×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Online publizitatea: nola lagun diezaioke nire negozioari?

gzt-art-webinar-publi-online
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzaile askok, beren negozioaren publizitatea Interneten eta/edo sare sozialetan egiteko aukera planteatzen zaienean, ez dute beharrezkotzat hartzen, inbertsio gisa baino gehiago gastu gisa ikusten baitute aukera hori. Eta, jakina, Googlen, Facebooken, Instagramen… iragarkiren bat egiten badugu zein helburu lortu nahi dugun argi izan gabe eta iragarki hori zein publikok jasoko duen ondo zehaztu/segmentatu gabe, seguruenik, desengainatu egingo gaituzte emaitzek, eta, hain zuzen ere, inolako itzulerarik gabeko gastua izango da kanpaina horretan erabili dugun dirua.

Hori gerta ez dadin, ezinbestekoa da publizitate-estrategia bat izatea eta sustatuko dugun iragarki edo post bakoitzarekin zer lortu nahi dugun jakitea. Horrela bakarrik jakingo dugu zer kanpaina-mota sortu behar dugun (nolakoak izango diren testuak, argazkiak eta/edo bideoak, ekintzarako deiak, etab.) eta zer metrikari erreparatu beharko diogun ongi funtzionatu duen ala ez egiaztatzeko (irismena, interakzioak, botoi edo esteka bateko klikak, web-trafikoaren hazkundea, etab.)

Zer helburu lor daitezke publizitate digitalarekin?

  • Gure irudia/marka eraikitzea: negozio bat abian jartzen ari garenean edo bezero berriengana iritsi nahi dugunean, Interneteko eta sare sozialetako iragarkiek azkar asko lagun diezagukete gure izenak eta edukiek gure bezero potentzialen artean ikusgarritasun handiagoa izan dezaten, eta, aldi berean, pertsona horien buruan gure markaren irudi ona sortzen ariko gara. Hori lortzeko, horrelako iragarkien elementu grafikoek eta testuek oso ondo islatu behar dute gure nortasun korporatiboa (logoa, koloreak, etab.), bai eta negozio gisa ditugun balio bereizgarriak ere.
  • Gure sare sozialetan jarraitzaile gehiago lortzea. Hori bada gure publizitate-kanpainaren helburua, saiatu behar dugu iragarkiaren edukiak jendea elkarreraginean aritzera anima dezan, hau da, «Atsegin dut» ematera, komentatzera eta/edo partekatzera.
  • Trafikoa gure webgunera/e-commercera eramatea. Kasu horretan, gure iragarkiak proposamen erakargarria eskaini beharko du eta ekintzarako dei argia eta «gustagarria». Hau da, oso ondo pentsatu beharko dugu gure kanpainaren edukia —adibidez, egun bakar batez balio duen eskaintza egin, ebook bat deskargatzeko aukera eta abar—, erabiltzaileari merezi izateko egiten ari dena (bere sare sozialetan nabigatu) utzi eta gure web-orria bisitatzea. Horrelako kanpainen emaitzak neurtzeko orduan, sare sozial bakoitzaren metrikak begiratzeaz gain, Google Analyticsera jo beharko dugu.
  • Hurrengo iragarkietarako edo eskaintza espezifikoak egiteko audientziak sortzea. Ezarpen batzuen bidez, publizitate digitalak aukera ematen digu publiko/audientzia pertsonalizatuak sortu eta gordetzeko, erabiltzaileek gure edukiekin eta bisitatu dituzten gure webguneko atalekin izan duten portaeraren arabera. Hala, pertsona horientzako iragarki espezifikoak edo interesgarriak sortu ahal izango ditugu, eta, ondorioz, gure produktuak eta/edo zerbitzuak erosi egingo dituzte seguruenik.

Hala ere, publizitate digitalaren bidez lortu nahi dugun helburua edozein dela ere, beti saiatu beharko dugu gure iragarkiekin ikusleak ez hotz ez bero gera ez daitezen, batez ere sare sozialetan. Hau da, gure kanpainek ahalik eta ikusgarritasunik handiena izan dezaten, garrantzitsua da gure iragarkien sormenak elkarreraginerako gonbita egitea berez (dela estetikoki deigarria delako, dela umore-kutsua duelako, eduki erabilgarria delako, tokikoa…). Horrela, publizitate-inbertsioarekin lortutako inpaktuari inpaktu «organikoa edo birala» gehituko zaio —pertsonek gure iragarkiak partekatzen edo komentatzen dituztenean lortuko duguna—, eta are errentagarriagoak izango dira gure iragarkiak.

Web-mintegia: «Publizitatea sare sozialetan. Facebook eta Instagram»

Gai horretan gehiago sakontzeko, Gaztenpresak antolatu duen web-mintegi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: «Publizitatea sare sozialetan. Facebook eta Instagram». Zoom plataformaren bidez. No te pierdas en las redes marketin digitaleko agentzia arduratuko da lantegi hori emateaz. Honako hauek ikusiko ditugu bertan:

  • Publizitate digitalaren eta tradizionalaren ezaugarriak.
  • Nola heldu iragarkiei Google Ads-en, eta nola heldu Facebooken eta Instagramen.
  • Online publizitate-kanpaina bat nola egin gure estrategia digitalaren helburuak lortzeko: eraginkorra izateko kontuan hartu beharreko elementuak (diseinua eta sormena, audientziaren segmentazioa, laguntzen duten konfigurazio teknikoak, etab.).
  • Gure kanpainen emaitzak nola neurtu gure helburuak bete ditugun ala ez jakiteko.

Beraz, zuen negozioaren publizitatea Interneten egiteko asmoa baduzue edo kanpainaren bat egin baduzue, baina ez badakizue zergatik huts egin duen, web-mintegi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Hortxe izango gaituzue!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...