×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola funtzionatzen du datafonoak? Zer da datafono mugikorra?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Negozio-ideia prest daukazu, eta harekin jarraitu nahi duzu? Zure negozio-plana martxan jartzen lagunduko dizugu

Datafonoa merkataritza-establezimenduetan edo dendetan instalatzen den gailua da, bezeroei kreditu- edo zordunketa-txartelaren bidez kobratzeko erabiltzen dena (telefono-saretik edo IPa erabiliz GSM, GPRS, Wi-Fi, eta abarren bidez). Normalean, denda bakoitzak bere bankuak emandako datafonoa izaten du. Laboral Kutxarekin lan egiten baduzu, haren sukurtsaletan eska dezakezu. Datafonoek, orokorrean TPV ere esaten dietenek, teklatua dute, inprimagailu txiki bat, txartelen banda magnetikoen irakurgailua, txipa eta salmenta-eragiketa eta komunikazio-protokoloa gestionatzeko softwarea. Telefono-bidezko datuen transmisio-zerbitzua erabili ohi dute.

Datafonoa erabiltzearen abantailak

Datafonoaren abantaila nagusia erosotasuna da, izan ere, sistema horrekin finantza-erakundeak zuzenean ordaintzen du txartelekin egindako salmenten zenbatekoa. Bestalde, datafonoak segurtasuna eskaintzen digu, dendan diru gutxiago izatean lapurreta-arriskua ere txikiagoa delako. Azkenik, datafonoak zerbitzu hobea ematen digu, bezeroek euren txartelek eskaintzen dituzten abantailak erabil baititzakete: ez dute eskudirurik gainean eraman behar, erosketak gerora ordaintzea edo kreditu-bidez erostea aukera dezakete, eta abar. Kontuan izan behar da Espainian 75 milioi txartel baino gehiago daudela indarrean, eta ordainketa-mekanismo hori erabilita 2.000 milioi eragiketa baino gehiago egiten direla.

Datafono mugikorrak

Saltokietan eta enpresetan 1,5 milioi datafono baino gehiago daude instalatuta. Horien artean, azken aldian, haririk gabeko datafonoak eta datafono mugikorrak edo GPRSak nagusitu dira. Azken horiek ez dira telefono finkoaren lineara konektatzen. Halaber, telefonia mugikorreko operadore baten SIM txartel bat sartuta dute, eta telefono mugikorrak bezala konektatzen dira, kobratzeko datuen kudeaketa egin nahi denean. Horrela, datafono tradizionalek duten eragozpen nagusia gainditu egiten da: horiek telefono finkoko lineara konektatuta egon ohi dira. Eragiketa bat egiten denean, bankuko zerbitzariarekin harremanetan jartzeko datafonoak dei bat egiten du. Dei horrek zeharkako bi efektu ditu: komunikazio hori egiterakoan ezin da ez deirik egin ez jaso (eta telefonoz hitz egiten ari bazara ezin duzu datafonorik erabili). Gainera, konexio horiek saltokiak ordaintzen ditu. Horretaz gain, datafono mugikorrek datafono tradizionalen mugikortasun urria gainditzeko aukera eskaintzen dute. Datafono tradizionalak kable bitartez konektatzen direnez, ezin dira bezeroarengana hurbildu. Ondorioz, negozio batzuetan, kreditu-txartela bistatik galtzen zuen bezeroak. Datafono mugikorrak, berriz, oso baliagarriak dira, bezeroari dagoen lekuan era erosoan kobratzeko. Esaterako, salmenta ibiltarietan, azoketan, terrazetan… kobratzeko, eta bezeroaren etxean laguntza teknikoko zerbitzua kobratzeko. Gogorarazi nahi dizugu, negozioa abian jartzeko asmoa baduzu, Gaztenpresatik negozio-plana lantzen lagun zaitzakegula, eta eman beharreko pauso guztietan gure aholkuak jaso ditzakezula. Informazio gehiago nahi baduzu, gure web-orriaren bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...