×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Negozioari baja eman nahi diot, zer egin behar dut?

gzt-art-baja-negocio
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Lan-norabidea aldatu nahi duzu? Negozio bat itxi behar duzu? Baja eman nahi diozu eta ez dakizu nola? Lehenik eta behin, gogoratu: horrelakoak gertatu egiten dira. Arrakastarik izan ez duen abentura pertsonala bada, ondorio egokiak ateratzea gomendatzen dizugu, erantzukizunez eta errudun sentitu gabe, eta ez etsi.

Gaztenpresan, enpresa-proiektuaren fase guztietan laguntzen dizugu, eta, badakigunez agian ekintzailetzaren abentura ez dela uste bezain ondo aterako, negozioari baja emateko prozesuan ere lagundu egin nahi dizugu. Zure negozioari baja eman behar badiozu, zer egin behar duzun erakutsiko dizugu jarraian.

Eman beharreko pausoak

Negozioa abian jartzean eman zenituen urratsetan atzera egin behar duzu:

  1. Zure zerga-egoitzari dagokion foru-ogasunera jo behar duzu lehenbizi. Han, baja egin behar duzu, eta negozioaren jarduera bertan behera utzi duzula jakinarazi, 036 edo antzeko dokumentu baten bidez, ogasun bakoitzak erabiltzen duenaren arabera.
  2. Ondoren, Gizarte Segurantzara joan beharko duzu. Han, Norbere Konturako Langileen eta Autonomoen Araubide Berezian (LAABean) baja egitea izango da zure azken eginbeharra; hau da, jarduera utzi duzula jakinaraztea Gizarte Segurantzari. Eta, aurreko izapideak eginda, baja-eskaera egiteko ATA.0521 dokumentua bete beharko duzu.

Kontuan izan izapide horiek online egin daitezkeela.

Epeak

Dagokizuna baino gehiago ordaindu nahi ez baduzu, kontuan hartu beharko dituzu ibilbide hori egiteko dituzun epeak. Demagun uztailean gaudela. Abuztuan zerga edo tasarik ordaindu nahi ez baduzu, jarduera uztailaren 30ean utzi duzula jarri beharko duzu. Data horretatik aurrera, 6 egun natural bakarrik izango dituzu Gizarte Segurantzan zure baja aurkezteko. Behar bezala egindako bajak —hau da, garaiz eta forman egindakoak— jarduera utzi eta hurrengo hilaren 1etik aurrera izango dira eraginkorrak. Baina baja-eskaera LAABean aurkezten ez baduzu, ez du axola jarduera utzi duzun ala ez: Gizarte Segurantzaren arabera lanean jarraitzen duzu eta, beraz, dagokizun hileko kuotak kotizatzen jarraitu beharko duzu.

Kontuz: bankuari kuota horiek ordaintzeari uzteko agindua eman badiozu eta besterik egin ez baduzu, Estatuarekiko zorra metatzen joango zara, eta horrek ez du etenik izango, harik eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari jarduera utzi duzula jakinarazi arte.

Hori, zeure kontura lan egiten baduzu. Baina mikroenpresa bat baduzu, 6 langile baino gutxiagokoa, edo ETE bat, kontratu-kontu jakin batzuk konpondu beharko dituzu. Horri buruzko azalpena luzeagoa da.

Hemendik aurrera egin ezin duzuna eta egin behar ez duzuna

Jarduera uzten duzula jakinaraztean, zure enpresa- edo lanbide-jarduna behin betiko utzi duzula adierazten duzu; hau da, zure enpresa edo negozioa iraungi egin dela. Une horretatik aurrera:

  • Ezingo duzu fakturarik jaulki edo jaso.
  • Ez duzu kontabilitate-ohar gehiago egin behar erregistro-liburuetan.
  • Era berean, ez duzu urteko kontuak legeztatu eta gordailutu beharrik izango.
  • Azkenik, ez duzu aurkeztu beharko zure jarduerarekin lotutako aldizkako zerga-aitorpenik, jarduera abian zeneukan ekitaldiko zatiari dagozkionak bakarrik.

Gainera, zenbait betebehar dituzu, hala nola negozioaren liburuak, korrespondentzia, dokumentazioa eta frogagiriak 6 urtez gordetzea, azken idazpena egin zenetik. Ondo antolatuta, betiere. Jarduera utzitakoan ere jarraitu egingo duzu betebehar hori izaten. Are gehiago: heriotza-kasuan, zure jaraunspena jasotzen duten oinordekoek egin beharko diote aurre erantzukizun horri.

Zorrak

Azken kontu bat. Kontuan izan, beti, zure negozioaren ondoriozko legezko erantzukizunen arabera, zure oraingo eta etorkizuneko ondare osoarekin erantzun beharko diezula jardueran zehar egin dituzun zorrei.

Zorionez, 2013ko irailean indarrean sartu zen Ekintzaileak eta haien nazioartekotzea laguntzeko Legeak hein batean arindu egin du hori. Legeak figura berri bat finkatu du, Erantzukizun Mugatuko Ekintzailearena, eta, horren bidez, baldintza jakin batzuen arabera, zorren ondorioz zure ohiko etxebizitza enbargatzeko aukera saihets dezakezu. Hortaz, zure enpresa-abenturaren arriskuak ez dio zeure familiari zuzenean eragingo.

Gaztenpresan enpresa-proiektuei ibilbide osoan laguntzen diegu: ideia sortzean finantzaketan eta negozioaren finkapenean. Beraz, badakigu gauza horiek gertatu egiten direla. Horregatik, negozio hori modu egokian ixten lagundu nahi dizugu, hurrengo batean beste bati ekiten diozunean, ikasi duzuna indarrean jar dezazun. Gure laguntzarekin; hori nahiko genuke!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...