×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Mentore on batek izan behar dituen ezaugarri garrantzitsuenak

gzt-mentoring
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Elton John abeslari britainiarra bere karreraren hasieran nabarmentzen hasi zenean, haren agenteak, Howard Rosek, gomendio batzuk eman zizkion, eta gomendio horiek bere ibilbidea markatu zuten; sekula ez zituen ahaztuko. Kontzertu handiak eskaintzeko nahikoa fama izan arren, Rosek honako gomendio hau eman zion behin: “Ez ezazu zeure burua goizegi irudikatu leku oso handi batean. Hori egin aurretik, kanpora irten eta horren ezaguna ez zaren eta zure musikara horren ohituta ez dauden lekuetan abestu behar duzu; eta esperientzia hartu”.

Eta zer gertatuko litzateke New York edo Los Angeles bezalako hiri handietan abesteko aukera izanez gero? “Ekitaldi handiak sal ditzakezunean, beste txikiago batzuetan jarriko zaitugu: eromena piztuko dut sarreren salmentarekin; berehala salduko dira guztiak, eta etortzen zaren hurrengoan, ekitaldi handi batean arituko zara. Eta ona bazara eta zure karrerak aurrera jarraitzen badu, estadioak betetzeko prest egongo zara”. Ordudanik, Elton Johnek 3.000 kontzertu baino gehiago eman eta 250 milioi disko baino gehiago saldu ditu.

Esan genezake Howard Rosek abeslariari egundoko aholkua eman ziola, haren karrerako une bereziki garrantzitsu batean, eta haren ondorengo ibilbidea markatuko zuten hainbat jarraibide eman zizkiola. Rose artista ez izan arren, esperientzia handia zuen eta oso ondo ezagutzen zuen musikaren mundua, eta abeslari britainiarrari asko lagundu zion erabakiak hartzeko orduan; ikusmira zabaltzen lagundu zion, eta ikuspegi berri bat eman, haren karrera sustatzen laguntzeko. Hau da, ez zuen ordezkari gisa bakarrik jardun, mentore gisa baizik.

Funtsezko tresna

Jakina, desberdintasun handiak daude kasu horren eta gaur egun profesional batek egin dezakeen mentoring-lanaren artean. Baina laguntza mota horrek ekintzailetzaren unibertsoan hasten diren pertsonentzat zer nolako garrantzia duen irudikatzeko balio du.

Mentoringak sekulako balioa hartu du pertsonei beren negozio berria martxan jartzeko edo hura sendotzeko orduan orientazioa emateko. Mentore boluntarioek ekintzailetzaren eta enpresa-kudeaketaren munduan duten esperientziak ikuspegi objektibo bat izaten laguntzen die gazteei. Horrek haien gaitasunak indartzen ditu eta pertsonalki eta profesionalki hazten laguntzen die. Hala ere, mentoring-lana egitea ez da beti erraza: mentoreek ezaugarri jakin batzuk izan behar dituzte, ekintzaileei euren bertuteak eta gaitasunak esploratzen laguntzeko.

Lotura eta konpromisoa

Laguntzeko eginkizun horretan, pertsona ekintzailea ondo ezagutu behar da lehenik eta behin. Bien arteko harremanak honako balio hauek izan behar ditu oinarri: konfiantza, enpatia, motibazioa, komunikazioa eta, batez ere, konpromisoa. Mentore batek ekintzaile bati laguntzeko ardura bere gain hartzen duenean, beti gogoan izan behar du ekintzailea, haren erronka eta helburuekin konprometitu behar da, eta prest egon behar da haren negozio-premiei azkar erantzuteko.

Entzute aktiboa eta asmodun galderak

Ezinbestekoa da mentoreak entzute aktiboa egitea, ekintzaileak senti dezan lagundu eta ulertu egiten diola, ideiak hobeto egituratzen laguntzeko. Elkarrizketa horretan funtsezkoa da galderak egitea, lagundu nahi zaion pertsonaren hausnartzeko gaitasuna sustatzeko eta, horrela, pentsatzeko modu desberdinak eta disruptiboak piztu eta erabaki berriak hartu ahal izateko. Azpimarratzekoa da, gehienetan, galdera bat egiteko moduak erantzuna baldintzatzen duela, eta galderak planteatzeko trebetasuna eta asmoa erabakigarriak izan daitezkeela gero erabakiak hartzeko orduan.

Umiltasuna

Mentore on batek izan behar duen ezaugarrietako bat umiltasuna da. Esperientziak ez die automatikoki ematen galdera guztiei erantzuteko gaitasuna, eta ez dute zertan erantzule sentitu behar horregatik. Dena den, oso garrantzitsua da aurreiritzietatik ihes egitea eta laguntzen ari zaien pertsona ez epaitzea, horien hausnarketek onurak bakarrik ekar ditzaten.

Oreka

Pertsona bakoitza eta haren negozioa unibertso bat dira bere horretan, eta planteamendu espezifikoak eta bereiziak egin behar dira bakoitzaren erronkei eta arazoei aurre egin ahal izateko. Desberdintasun pertsonal horrengatik, mentoringa ez  da noranzko bakarreko laguntza, elkarrekin ikasteko eta aberasteko aukera ematen baitie bi aldeei. Izan ere, bi pertsonen artean eraikitzen den harremanak elkarren arteko ikaskuntza- eta hausnarketa-ingurune bat sortzen du eta, ingurune horretan, ezagutzak eta esperientziak partekatzen dira; horrela, mentoreak bere ikuspegi pertsonala eta profesionala zabal dezake.

Horregatik guztiagatik, Gaztenpresaren Mentoring programak bi hartzaile-mota ditu: batetik, kanpo-aholkularitza bilatzen duten ekintzaileak, beren negozioak martxan jartzeko asmoz; eta bestetik, beren konpromiso pertsonala eskaintzen duten profesionalak, enpresa-ehun berria dinamizatzen eta langabeziari aurre egiten laguntzeko asmoz. Bi talde horietako batean bazaude eta gure ekintzailetza-sareko kide izan nahi baduzu, Gaztenpresan zain izango gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...