×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Negozio-plan on bat egiteko gako guztiak

plan-negocio
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Zer da negozio-plan bat

Kanpamentu nagusi gisako bat da negozio-plana edo enpresa-plana, edozein abentura ekintzaileren abiapuntua eta pauso garrantzitsuenetako bat enpresa bat sortzeko garaian. Hamaika aldiz entzungo zenuen noski horri buruz hitz egiten, baina beharbada ez dakizu nola garatu edo gauzatu. Dokumentu oso baliagarria dugu hau, enpresa-proiektu berriaren izaera laburbiltzeko gai izan behar duena, eta, horrekin batera, negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, nortasuna eta funtzionamendua biltzeko gai.

Jakin behar duzun lehenengo gauza zera da, negozio- edo enpresa-plan guztiek gutxi gorabehera ezaugarri eta atal berak dituztela. Plan hori zenbateko sakontasunez landu den, horixe da plan txar bat eta on bat bereizten dituena, hain zuzen ere. Oso garrantzitsua da zorrotza izatea eta ildo orokorretan soilik ez geratzea. Zure negozioaren mapa gisako hau landu nahi baduzu, xehetasunez jokatu behar duzu. Industria Ministerioaren orri ofizialean deskargatu dezakezun programa batean jarraitu beharreko urratsak adieraziko dizkizute, edo begiratu bat eman diezaiokezu halaber hemen aurkitu dezakezun ereduari.

 

Negozio-plan bat diseinatzeko arrazoiak

Bat baino gehiago dira negozio-plan on bat diseinatzea beharrezko egiten duten arrazoiak:

  • Enpresaren funtzionamendu-gakoak zehazten ditu.
  • Enpresaren egitura eta antolamendua definitzea ahalbidetzen du.
  • Lagungarria da AMIA Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak identifikatzeko.
  • Enpresaren funtzionamendua eta alternatiba posibleak zehazten laguntzen du.

Ikusiko duzunez, zure enpresa errentagarria izan dadin zer egin behar duzun eta hori lortzeko zer pauso eman behar dituzun azaltzea da dokumentu honen helburua. Ideia zera da, hasiera batean dauzkazun baliabideen marrazki xehatu bat egitea eta denbora-epe jakin batean lortu nahi duzun helmuga mugatzea.

Negozio-plana benetan garrantzitsua da, eta zuretzat barne-mailan baliagarri izateaz gain, funtsezko elementu bihurtu daitekeen erreminta bat ere bada banku-mailegu bat emateko prozesua arintzeko, edo falta den detailea inbertitzaile pribatu edo business angel bat proiektu batean inplikatzera animatzeko. Gainera, gida ere izan daiteke sustatzaileek negozio berri bat abenturarik eta inprobisaziorik gabe garatu dezaten.

 

Negozio-planaren egitura

Gorago adierazi dugunez, negozio-plan guztiek erkide dituzten zenbait atal aipatu daitezke. Eskema ohikoenak honako zazpi jarraibide hauei jarraitzen die:plan-de-negocio-eus

  1. Produktuaren edo zerbitzuaren definizioa. Zure negozio-ideia zertan datzan deskribatu beharko duzu atal honetan. Merkatu-premia bati erantzun beharko dio horrek, arazo bat konpondu beharko du edo zerbait berria eskaini, lehendik badauden negozio lehiakideei dagokienez. Zehaztu aldeko edo aurkako alderdiak, eta azaldu nola egingo diezun aurre sortzen diren arazoei. Zure nortasun komertziala definitzen lagunduko dizu horrek guztiak.
  2. Lan-taldea. Merkatuak betetzen ez duen premia hori nola bideratuko duzun azaldu ondoren, zure lantaldea definitzea eta zerbitzu edo produktu bereizi bat lortzea ahalbidetuko dizuten talde-abileziak txertatzea izango da hurrengoa.
  3. Merkatu-azterketa. Aztertu zehatz-mehatz zure enpresa zer sektoretan ezarriko den eta zer tamaina izango duen, eta egiaztatu zure ideiarentzat egiazko aukera bat dagoen edo ez. Definitu zure balizko bezeroen profila (erosteko dituzten motibazioak, gustuak, erosteko ahalmena, eta abar) eta haiengana enfokatu zure proiektua. Zure merkatu-azterketa zentratzea eta merkatu zati handiegia hartzen ez saiatzea da gakoa, eta, hori horrela, zure targeta modu egoki eta errealistan bideratzea izango da onena.
  4. Negozio-eredua. Behin zure balizko bezeroak definitu dituzunean, azaldu zein den zure balio-proposamena, zerk bereiziko duen egiaz zure negozioa. Erabiliko dituzun marketin-estrategiekin eta salmentei buruzkoekin lotutako atala sartu beharko duzu atal honetan, diru-sarrerak eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak erabiltzeko zer metodo erabiliko duzun definituz. Gogoratu hau dela planaren funtsezko puntuetako bat, zure negozioaren arrakasta edo porrota definitu dezakeena.
  5. Finantza-plana. Negozio-ideia batek, ona izateaz gain, errentagarria izan behar du, eta hemen balioetsi beharko dugu ideiaren bideragarritasun ekonomikoa. Zure negozioa nola monetizatuko duzun azaltzeko unea da, eta aurreko puntuetan jada azaldu duzuna zenbaki bihurtzekoa. Horretarako prezioen, kostuen, marjinen eta gastuen azpiegitura bat txertatu beharko duzu.
  6. Arriskuen azterketa. Ezinbestekoa da, halaber, zure negozioaren arriskuak ebaluatzea, merkatuaren mehatxuak identifikatzea, eta jarduketa jakin batzuk planteatzea egoera konprometituei erantzuteko. Zer egingo zenuke gauzak zuk imajinatu bezala ez badoaz? B plan bat beharko duzu kontuan hartu ez zenituen arazoak konpontzeko.
  7. Ezarpen-plana. Ezarri plangintza zehatz-mehatz bat orientatu zaitezen, eta zure negozio berriaren denborak eta faseak markatzeko. Identifikatu azken helburura bideratutako eguneroko ekintza eta zeregin onenak.

