera eta gure mahastietara, Karraspioko hondartzaren gainean, portua eta Lekeitioko itsasargia perspektiban izanik.

Ilusio handia dugu proiektuan, eta faktore horien guztien konbinazioak esperientzia ahaztezina erangingo duela uste dugu.

 

 

 

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...