×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zure negozio-ideia gauzatzeko tresnak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzaile batek aditua izan behar du bere lanbide-arloan eta jakin behar du nola eraman aurrera negozio-ideia errentagarri bat. Baina, horrez gain, beste gai batzuei buruzko ezagutzak ere izan behar ditu, hala nola kontabilitateari, diseinuari, web-garapenari eta enpresa-gestioari buruzkoak. Zure baliabideen bidez arlo horiek kontratatzeko bezain zorionekoa ez bazara, horiek guztiak bideratzen lagunduko dizuten tresna batzuk daude, zure negozio-ideia gauzatzeko aukera izan dezazun.

Webgunea

Bill Gatesek, Microsofteko sortzaileak, honako hau esan zuen behin: «Zure negozioa Interneten ez badago, ez da existitzen». Izan ere, sarean sartzea da egin behar duzun lehen gauza, baita ekintzailetzara iritsi berria bazara ere. Zure bisita-txartela da, besteek zu bilatzeko izango duten erreferentzia. Horregatik, webgune bat agintzeko besteko baliabiderik ez baduzu, zuk zeuk egin dezakezu, WorldPressen bidez. CMS edo Edukiak Gestionatzeko Sistema hori guztietan osoena, eskuragarriena eta errazena da. Dena batean biltzen du eta aukera hauek eskaintzen dizkizu:

  • Webguneak editatzekoa.
  • Blogak mantentzekoa.
  • Onlineko denda bat sortzekoa.
  • Dokumentu-zorroak, arte-galeriak eta halako formatuak diseinatzekoa.

Sistema hori erabiltzeko ez duzu HTML hizkuntzari buruzko ezagutzarik izan behar. Gainera, doakoa da, eta munduko webgune komertzialen laurdenek baino gehiagok erabiltzen dute. Funtsezko tresna da edozein ekintzailerentzat.

Marketin digitala

Zure negozioak askotariko bezeroak baditu xede, marketin digitaleko tresna batzuk aise erabili beharko dituzu. Badira hiru bereziki garrantzitsuak, zure bezeroekiko kontaktua erosotasunez eta efizientziaz gestionatzeko eta zure negozioa erakargarria izateko:

MailChimp. Marketineko posta elektronikoko programa hori ezinbestekoa da zure bezeroei mezu pertsonalizatuak baina, aldi berean, masiboak bidaltzeko. Era berean, aukera ematen dizu newsleterrak sortzeko eta zure kanpainen jarraipena egiteko. MailChimpek doako bertsio bat du. Haren bidez, 2.000 harpiderainoko datu-baseak kudeatu eta hilean gehienez 12.000 mezu elektroniko bidali ahal izango dituzu.

Hootsuite. Sare sozialak zure bezeroekin kontaktua izateko eta zure eskaintzen berri emateko biderik zuzenenetako bat dira, eta Hootsuite funtsezko tresna da hori guztia modu bateratuan egiteko. Haren bidez, argitalpenak hainbat saretan programatu, zure jarraitzaileekin elkarreragina izan eta edukien jarraipena egin ahal izango duzu. Horrela, denbora irabazi eta Social Mediako estrategia egokia garatuko duzu.

Canva. Bizitza osoan Gabonetako zorion-txartel bat bera ere diseinatu ez baduzu, baina sare sozialetan komunikazio erakargarriak, flyerrak, postak eta halakoak egin behar badituzu, Canva ezin hobea da. Doakoa da eta milaka txantiloi eta baliabide eskaintzen ditu, oso diseinu txukunak egiteko.

Kontabilitatea

Edozein ekintzailek denetarik jakin behar du, baita kontabilitate-gestioaz ere. Alegra hodeiko kontabilitate-softwarea da, eta mundu horretan lehen pausoak ematen lagunduko dizu. Haren bidez, honako hauek egin ahalko dituzu:

  • Fakturak sortu, eraman eta administratu.
  • Sarrerak eta gastuak kudeatu.
  • Bankuko kontuak berdinkatu.
  • Inbentarioak antolatu eta kontrolatu.
  • Zure bezero eta hornitzaileei buruzko informazioa antolatu.

Eta, appari esker, edonondik egin ahalko duzu hori guztia, gainera.

Freelance laguntzaileak

Beste enpresa batzuei zerbitzu profesionalak eskaintzen dizkiezun freelancea bazara, edo negozio txikia baduzu eta kanpoko laguntzaileak behar badituzu, Fiverr oso tresna erabilgarria da, milaka freelance laguntzailerekin harremanetan jarriko baitzaitu, besteak beste honako hauek egiteko:

  • Zure sare sozialetako edukiak.
  • Bide- eta animazio-zerbitzuak.
  • Programazio-lanak.
  • Itzulpen-zerbitzuak.

Eta tresna horiek zure negozioa martxan jartzen laguntzeko nahikoak ez badira, jar zaitez harremanetan Gaztenpresarekin: negozioa bultzatzeko behar dituzun gaitasunak eskuratzeko prestakuntza-tailerrak eskaintzen dizkizugu. Ia 5.000 enpresa berrirekin egin dugu azken urteotan; beraz, sartu gure webgunean eta begiratu nola egiten dugun. Zain gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...