×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola sortu arropa-marka bat

marca de ropa
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Egin dezagun modaren historia pixka bat: Coco Chanel kasua

1909an, Parisko zenbait kafetegitan abeslari gisa lan egiten zuen neska gazte batek erabaki bat hartu zuen: modaren mundura salto egitea eta kapela-lerro apurtzaile bat diseinatzea, arropa-denda batean saltzaile gisa lan egiten zuen bitartean.

Gabrielle Bonheur izeneko gazte ekintzaile hark urtebete baino gehiago behar izan zuen bere negozioa irekitzeko, baina Paris bere estilo funtzional eta xumearekin betetzea lortu zuen, mende hasierako oparotasunetik oso urrun.

Neska hark erraz gogoratzeko moduko marka batekin bataiatu zuen bere arropa-lerroa, bere bigarren abizena erabiliz, Chanel. Denbora igaro ahala, Time aldizkariaren XX. mendeko pertsona garrantzitsuenen zerrendako moda-diseinatzaile bakarra bihurtu zen, gaur egun urtean 10.000 milioi dolar inguruko salmentak egiten dituen punta-puntako merkataritza-gune bat sortu zuena.

Coco Chanelen kasua berdingabea da historian, bere nortasunagatik, talentuagatik eta ahalduntzeko gaitasunagatik, gerra eta nazioarteko krisi betean. Beharbada bere izaera ekintzaile horixe bera beharko duzu zuk ere, zure moda-negozioa martxan jartzeko. Baina, nola sortu moda-marka bat gaur egungo merkatuan?

 

Funtsezko 4 alderdi zure arropa-marka sortzeko

Gure inguruan milaka moda-erreferentzia egon arren, digitalizazioak mundu horretan sartzea ahalbidetzen dizu, inbertsio handirik egin gabe eta arrisku handiegirik gabe. Interneti eta hark eskaintzen dituen baliabide digitalei esker, zure jantzien logoa eta marka diseinatzeko behar duzun ia guztia lor dezakezu, baita horiek saldu ahal izateko merkatu elektroniko bat abian jartzeko ere.

Dagoeneko zure bilduma berrirako negozio-plana, diseinua, materialak, hornitzaileak eta logistika prest dituzula kontuan hartuta, gainerako alderdi osagarriak jorratuko ditugu.

  • Pentsatu zure produktu guztiak zein izenekin merkaturatuko dituzun. Hori erabakitzean, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegora joan beharko duzu hura erregistratzera. Era berean, zure ideia erregistratu eta babesteko gomendio hauek berrikusi beharko dituzu. Izena aukeratzeko inspiraziorik ez baduzu, teknologia zure alde dago: aplikazio ugari daude arropa-marka batentzako izen original eta sortzaileak aurkitzen laguntzeko, Business Name Generator eta Shopify, besteak beste. Beraz, arropa-marka arrakastatsu bat nola sortu jakin nahi baduzu, hari izen erakargarri bat aurkitu behar diozu lehenengo, izena baita produktu ororen arrakastaren oinarria.

 

  • Diseinatu logo bat. Logoa diseinatzeko programa eta aplikazio asko daude. Horietako asko doakoak dira eta, horiek erabiliz, oinarrizko logo bat diseinatu ahal izango duzu zure moda-marka berriarentzat, diseinu grafikoan aditua izan gabe. Horien artean, Canva, Logaster eta Free Logo Design

 

  • Ireki zure online denda. Merkataritza elektronikoa zure moda-lerro berria merkaturatzeko modu erraz, azkar eta ekonomiko bat izan daiteke. Gainera, saltzeko modu eraginkorra da: Interneten ibiltzen diren pertsona gehienek (% 71) online erosketak egiten dituzte; 2019an, 16 eta 65 urte bitarteko 20,3 milioi pertsonak erabili zituzten eCommerce deiturikoak, IAB Spain elkarteak urte horretarako egindako merkataritza elektronikoari buruzko azterlan baten arabera. Azterlan horrek dioenez, erosketa bakoitzaren batez besteko zenbatekoa 64 €-ra heldu zen, eta zifrek gora egiten jarraitzen dute urtetik urtera. e-Commerce horrekin lotutako hainbat negozio-eredu daude, hala nola marketplace-ak, agregatzaileak edo komunitate batean oinarritutako negozioak. Post honetan, horietako bat aukeratzen laguntzeko gako batzuk emango dizkizugu. Eta zure online denda diseinatzea erabakitzen baduzu, Interneten hainbat plataforma aurkituko dituzu formatu eta prezio desberdinetan egiten laguntzeko. Online denda edo e-Commerce bat sortzearen prezioa zein izan daitekeen bakarrik kontsultatu behar duzu.

 

  • Diseinatu marketin digitaleko estrategia Marketin digitaleko estrategia orok sare sozialetatik igaro behar du. IAB Spain elkarteak 2019rako egindako merkataritza elektronikoari buruzko azterlanaren arabera, online erosketak egiten dituzten pertsonen % 84 sare sozialen erabiltzaile aktiboak dira. Batez besteko profila 41 urteko pertsona batena da, batik bat Facebook (% 90), WhatsApp (% 87), YouTube (% 65) eta Instagram (% 60) erabiltzen dituena. Beraz, SMMak ezinbestean egon behar du sartuta zure arropa-marka merkaturatzeko diseinatu duzun marketin digitaleko estrategian. A! Eta ez ahaztu TikTok, nerabeen artean sekulako arrakasta izaten ari den fenomenoa, mundu osoan dagoeneko 500 milioi erabiltzaile baino gehiago dituena.

 

Hori guztia sormen, inspirazio eta lan dosi handiekin osatzea bakarrik falta zaizu, online arropa-marka berdingabe bat sortu ahal izateko. Eta gogoratu Gaztenpresa zure ondoan izango dela, ilusioz betetako proiektu horretan laguntzeko.

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...