×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ostalaritzako negozio arrakastatsua eratzeko gakoak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ostalaritzaren eta jatetxeen munduak ahalegin handia eskatzen du, baina errentagarritasun handia ere eman diezazuke. Ekintzaile askok larregi pentsatu gabe irekitzen dute taberna edo jatetxea, berez dabilen jarduera delakoan eta, produktu ona eta lokal egokia izanez gero, besterik behar ez duelakoan. Kasurik gehienetan, ordea, jarduera horrek inbertsio handia eskatzen du, lehia itzela dago eta, lan handia ez ezik, prestakuntza egokia eta sormen handia ere behar ditu egoki ibiltzekotan. Horrenbestez, ostalaritzako negozio bati ekin aurretik oinarrizko gako batzuk kontuan izatea komeni da.

Argi izan zein izango den jatetxean proiektatu nahi duzun kontzeptua eta gaia, dekoraziotik hasi eta azken xehetasuneraino. Horretarako, hirian dagoen eskaintza aztertu eta inguruko herrietan antzeko lokalek izan duten ibilbidea ikertzea komeni zaizu.

Ikertu eskakizun administratiboak. Udalek geroz eta eskakizun zorrotzagoak eta zailagoak agintzen dizkiete ostalaritzako negozioei. Negozioa eratzen hasi baino lehenago, den-dena txukun duzula ziurtatu behar duzu: irekitzeko lizentzia, irisgarritasunari buruzko legeria, ke-husteak, intsonorizazioa eta abar. Askotan, administrazioak bidezidor administratibo malkartsuak agintzen dizkigu eta baimenak ez dira paper hutsak. Horregatik, aholkulari on batek makina bat buruko min ken diezazkizuke.

Prestatu menu egokia. Aztertu zein den janari-motarik egokiena, zein den eskaria, eta kontu handiz zehaztu prezio-estrategia. Kontuan izan behar duzu plater bakoitzean eskuratuko duzun marjinaren bidez ordaindu beharko dituzula gastu guztiak, negozioa porrotera ez abiatzeko. Dena dago zehazten duzun kartaren menpe: sukaldearen banaketatik hasi eta erosi beharko duzun ekipamenduraino. Erosi bigarren eskuko ekipamendua eta kostuak murriztuko dituzu.

Negozio-plan on batek finantzaketa lortzen lagunduko dizu. Egin negozio-plan zorrotz eta xehakatua, ezinbestekoa gertatuko baitzaizu bideragarritasun-azterketa egiteko eta finantzaketa lortzeko. Pentsatu zer nahiago duzun: makinak alokatzea ala bigarren eskukoak erostea, eta zenbatu ondo gastu guztiak, zure diru-sarreren bidez ordaindu ahal izango dituzun jakiteko.

Aurkitu kokalekurik aproposena. Egin ingurunearen azterketa demografikoa, ikertu oinezkoen joan-etorriak eta aparkalekuak, eta zehaztu establezimenduaren kontzeptua. Merkataritza-gune batean dagoen lokala gustu-gustukoa izan arren, egon zaitez seguru ez dela zuretzako lekurik aproposena, ostretan eta ardo zuritan espezializatutako taberna jartzea baduzu gogoan. Xede-bezero potentziala zein den erabaki eta bera ibiltzen den eremuan kokatu beharko duzu. Egokiena zera da: bizitegirako, aisiarako eta negoziorako guneak biltzen dituen leku batean kokatzea ostalaritzako establezimendua. Alabaina, askotan ez da posible izaten edota ekonomikoki jasanezina da; hori gertatuz gero, helburua egokitu eta lehentasunak erabaki beharko dituzu.

Banatu egoki espazioa. Lokal berriak barra izan behar du, jakina, bai eta jangela, sukaldea eta bainugela irisgarriak. Alabaina, biltegirako leku egokia eta lan administratiboetarako gunea ere behar izango ditu. Egin arreta espazioak nola banatuko dituzun.

Aseguratu negozioa. Jarduera batzuetan prebentzioa funtsezkoa da eta ostalaritza da horietako bat. Jatetxeak eta tabernak istripuak, suteak, uholdeak, erosketak, mozketak eta abar gertatzeko leku aproposak dira. Horregatik, ez duzu aseguru-polizarekin zeken jokatu behar eta ez dituzu gerta litezkeen gorabeherak gutxietsi behar.

Aukeratu lan-talde egokia. Talde profesional on batek efizientzia eta errentagarritasuna dakartza. Gogoan izan ostalaritzako establezimenduak ordu asko ematen dituela irekita eta zu ez zarela beti bertan eta gainean egongo. Hartara, bilatu langile-talde profesionala, esperientziaduna eta erreferentziaduna, ardurak lasai eskuordetzeko. Eta ez ahantzi lehenengo eta behin inguruko ostalaritza-eskolak bisitatzea.

