×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola jarri martxan proiektu ekintzaile bat?

gzt-arrancar-proyecto-emprendedor-blog
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Duela urte batzuk, Alazne izeneko gazte ekintzaile bat konturatu zen, munduan zehar makina bat bidaia egin arren, ia ez zuela merezi zuen oroitzapeneko argazkirik. Selfie lausoak, enkoadraketa eskasak, jendea alde guztietan… Arrazoia zena zela, ateratako milaka argazkietatik gutxi batzuk baino ez ziren onik irteten. Urte batzuk geroago, Alaznek argazkilari profesionalez osaturiko sare bat sortu zuen, turistek beren bidaiez gozatzeko eta kalitate oneko oroitzapenak gordetzeko aukera izan zezaten.

Ideia bururatu zitzaionean, Alaznek bere bide ekintzailearen lehen etapa bete zuen, seguruenik guztietan garrantzitsuena; baina, horren aurretik, urte pare bat igaro behar izan ziren fokua ardaztu eta behin betiko proiektua abian jarri arte. Aldi horretan, zenbait aukera bururatu zitzaizkion, ideiaren bideragarritasun ekonomikoa eta teknikoa aztertu zituen, finantziazioa bilatu zuen… bere enpresa sortu arte.

Faseak mugatzea

Negozio-ideia bat aurkitzeko eta hura zehazten hasteko, denbora behar da. Ekintzaile batek bere proiektua martxan jartzen duenean, gauza batek bakarrik gainditzen du bere ilusioa: barne hartu nahi dituen zerbitzuen kopuruak, eta zerbitzu horiek bere bezero potentzialek behar dituztenak baino askoz gehiago izaten dira gehienetan. Horregatik, ezinbestekoa da zure proiektu ekintzaileak zein fase igaro behar dituen argi eta garbi zehaztea, eta arrakasta izaten laguntzeko erabakigarriak izan daitezkeen printzipio jakin batzuk argi izatea. Oro har, proiektu ekintzaile batek bost etapa igaro behar izaten ditu: ideia bat izatea, negozio-plana egitea, finantziazioa bilatzea (behar izanez gero), enpresa martxan jartzea eta hura sendotzea.

1. Negozio-ideia

Zure negozioaren sorreraren aurrean zaude, eta jende askok uste du ideia bikainak beren kasa garatzen direla, sormen-uhin baten erdian; baina, egia esan, dena abiapuntuaren araberakoa da, konbentzitzen zaituen ideia batera iristeko modu asko baitaude. Beharbada oso gustuko duzun zerbait duzu eta modu profesionalean jardun nahi duzu horretan; agian, negozio-aukera bat aurkituko duzu aurrez izan duzun lan-esperientzia baten ondorioz; edo frankizia bat irekitzeko edo eskualdatutako negozio bati jarraipena emateko aukera sor dakizuke. Horrenbestez, beharbada zure bideari ekin beharko diozu ekintzailetzaren munduan.

2. Negozio-plana

Gehienetan, «ideia» hori prozesu luze baten emaitza izaten da; izan ere, ideia aztertu, aukerak bilatu eta bezero potentzialekin hitz egin behar da eta, azken batean, lan horrek guztiak Negozio Plan baten lanketarekin amaitu behar du. Plan horri esker, zure ideiak aurrera egiteko benetako aukerarik baduen egiaztatu ahal izango duzu. Horrez gain, bideragarritasun teknikoa (produktu bat garatzea erabakitzen baduzu), ekonomikoa (diru-sarrerak gastuak baino handiagoak direla egiaztatuta), finantzarioa (negozioa mantentzeko nahikoa diru duzun ikustea) eta komertziala (salmenta-plan egoki bat izatea) ezagutu ahal izango dituzu.

Gainera, Negozio Plana simulazio bat izango da, zure enpresak, irekita balego, nola funtzionatuko lukeen eta nola antolatuko litzatekeen ikusteko. Negozio Planaren lanketan, proiekturako dituzun ideia guztiak modu antolatuan islatu, eta garatu nahi duzun ideia hori benetan errentagarria izango den eta horretarako aukera izango duzun baloratu ahal izango duzu. Horri esker:

  • Zure ideiak antolatuko dituzu.
  • Aurkezpen-gutun on bat izango duzu, zure proiektua bazkide edo inbertitzaile bati aurkeztu behar badiozu.
  • Sor daitezkeen akatsak zuzendu eta egin beharreko aldaketak egin ahal izango dituzu.
  • Bideragarria den ala ez baloratuko duzu.
  • Erabakiak hartu ahal izango dituzu.

Ilusioz betetako eginkizun bat izango da, buruan zenuen ideia horrekin lotutako zerbait eraikitzen ari zarelako. Era berean, negozio horrek dakarren konpromiso guztia zure gain hartzeko prest zauden ala ez erabakitzeko balioko dizu.

3. Finantziazioa bilatzea

Zure negozio-plana egin ondoren, aurrera jarraitzea erabaki baduzu, honako hau izango da hurrengo urratsa: zure negozioa martxan jartzeko eta zure jarduerari ekiteko nahikoa diru duzun baloratzea. Erantzuna «bai» bada, primeran; baina erantzuna «ez» bada, bilatu egin beharko duzu. Beti duzu beste pertsona batekin elkartzeko aukera, edo beste aukera batzuk ere azter ditzakezu: langabezia kapitalizatzea, bankuari finantziazioa eskatzea edo beste formula batzuk, hala nola crowdfundinga, arrisku-kapitaleko fondoak eta, jakina, merkatuan dauden laguntzak eta dirulaguntzak.

4. Abian jartzea

Dena prest baduzu, abian jartzeko ordua da. Negozio-planean beharrezkotzat jo dituzun konpromiso guztiak gauzatuko dituzu (hornitzaileak, merkataritza-lokala— beharrezkoa izanez gero—, eta abar). Eta ez ahaztu: jarduerari alta eman beharko diozu Ogasunean eta Gizarte Segurantzan.

5. Sendotzea

Hala ere, zailena ez da negozioa martxan jartzea, baizik eta merkatuan sendotzea, haren errentagarritasuna epe luzera mantentzea eta, hala badagokio, hazkunde-etapa bati bide ematea. Kontuan izan behar duzu, gauzak ondo badoaz ere, zure enpresak ezin duela automatikoki funtzionatu eta egunero optimizatu behar dela merkatuaren beharretara egokitzeko. Horregatik, pultsu hau mantentzen lagunduko dizuten gomendio hauek izan behar dituzu kontuan:

  • Saiatu hobera egiten eta erosotasun-eremuan ez geratzen.
  • Aprobetxatu sortzen diren aukerak eta hartu arriskuak zuhurtziaz.
  • Bilatu beti bikaintasuna.

Gomendio horiez gain, ez ahaztu eskura dituzun mentoring-programez baliatzea beste ekintzaile batzuen ekarpenak jasotzeko, oso baliagarriak izan baitaitezke zure negozioa hazteko. Lanarekin eta dedikazioarekin, mailaz maila igo eta etapa berriak aztertu ahal izango dituzu.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...