×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Merkatuko beharrak. Negozio-ideiak identifikatzeko gida ona

gzt-art-necesidades-cliente
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Hasi da negozio-ideiarik onena bilatzeko lasterketa. Hau da jakin behar duzun guztia

«Baina zergatik ez zait lehenago bururatu?». «Ene, zer errazago izango zatekeen dena, jakin izan banu…». «Ziurrenik, ez da bideragarria izango, eta, horregatik, inor ez da lehenago saiatu…». Hiru esaldi horiek negozio-ideia on bat bilatzen ari den eta oraindik aurkitu ez duen ekintzaile batek esan zitzakeen. Hirurek premisa bera dute ardatz: ideiarik onenetakoak merkatuko beharrei erantzuten dietenak izaten dira. Batzuetan, aukerak gure inguruan sortzen dira, baina ez gara haietaz ohartzen. Kezka asko izaten ditugu gure eguneroko bizitzan. Hori dela eta, askotan, azalean geratzen gara, eta ez diogu ahalik eta onurarik handiena ateratzen gure modu ekintzaileari. Baina aukerak hortxe daude, merkatuak oraindik estali ez duen beharrizan baten itxura dute, eta egunero ikusten ditugu gure lanean eta gure eguneroko bizitzan. Aholku hauei buruzko oharrak hartzera animatu nahi zaitugu, ekintzailetzaren argi gorria pizten zaizun hurrengoan kontuan hartzeko:

Izan enpatia kontsumitzaileekin

Merkatuan produktu edo zerbitzu jakin bat falta dela hauteman baduzu, enpatia-ariketa bat egin behar duzu lehenik. Edo hobeto esanda, produktu hori kontsumituko duten pertsonen lekuan jarri beharko duzu. Aztertu ea haien beharrizanak behar bezala estalita ote dauden, eta haien eskariei hobeto erantzuteko moduan zauden. Hala bada, garatu zure negozio-ideia eta eman irtenbide zehatzak ikusi dituzun gabezietarako.

Aztertu sektorea sakontasunez

Pentsatu zer behar ote duten sektorean lan egiten duten enpresek, eta eskaini konponbide bat, honetarako haien beharrizan guztiei erantzuten saiatzeko edo egiten duten zerbitzuari edo produktuari balioa eransteko, esate baterako, jasangarritasunaren edo gizarte-erantzukizun korporatiboaren arloetan.

Hobetu lehiakideen produktua

Gehienetan, negozioak arrakasta lor dezan, lehiakideek eskaintzen dituzten produktuak edo zerbitzuak hobetu behar dira. Batzuetan, denbora luzean bikainak izan diren negozioek behera egiten dute eraginkortasuna eta errentagarritasuna galdu dituztelako, egokitzen eta berritzen ez jakiteagatik edo merkatuak naturaltasun osoz sektore bereko beste produktu batzuk xurgatu dituelako. Pentsatu zenbat bakero-marka sortu diren Levi Straussek lehenak egin zituenetik…

Egin zeure errentagarritasun-analisia

Beharbada, negozio bat ez da errentagarria izango enpresa batentzat, baina horrek ez du esan nahi zure ETEak negozio horrekin dirua irabazteko aukera ez duenik. Gerta daiteke kirol-oinetakoak egiten dituen enpresa batentzat lokarriak egitea errentagarria ez izatea; orduan, hirugarren bati erostea interesatuko zaio. Efizientzia da negozio ororen arrakasta-gakoetako bat; hori dela eta, ez baztertu inoiz besteentzat interesgarriak ez diren sektoreetan espezializatzea.

Begirada bat bota kanpoan egiten denari

Zenbaitetan, kanpoko produktu edo zerbitzu bat martxan jartzea baztertzen dugu, tokiko beharrizanak estaltzeko bereziki pentsatuta baitago. Baina, eta gure beharrizanetara egokituko bagenu? Imajinatu ditzakegu gure hiriak pizzeriarik eta hanburgeseriarik gabe? Beste leku batzuetatik ekarritako negozio-ideien adibideak dira. Egokitu beste herrialde batzuetako ideiak, tokiko beharrizanei erantzuteko.

Bilatu joerarik berritzaileenak

Ahalegindu negozio-ideiarik berrienak eta berritzaileenak ezagutzen. Joan frankizia-azoketara, eta aztertu zure sektorean espezializatutako argitalpenak. Gogoratu: errazena da ideia onak berrikuntzaren ondorio izatea. Online merkataritza da adibiderik errazena eta zuzenena: teknologia berriak, merkataritzaren sektorean erabiliak.

Ikertu sektore trendyak

Luxua, app mugikorrak, bideo-jokoaren sektorea eta ekologia sektore trendyak dira, eta gero eta interesgarriagoak dira milioika pertsonarentzat. Luxuaren salmentak ez dira txikitu, ezta krisialdiko urterik gogorrenetan ere; telefono adimendunak asko zabaldu dira, eta, beraz, enpresentzat bereziki egindako appen sektoreak izugarri egin du gora; bideo-jokoen online txapelketak itzelezko arrakasta izaten ari dira Asian eta Amerikan, baina oraindik guztiz garatu gabe daude Europan; ekologia moda bat baino askoz gehiago da, balioa ematen duen premia bat da gaur egun… Sektore horietako bat interesatzen bazaizu, une egokia izan daiteke haren errealitatea eta beharrizanak aztertzeko. Gomendio hauei guztiei esker, arreta handiago jarriko duzu zure inguruan sortzen diren aukeretan, eta, beharrizan profesional batez ohartzen zaren hurrengoan, galdera hau egingo diozu zeure buruari: Zergatik ez naiz ni ahalegintzen? Aurrera egitea erabakitzen duzunean, Gaztenpresaren laguntza osoa izango duzu eskura, zure negozio-ideia ahalik eta eraginkorrenez garatzeko.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...