×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Saltoki txikiak digitalizazioaren erronkaren aurrean

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Duela urte batzuk, Faeminok eta Cansadok zera zioten bakarrizketa batean, erosketak Casa Pacon egitea gogoko zutela, hara joaten zirenean, Paco bertan izaten zelako eta berarekin hitz egin zezaketelako. McDonald’s-era joan eta McDonald’s jaunaz galdetzean, ordea, ez zuen inork erantzuten, besteak beste, “jaun” hori bertan izaten ez zelako eta existitu ere egiten ez zelako.

Aipatutakoen gisako jeinuen eskutik datorrenean, umoreak errealitatearen ikuspegi argia erakusten digu, eta duela urte asko esaten zen hark egun balioa izaten jarraitzen du eta askotan orduan baino balio handiagoa du.

Gaur egun merkataritza txikiaren esparruan ekitea erabakitzen duen pertsonak argi eta garbi jakin behar du lehen pertsonan egon behar duela bere negozioaren buru gisa. Negozioaren buru izan eta oso presente egon beharko du bertan. Mostradorearen atzean egotea izango da haren bereizgarri garrantzitsuenetako bat. Eskaintzen duenaren pertsonalizazioa, produktuaren ezagutza eta saltzeko gogoa izango dira haren ezaugarri nagusiak. Izan ere, presentzian, gertutasunean eta arretaren kalitatean oinarritzen da etorkizunerako bideragarritasunaren zati garrantzitsu bat.

Baina gaur egun hori ez da nahikoa, orain, pertsona ekintzaileak bezeroarekin harremanetan jartzeko kanal guztietan egin behar baitu hori guztia. Lehiakortasuna oso zorrotza da eta, erraldoi teknologiko handiek gero eta merkatu-hobi gehiago bereganatzen dituztela kontuan hartuta, gaur egun ez da nahikoa saltokian fisikoki egotea. Horrela, bada, bezeroa dagoen leku guztietan egon behar du, eta ez edozein modutara, erantzun homogeneo bat emanez baizik.  Horrenbestez, ikuspegi omnikanal bat aplikatu behar da txikizkako salmentaren esparruan.

Bezeroek gertutasun fisikoa hauteman behar dute online baliabideetan. Leku desberdin eta paregabe horretan zer erosten ari den ikusi behar dute. Negozioaren gertutasuna sentitu behar dute, “urrutiko” harreman batean oinarritu arren. Negozio txikiek parekatzea zailak diren erosketa-esperientziekin lehian dihardutela izan behar dugu kontuan, baita bezeroak ahaldundu egin direla eta askoz ere zorrotzagoak direla ere. ETE txikiek ez diete teknologiaren liga irabaziko GAFA deiturikoei (Google, Amazon, Facebook, Apple), ezta prezioarena ere, baina lehian jardun dezakete kalitateari, gertutasunari eta zerbitzuari dagokionez.

Negozioaren digitalizazioa ez litzateke inola ere guztiz eskuordetu behar. Tarteko profila duen pertsona ekintzaile batek aholkularitza eta laguntza beharko ditu seguruenik, baina bere lidergoan oinarrituta eta ezin hobeto egingo duenaren konbentzimendutik.

Negozio txiki asko oso kanpotik jorratzen ari dira aldaketa hori eta, exekuzioa bikaina izan arren, negozio-arima falta zaie, buru den pertsonak bakarrik helaraz dezakeen emozioa.  Kudeaketa profesionala gardena bada ere, negozioa marka zuri bihurtzen da. Ez dago inprobisaziorako, sorpresarako eta bereizketarako lekurik.

Negozio txikiek estrategia digital bat behar dute eta estrategia hori web korporatibo on batean oinarritzen da, baita produktuen katalogo eguneratu eta osatu batean, haren jarduerarekin eta profilarekin bat datozen sare sozialen erabileran, eskaerak eta itzulketak egiteko tratu bikain batean, eta erosketa gehiago egiteko gogoa piztuko duen fidelizazio-tresnen sorkuntzan ere.

Horri guztiari markaren kudeaketa egokia gehitzen badiogu, eta negozioaren buru den pertsonak bezeroei behar bezala entzuteko eta etengabe hobera egiteko grina badu, negozio arrakastatsu baten aurrean egongo ginateke. Sare sozialen edo telefonoaren atzean negozioaren beraren pertsona arduradunak erantzuten badu, bezeroaren esperientzia menderaezina izango da. Horrela jokatzeak, hain zuzen, negozioarentzako gauza onak ekarriko dizkigu.

Sektorearen, xede publikoaren eta produktuaren arabera, estrategia bat edo beste hartu beharko da, baina behar-beharrezkoa izango da horietan guztietan.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...