Negozio Plan on baten gakoak - Gaztenpresa

Negozio Plan on baten gakoak

Negozio Plana edozein ekintzailetza-abenturaren kanpamentu nagusia da, abiapuntua. Dokumentu horrek gai izan behar du enpresa-proiektu berriaren izaera laburbiltzeko eta proiektu hori negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua jasotzeko. Hainbat arrazoi daude Negozio Plan on bat diseinatzeko:

  • Enpresaren funtzionamendu-gakoak finkatzen ditu.
  • Enpresaren egitura eta antolamendua zehazteko aukera ematen du.
  • Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak (AMIA) identifikatzen laguntzen du.
  • Enpresaren funtzionamendua eta alternatibak finkatzen laguntzen du.

Dokumentu hau oso garrantzitsua da; izan ere, banku-mailegu baten emakida arinduko duen funtsezko elementua edo inbertitzaile pribatu bat proiektu batean inplikatzera bultzatzeko falta zen xehetasuna izan daiteke. Gainera, baliagarria da sustatzaileei negozio berria abenturarik eta inprobisaziorik gabe garatzen laguntzeko gida gisa.

Negozio Planaren egitura

  1. Produktua edo zerbitzua zehaztea: lehenik eta behin, zure negozio-ideia zertan datzan, zer merkatu-premiei erantzungo dien, zer arazo konponduko dituen eta egungo eskaintzaren aldean zer berritasun ekarriko dituen zehaztu behar duzu. Zehaztu alde onak eta txarrak, eta azaldu nola egingo zeniekeen aurre sortutako arazoei. Horrek guztiak zure merkataritza-identitatea zehazten lagunduko dizu.
  2. Lantaldea: zerbitzu edo produktu bereizi bat lortzeko, negozio-berrian lan egingo duten pertsonen kopurua mugatu eta zer lan-arlotan egongo diren atxikita zehaztu behar duzu.
  3. Merkatu-analisia: aztertu zehatz-mehatz zure enpresa ezarriko den sektorea eta zehaztu nolakoak diren zure bezeroak izan litezkeenak, erosteko dituzten motibazioak, gustuak, erosteko ahalmena eta abar. Deskribatu zure bezeroak izan litezkeenen profila eta bideratu zure produktua haiengana. Gakoa esparru gehiegitara iristen ez saiatzea eta zure targeta era egokian eta errealistan bideratzea da.
  4. Negozio-eredua: zure bezeroak izan litezkeenak zehaztu ondoren, azaldu zure balio-proposamena eta erabiltzailearen ikuspegitik zure negozioan benetan bereizgarria dena, eta zehaztu erabiliko dituzun marketin-estrategiak eta salmenta-estrategiak. Puntu horretan, diru-sarrerak sortzeko erabiliko duzun metodoa eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak zehaztu behar dituzu.
  5. Finantza-plana: negozio-ideia batek, ona ez ezik, errentagarria ere izan behar du; horregatik, ideiaren bideragarritasun ekonomikoa egiaztatu behar duzu. Iildo horretan, zure negozioa nola monetizatuko duzun azaldu eta merkatu-aurreikuspen onak zifretara eraman beharko dituzu, salmenta-prezioa, kostuak, marjinak eta gastuak barnean hartuta.
  6. Arriskuen azterketa: negozio-plan bat errealista izan dadin, enpresaren arriskuen aurreikuspen eta ebaluazio erreal bat bildu behar du, baita arrisku horiei aurre egiteko erabiliko dituzun tresnak ere. Espero ez zenituen arazoak konpontzeko B plana, alegia.
  7. Inplementazio-plana: puntu honetan, negozio berria abian jartzeko modua eta negozioaren denborak eta faseak zehaztu behar dituzu, merkatuan behar bezala inplementa dadin.

Negozio Plana zure ekintzailetza-abenturari hasiera emateko tresnarik garrantzitsuenetako bat da. Dokumentuak osatuta eta xehatuta egon behar du. Zenbaitetan, Egikaritze Laburpen batekin osatzen da, eta, bertan, alderdi garrantzitsuak eta nagusiak biltzen dira eta zure enpresa berria zergatik den bideragarria azaltzen da labur-labur.

Eta zure Negozio Plana lantzeko zailtasunak badituzu, ez kezkatu. Zatoz Gaztenpresara eta zure ekintzailetza-abentura gauzatzeko behar duzun laguntza eskainiko dizugu: prestakuntza-ikastaroak, mentoring-programak eta finantzaketa-baldintza bereziak. Ez izan zalantzarik: utz iezaguzu zure negozio-proiektua errealitate bihurtzen.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?