Azpimarratzekoa da, atal hauez gain dokumentuaren hasieran laburpen exekutibo bat txerta dezazula, non labur eta eskematikoki bilduko dituzun gainerako planean garatuko dituzun atalak (zertan datza proiektua, nola lortuko duen etekina, hazteko posibilitateak…). Proiektuarekin konfiantza izateko eta bere dirua arriskatzeko inbertitzaile posible batek jakin beharreko guztiari erantzungo dio laburpen horrek. Planaren hasieran aurkezten bada ere, komenigarria izaten da dokumentu osoa amaitzean egitea, ondoren garatzen diren puntu guztien ikuspuntu osatuagoa izango baituzu.

 

Nori zuzentzen zaio negozio-plana?

Negozio-planak bi hartzaile nagusi mota ditu:

  • Enpresen pertsona sustatzaileak. Proiektua garatzeko, zehatz-mehatz ezagutzeko eta inprobisatzeko tentazioak mugatzeko definitutako bide-orri gisa baliagarria izango da dokumentu hau. Lantzeko garaian zenbat eta zorroztasun handiagoa erabili, orduan eta hobea izango da emaitza.
  • Inbertitzaileak edo hornitzaileak. Gure negozioan konfiantza duen inor badago, konfiantza hori hitzetan baino zerbait gehiagotan oinarritzeko posibilitatea izan behar du. Hori horrela, negozio-plana izango da gure potentzialtasunak abalatuko dituen dokumentua, laguntzak edo dirulaguntzak eskatzeko garaian zein inbertitzaileak erakartzeko garaian.

 

Negozio-plan bat egiteko aholkuak

Azkenik, orain negozio-plan batean barne hartu beharreko elementuak zein diren badakizunez, plana idatzi baino lehen, nahitaez hartu behar dituzu kontuan oinarrizko aholku batzuk erabilgarria eta erakargarria izan dadin, eta helburu dituen pertsonen edo erakundeen premiei erantzun diezaien.

consejos-plan-de-negocio1. Proiektuan parte hartzen duten pertsonek idatzia. Xehetasunak elementu bereizgarria izan daitezke bilatzen diren helburuak lortzeko garaian. Horregatik, ez da komeni hirugarren pertsonen esku uztea, alde batetik dedikazio handiagoa eskatuko ligukeelako eta bestetik kostu handia izango lukeelako. Inork ez ditu ezagutzen proiektu baten ezaugarriak, espiritua edo motibazioa proiektu horretan parte hartzen dutenek baino hobeto, enpresa berri baten funtzionamendua markatuko duen bide-orria izateaz gain, enpresa horren aurkezpen-txartela ere izango baita finantzaketa lortzeari begira.

2. Luzera, beharrezkoa dena. Funtzionamendu egokia ziurtatzen duen abal baten antzekoena da negozio-plana eta beharrezkoa duen xehetasuna izango du betiere, eta, hori horrela, ez da komeni garrantzitsuak izan daitezkeen edo testuingurua dakarten datuak ezabatzea. 50 folio inguruko luzerak nahikoa izan beharko luke dena laburbiltzeko. Gogoratu punturik garrantzitsuenak laburbiltzen dituen laburpen exekutiboa ere baduzula.

3. Egitura definitua. Dokumentuak ongi egituratua egon behar du pertsona interesdunek eurentzat interesgarrienak izan daitezkeen alderdiak bizkor aurkitu ditzaten.

4. Hizkuntza argi eta konbentzigarria. Hizkuntza argia erabili behar da, irakurtzen duten pertsona guztiek identifikatu dezaketena, pertsona bakoitzaren espezializazioa edozein izanda ere. Gainera, gure negozioaren ontasunak modu egokian helarazteko gai izan behar dugu. Horregatik, komeni da, behin amaitzen dugunean, edukien lanketan espezializatutako pertsona edo enpresa bati eman diezaiogula, planak beharrezkoak diren ulermen- eta egitura-estandarrak gainditzen dituela egiaztatu dezan.

5. Litekeena da zure negozioaren bizitzan zuk zure negozio-plana eguneratu behar izatea. Hori gertatzen bada, ziurtatu azterketa estrategiko on bat egiten duzula, zure enpresaren funtzionamenduan esku hartzen duten faktoreak ongi ulertzeko lagungarria izango zaizuna.

6. Oraindik zalantzarik baduzu, eman begiratu bat negozio-plan bat egiteari lotutako ohiko galderen zerrenda honi.

Plana lantzen dutenak proiektuan parte hartzen duten pertsonak izatea oso gomendagarria bada ere, horrek ez du esan nahi komenigarria ez denik kanpo-laguntzak bilatzea izaera orokorreko zalantzak argitzeko edo ezagutza handirik ez dugun atal bat lantzeko. Gaztenpresan behar duzun laguntza eskaintzen dizugu negozio-plan kaudimendun bat diseinatu dezazun eta zure abentura ekintzailea arrakastaz gauzatu dezazun.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...