×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Sozietate kooperatibo txiki bat eratzeko prozesua

gzt-cooperativa
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Jakin nahi duzu nola martxan jarri zure negozio-ideia? Lagunduko dizugu

Enpresa- edo lanbide-jarduera bati hasiera emateko modu asko daude. Aintzat hartu behar diren aukeretako bat sozietate kooperatibo txiki bat sortzea da. Aukera juridiko horren alde egiten dutenek azaltzen dutenaren arabera, sozietate kooperatiboen bidez sortzen den etekin ekonomikoa modu konprometitu eta sozialagoan lortzen da. Gainera, enpresa horiek onura fiskal interesgarriak dituzte. Nazioarteko Aliantza Kooperatiboak dioenez, kooperatibek balio bereizgarri batzuk dituzte, eta «elkarren arteko laguntzan, erantzukizunean, demokrazian, berdintasunean, ekitatean eta elkartasunean» oinarritzen dira. Era berean, kooperatibetako kideek «zintzotasunean, gardentasunean, erantzukizun sozialean eta besteekiko arduraren balio etikoetan» sinesten dute. Kooperatiba txiki bat sortzeko, gutxienez bi bazkide behar dira. Hasierako ekarpena aldatu egiten da erkidego batetik bestera. Euskadin, gutxieneko kapital soziala 3.000 euro da. Nafarroako Foru Komunitatean, berriz, 1.500 euro da jarri beharreko gutxieneko kapitala.

Kooperatiba bat sortzeko prozesua urratsez urrats

Izapide asko direla dirudi, baina ez kezkatu; jarraian azalduko dizugu zer egin behar duzun sozietate kooperatibo baten bidez ekitea erabakitzen baduzu.
  1. Izen berdinik ezaren ziurtagiria eskatu. Euskadiko Kooperatiben Erregistroan eta Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren Sozietate Kooperatiboen Erregistroan eskatu behar da. Gehienez ere hiru izen proposatu ahal dira, eta lehentasun-hurrenkera zehaztu behar da. Ziurtagiriak 6 hilabeteko balioa du, ematen denetik zenbatuta.
  1. Hasierako kapital sozialaren ekarpena egin. Bazkide sortzaileek banku-kontu bat ireki behar dute kooperatibaren izenean, eta bertan sartu bazkideek adostutako kapital soziala. Kapital hori ez da legeak ezarritakoa baino txikiagoa izango.
  1. Sozietatearen estatutuak idatzi. Gure kooperatibaren gida izango den erreferentzia-esparrua osatzen dute; beraz arreta handiz prestatu behar ditugu, eta adituen aholkularitza Besteak beste, estatutuek bazkideen betebeharrak eta eskubideak, haien ekarpenak eta kide berriak onartzeko betekizunak arautuko dituzte. Halaber, sozietatearen xedea den jarduera zehaztu behar da. Sozietate kooperatibo txikiek estatutu sozialen eredu lagungarri bat dute Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko otsailaren 27ko Aginduan (EHAA, 2010eko martxoaren 30ekoa). 
  1. Eskritura publikoa egiletsi. Erregistroak estatutuak aurretiaz kalifikatu ondoren edo biltzar eratzailea egin ondoren, kooperatiba notario aurrean eratu behar da, eskritura publikoaren bidez. Besteak beste, dokumentu hauek sartzen dira eskritura horretan: eratze-akta, bazkideen izenen zerrenda eta estatutu sozialak.
  1. IFK eskatu. Dagokion Ogasunaren ordezkaritzan eskatzen da, 036 ereduaren bidez, eta eraketaren eskritura publikoa erantsi behar da.
  1. Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa egin. Kooperatibak zerga hori ordaintzetik salbuetsita daude, baina, horretarako, salbuesteko eskaera aurkeztu behar dute. Dokumentazio hau aurkeztu behar da: eraketaren eskritura (jatorrizkoa eta kopia), 600 inprimakia (laukian «salbuetsita edo subjektu hobariduna» jarrita) eta kooperatibaren IFK.
  1. Kooperatiba erregistroan inskribatu. Izapide horren bitartez kooperatibaren nortasun juridikoa lortzen da.
  1. Jardueraren benetako hasierari buruzko adierazpena. Bakoitzari dagokion foru-ogasunean eskatu behar da. Horretarako, 036 eredua aurkeztu behar da, eta jardueraren benetako hasieraren berri eman.
  1. Enpresa Gizarte Segurantzan afiliatu eta bazkide langileei alta eman. Enpresa bat denez, kooperatibak enpresa-zenbaki bat izan behar du, eta Gizarte Segurantzan inskribatuta egon behar du. Kooperatibek bereizgarri eta abantaila bat dute merkataritzako eratze juridikoekin alderatuta, bazkide langileek Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean sartzea edo autonomoen erregimenean sartzea aukeratu baitezakete. Horrez gainera, bost urterik behin alda dezakete aukeratutako erregimena.
Sozietate kooperatibo txiki bat abian jartzea pentsatzen ari bazara eta zalantzaren baduzu horretarako egin behar dituzun izapideen inguruan, ez kezkatu; Gaztenpresan behar duzun aholkularitza emango dizugu zure negozio-ideia gauzatu dezazun.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...