×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Oinarrizko diseinu-jarraibideak zure proposamen komertzialak deigarriak izan daitezen

gzt-art-webinar-pautas-diseño-documentos
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Negozio bat martxan jartzen dugunean (edo jartzeko asmoa dugunean), pertsona ekintzaile batek egin beharreko lehenengo gauzetako bat besteei aurkeztea da: balizko bezeroei, banatzaileei, laguntza emango diguten toki-garapeneko erakundeei, eta baita gure jarduera abiarazteko kreditu bat ematen diguten finantza-erakundeei ere.

Kasu guztietan ere, gure solaskideen arreta erakartzeko eta gure helburuak lortzeko posibilitate gehiago izango ditugu, gure proposamen komertziala eta zerbitzu/produktuen eskaintza modu erakargarrian –eta aldi berean eraginkorrean– aurkezten baditugu, betiere funtsezko datuak eta gure balio-proposamena erraz identifikatzeko moduan. Eta puntu horretan da diseinua funtsezkoa.

Jakina, diseinuak ez du miraririk egiten. Gure aurrekontuak eta gure zerbitzu/produktuen katalogoa ez badira ondo uztartzen edo ez badituzte sortutako espektatibak betetzen, oso litekeena da gure jarduerak aurrera ez egitea edo denboran luze ez iraunarazi ahal izatea. Dena den, gure proiektua irmoa bada eta behar bezala aurkezten badugu, aukera gehiago izango dugu aurrera ateratzeko.

Dokumentuen diseinurako gomendioak

Normala da ekintzailetzan hasteko asmoa duten pertsonek diseinu grafikoari buruz askorik ez jakitea eta hasierako etapa horretan arlo horretako profesional baten zerbitzuak kontratatzearen kostua ezin ordaindu izatea. Zorionez, gaur egun baditugu lan hori erraztuko diguten eta erabiliak izateko aldez aurreko ezagutzarik eskatzen ez duten erremintak, hala nola Canva ospetsua, besteak beste.

Baina baliabide horiek guztiek gure testu eta irudi propioekin oso modu intuitiboan errepikatu ditzakegun plantillen kopuru handi bat ematen badigute ere, komeni da honako oinarrizko kontsiderazioak kontuan hartu ditzagula gure dokumentu komertzialak diseinatzeko garaian:

  • Informazioaren hierarkia: nahi dugun mezua transmititzeko elementu bisual guztiek beren artean konbinatzen ditugun modua da. Gure garunak berez bere arreta ardaztuko duen moduan gidatuz gure mezuaren ideiak ordenatzea da Garrantzitsuena nabarmendu egin beharko da, eta horrenbeste garrantzirik ez duena bigarren irakurketa-maila batean jarri beharko da.
  • Tipografia: letra mota edozein dokumenturen funtsezko elementuetako bat da, eta irakurgarritasuna du helburu nagusi. Esan gabe doa aukeratzen dugun letra izango dela gure negozio-ideia helaraziko duen bitartekoa, eta, hori horrela, argia eta ulergarria izan behar du.
    Komeni da, halaber, gure dokumentuetan ez ditzagula tipografia mota desberdin asko erabili, bi edo hirurekin nahikoa baino gehiago da. Informazioaren bat nabarmendu behar badugu, aski izango da letraren tamainarekin edo kolorearekin jokatzea.
  • Kolorea: tipografiarekin gertatzen den bezala, kolorea funtsezkoa da edozein irudikapen grafikotan. Dokumentu komertzialen kasuan, gure solaskideen arreta nabarmendu nahi ditugun datuetara gidatzeko baliagarria izango zaigu, hala nola zifrak, ehunekoak, balio-proposamenak, eta abar. Are gehiago, zenbait azterlanek erakusten dutenez, nabarmendutako informazioak % 39 denbora gehiago irauten du oroimenean. Hori bai, kontua ez da gure aurkezpenak goitik behera kolorez betetzea, inolako irizpiderik gabe. Kolorea neurrian erabili behar dugu, datuen irakurgarritasunari kalterik ez eragiteko moduan, eta gure marka-irudiarekin eta identitate bisualarekin lotutako aukera kromatikoak soilik erabiliz.
  • Irudiak: argazkiek, ilustrazioek, infografiek, eta abar, dinamismoa ematen diote edozein aurkezpen edo proposamen komertziali, betiere zentzuz erabiltzen badira. Hau da, irudiek ez badute balio erantsirik gehituko eta dokumentu bati orri gehiago gehitzeko baino ez badute balioko, alde batera utzi ditzagula izango da onena. Hori ba, balioa erantsiko dutela edo informazioa modu erakargarriagoan aurkezten lagunduko digutela uste badugu, aurrera.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...