Diseinatu marketin-plan indartsua. Ziur aski ostalaritza-alorrekoak dira lehiarik handiena jasan behar izaten duten negozioak; horregatik, funtsezkoa da jarduera abiarazten duzun unetik bertatik hasiko den marketin-plana antolatzea. Sare sozialak baliagarriak dira lokaleko berrikuntzak, jarduerak eta beste zabaltzeko eta, beste alde batetik, influencer deiturikoen bidezko marketina ere negozioa ezagutzera emateko funtsezko tresna izan daiteke. Gogoan izan halako negozioetan erabiltzaileen esperientzia funtsezko elementua dela eta beste sektore batzuetan baino errazagoa dela zeure bezeroak bezero berrien preskriptore bihurtzeko. Zeregin bakarra duzu: produktu handia eta zerbitzu hobea ematea, eta prezio lehiakorrean gainera. Erraza, ezta?

Aholku horiei jarraituz gero, zure establezimenduak negozio efimeroa izateko aukera gutxiago izango ditu. Dena dela, arrakasta lortzeko gutxieneko bermea behar baduzu, frankizien mundua aukera ederra da, negozio berria arrisku gutxiagorekin eta dagoeneko finkatuta dauden formulak erabiliz abiarazteko aukera emango dizu eta.

Adibidez, La Andaluza jatetxe-, taberna- eta sagardotegi-katea, Espainiako hegoaldeko sukaldaritzan espezializatuta dago, low cost prezioekin. Kate horrek ez du eskatzen sartzeko kanonik eta marka-eskubiderik, eta, aitzitik, lokalak eta karta diseinatzeko malgutasun pixka bat uzten du. Kontratuak dirauen bitartean, frankiziak aholkularitza-zerbitzua eskainiko dizu marketina zehazteko, lokala kudeatzeko, sukaldaritza lantzeko, lokal diseinatzeko…

Beste frankizia bat: La Colegiala. Artisautzako okindegia da, bertan egindako produktuak eta kafetegi-zerbitzua eskaintzen dituena, osasunaren zaintza, kalitatea, gizarte-konpromisoa eta hurbiltasuna nabarmenduta.

Entrepuentes ere frankizia-proposamen interesgarria da. Errioxako familia-enpresa gisa sortu zen eta gaur egun 5 jatetxe ditu eta casual food arloko erreferentzia bihurtu da. Sukaldaritza mediterraneo bizkorra eta berritzailea eskaintzen du, publiko zabalari begira. Zerbitzuaren kalitatea eta arintasuna bateratzen ditu kontzeptuak.

Dunkin Coffee frankiziak 250 denda baino gehiago ditu Europan eta munduan erreferentziako marka izaten jarraitzen du prezio lehiakorreko opil- eta kafe-salmentaren alorrean. Badu abantaila handi bat: marka sendo batek babestutako negozioa da eta marketin- eta publizitate-estrategia garrantzitsua lantzen du.

Frankizien unibertsoan aurki ditzakezun ideia askoetako batzuk baino ez dira. Sektore horren inguruan egiten diren azoka ugarietako batean aurkituko dituzu. Dena dela, erabakia hartu aurretik kontuan hartu frankizian arrakasta izateko gakoak.

Eta negozio berria kudeatzeko laguntza behar baduzu, Gaztenpresara jotzeko aukera ere badaukazu: zure enpresa abiarazteko behar duzun babesa emango dizugu, edota abian den negozioak behar duen bultzada emango diogu profesionalik onenen laguntza espezializatuaren bidez. Zain gauzkazu!

Post gehiago irakurri.

Otsaila 23, 2023
Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta...
Otsaila 17, 2023
Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua...
Azaroa 30, 2022
Estatuko enpresen erdia baino gehiagok azken urtean zibereraso bat jasan dutela onartzen dute. Ezagutzen zenuen datu hau? Ezagutzen dituzu Phising, Vishing edo Smishing kontzeptuak? Artikulu honetan, Lautik IT Solutions hori eta askoz gehiago kontatu digu. Konponbide teknologikoetara eta eraldaketa digitalera bideratutako enpresa honek iaz Gaztenpresaren mentoretza-programan parte hartu zuen. Zibersegurtasunaren Eguna dela eta, negozio bat...
Iraila 16, 2022
Ekintzailetzaren igerilekuan murgildu aurretik, urik badagoen egiaztatu beharra dago; gure kasuan, horrek esan nahi du arrisku-analisia gauzatzea eta negozio-plana egitea. Gogoan izan ezazu negozio-plana edo enpresa-plana oso tresna baliagarria dela eta laburbildu behar duela enpresa-proiektu berria nolakoa den eta jaso egin behar dituela negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua. Gainera, une oro gidatuko...
Uztaila 29, 2022
HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri.   HALO Donostia “estetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro” moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio...
Uztaila 15, 2022
Modu juridiko askotan gauzatu daitekeen proiektu ekintzaile bat: autonomoa, sozietate mugatua, kooperatiba… Ingravity Dreams elkarrizketatuko dugu Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta, Gaztenpresaren eskutik bere enpresa-ibilbideari ekin zion abereen ongizatera zuzendutako zentroa, hain zuzen ere.   Zer da Ingravity Dreams eta nola sortu zen? Abereen ongizatea da Ingravity Dreams. Gure abereak fisikoki indarberritzeko teknika naturaletan espezializatutako lekua,...