×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Noelia Fernández, Bilboko Jajoan jostundegikoa: “banekien ondo zebilen marka bat zela eta negozioaren buruan jartzea erabaki nuen”

NOELIA_FERNÁNDEZ JAJOAN BILBAO
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gizonentzako neurrirako joskintzako eta jantzigintzako marka da Jajoan, hainbat saltoki ditu estatu osoan, eta Bilbokoa dago haien artean. Noelia Fernándezek gidatzen du saltoki hau, eta gaur harekin hitz egingo dugu ekintzailetzari lotuta duen historia ezagutzeko.

Nola hasi zen zure abentura ekintzailea?
Jajoan markak zenbait urte zeramatzan jada Bilbon zeukan dendarekin eta dendako langileetako bat nintzen ni. Baina duela urte pare bat, establezimenduaren ardura nire gain hartzeko aukera zabaldu zitzaidan eta horixe egin nuen.

Prozesuaren zein unetan jarri zinen harremanetan Gaztenpresarekin?
Nire kasuan lagun batzuek hitz egin zidaten zuen erakundeari buruz. Ekintzailetzan sartzera animatu behar nintzela aipatu nien eta haietakoren batek zuekin hitz egiteko esan zidan. Pertsona horrek zuekin esperientzia positibo bat izan zuela suposatu nuen, zuengana jotzeko gomendatu baitzidan, eta kasu egin nion.

Eta nola lagundu dizu Gaztenpresak?
Gauza askotan lagundu dit, bideragarria izaten jarraitzen zuen saltoki bat zela baliozkotzeko negozio-plana egitearekin hasi eta finantzaketa-iturriak lortzearekin bukatu, eskatu behar nuen maileguarekin zein lortzen lagundu zidaten autoenplegurako dirulaguntza batekin. Egia esan, zuen erakundeak negozioa nire kargura hartzeko eman behar izan ditudan pauso guztietan lagundu eta babestu nauela sentitu dut. Gainera, badakit hor jarraitzen duzuela eta zuengana joko dut inolako zalantzarik gabe edozein arazo sortzen bazait.

Zer aldaketa nabaritu duzu enplegatu bat izateari utzi eta Bilboko Jajoan dendaren buru den pertsona bihurtzean?
Negozioaren jarduerari dagokionez, hau da, jostundegia, ez dut aldaketa handirik nabaritu, izan ere saltokiaren egunerokoan ni nintzelako negozioaz arduratzen zen pertsona. Baina, jakina, badira gauza batzuk lehen nire ardurapekoak ez zirenak eta orain arduradun gorena naiz, horrek dakarren guztiarekin. Erosketak egiten ditut, erabakiak hartzen ditut eta arrisku guztiak ere nik hartzen ditut.

Lekuz aldatzea izan da hartu duzun erabaki horietako bat. Zerk eraman zaitu aldaketa hori egitera?
Juan Ajuriagerra kalean zegoen lehen denda eta uste dut kokapen horretan agerikotasuna falta zitzaigula. Hirigunetik gertuago kokatutako leku bat behar zuen negozioak eta, batez ere, komertzialagoa eta, horregatik, Astarloa kalera etortzea erabaki nuen, Ledesma kalearen kantoian.

Urtebete baino gehiago daramazu jada negozioaren buruan. Kontatuko zeniguke nola doakizun orain arte?
Esperientzia oso ona izan da. Pandemia eta gero eta edozein motatako ekitaldiak bertan behera utzi dituen bi urteko tartearen ondoren, joskintzaren eta zeremoniako trajeen gorakada bat ekarri du normaltasunaren itzulerak. Oso pozik nago halaber kokapen-aldaketarekin. Guztiz asmatu dugula uste dut eta ondorio positiboa izan du negozioan.

Milesker zure historia gurekin partekatzeagatik, Noelia! Hemen dituzue bere saltokiaren harremanetarako datuak, bisitatu nahi baduzue edo sare sozialetan jarraitu nahi baduzue.

Jajoan jostundegia
Astarloa, 5 (Ledesma kalearen kantoian). 48001 Bilbo.
Tel. +944 36 18 97
e-mail: gestionayudas@eve.eus
Instagram: @sastreriajajoanbilbao

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...