×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola egin faktura bat

gzt-art-como-hacer-factura
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Norberaren kontura lan egiten dutenek kontulari-lanak ere egin behar izaten dituzte aldian behin fakturak prestatzeko. Funtsezko egitekoa da autonomo edo enpresa txiki eta ertain guztientzat, baina baita aspergarria ere, zenbaki-kontuak atsegin ez badituzu behintzat.

Ekintzaileen eremuan sartu berri bazara, eta oraindik ere ez baduzu oso argi fakturetan zer sartu behar duzun eta nola presta ditzakezun errazago, hartu kontuan jarraian azalduko dizuguna.

Zer sartu behar da fakturan?

Faktura guztiek oinarrizko osagai batzuk izan behar dituzte.

Goiburua: faktura jaulkitzen duen pertsonaren datuak eta hartzaile den pertsonarenak edo enpresarenak jarri behar dira lehenbizi: batetik, zure izen-abizenak, helbidea eta IFZa edo IFKa, eta, bestetik, zure bezeroaren datuak.

Fakturaren zenbakia eta jaulkitze-data: ordenaturik egon behar dira eta jaulkitze-dataren araberakoak izan.

Kontzeptua: atal horretan, fakturatzen ari zaren produktuari edo zerbitzuari buruzko azalpena jarri behar duzu.

Guztizko partziala: zure zerbitzuen zerga aurreko prezioa da.

PFEZ atxikipena: autonomoa bazara % 15eko atxikipena gehitu behar duzu, araubide horretan alta eman berria ez bazara; izan ere, autonomo berriei % 7ko tasa murriztua dagokie lehenengo 18 hilabeteetan.

BEZa: kasu guztietan zure jarduerari dagokion BEZa sartu behar duzu, normalean % 21ekoa. Dagokizun BEZa egiaztatu nahi baduzu, begiratu taula honetan.

Zenbateko osoa: gehitu BEZa eta kendu PFEZ atxikipena Guztizko partzialari, eta bezeroak ordaindu behar dizun zenbatekoa lortuko duzu.

Ordainketa-metodoa: atal horretan banku-kontuaren zenbakia jarri behar duzu, ordainketa bertan egin diezazuten.

Nola egin fakturak errazago

Trikimailu batzuei esker denbora gutxiago beharko duzu fakturak prestatzeko:

Erabili txantiloiak. Zure fakturak erraz prestatzeko modurik onena da, ez baitituzu eremu guztiak aldiro bete beharko. Doako eredu mordoa dago Interneten.

Pertsonalizatu bezero bakoitzarentzako txantiloia. Betiere, akatsak saiheste aldera, ziurtatu faktura bakoitzari zenbaki zuzena jarri diozula.

Erabili beti kontzeptu generikoa, bezeroak aurkakorik eskatzen ez badizu.

Erabili fakturazio-programak. Kontabilitateko eta fakturazioko programa ugari dago hodeian, ekintzailetzaren alderik astunena eramangarri egiten laguntzen dutenak. Horien artean daude, besteak beste, Sage One, Factura directa eta Contasimple.

Noiz jaulki faktura bat

Faktura jaulkitzeko epea hartzaile-motaren araberakoa da. Hartzailea partikular bat bada, eragiketa burutzeko unean jaulki eta bidali behar da faktura. Baina faktura enpresa edo autonomo bati egiten bazaio, hurrengo hilabeteko 16. eguna baino lehen jaulki behar da.

Zer egin fakturaren kopia eskatzen badizute

Faktura originala galtzen bada edo hartzaileak bat baino gehiago baldin badira, kopiak egin behar dira. Originala galduz gero, kopiak datu berberak jaso beharko ditu, eta kopia dela adierazten duen ur-marka edo antzekoa izan beharko du. Fakturaren hartzaileak bat baino gehiago badira, zerga-oinarriaren eta bakoitzari dagokion kuotaren atala idatziz jaso beharko da bai originalean eta bai kopia guztietan.

Nola zuzendu jada jaulkita dagoen faktura bat

Faktura bat jaulki eta gero konturatzen bazara identifikazio-akatsak dituela, zenbatekoa edo BEZa gaizki kalkulatuta daudela, edo eskaera bat osorik edo partzialki itzuli bada, faktura zuzendua jaulki beharko duzu. Dokumentu horri beste zenbaki bat eta beste sail bat dagozkio, eta zuzendutako fakturaren identifikazio-datuak jaso beharko ditu.

Zer da proformako faktura

Faktura esaten bazaio ere, proformakoak ez du zerikusirik ezagutzen dituzun fakturekin, ez du zerga-baliorik ez kontabilitate-baliorik: merkataritza- edo salerosketa-eragiketaren aurretik egiten da eta azken fakturan jarriko diren xehetasunak jasotzen ditu. Baina proformako faktura informazio-dokumentua besterik ez da, eta, horregatik, argi eta garbi adierazi beharko du hala dela, eragiketa burutzean jaulkiko duzun benetako faktura arruntarekin ez nahasteko.

Gogoratu, laguntza behar baduzu fakturak egiteko edo zure enpresaren administrazio-lanetan, Gaztenpresan prestakuntza-tailerrak eskaintzen dizkizugu, zure negozioari bultzada emateko falta zaizkizun ezagutzak zeureganatu ditzazun.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...