×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Garapen (edo iraultza) teknologikoa ulertzeko oinarrizko termino teknologikoak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Beste iraultza teknologiko betean bizi gara.Enpresa gehienak digitalizazio-prozesuetan murgilduta daude, hala egin ezean beraien lehiakortasuna eta bideragarritasun ekonomikoa kinka larrian egongo lirateke eta.Guk geuk ere, geure egunerokoan, duela oso gutxira arte sistemen ingeniaritzako adituek soilik erabiltzen zituzten kontzeptuak ulertu eta erabili behar ditugu, ezinbestean.Hitz horietako gehienak ingelesetik datoz eta nahitaez ezagutu behar ditugu, gaur egun bizi dugun bilakaera/iraultza teknologikora egokitzekotan.

App Launcher

App Launcherra hauxe da: zure mugikorreko appak abiarazten dituen eta mahaigainean (azken buruan, mugikorrean ikus dezakezun eremuan) nahi duzun bezala antolatzen dituen programa.Inoiz pasatu zaizu burutik zergatik duten marka bateko eta besteko mugikorrek pantaila-konfigurazio desberdina, guztiek ere sistema eragile bera (Android) erabili arren?Horixe da, hain zuzen, arrazoia: marka bakoitzak bere App Launcher propioa duela eta, beraz, antolatzeko eta pertsonalizatzeko aukera desberdinak eskaintzen dituela.Besteak beste, mahaigainaren itxura alda dezakezu, pantailaren atzealdea aldatu eta animatua egin dezakezu, widgetak erantsi ditzakezu, appak karpetatan antola ditzakezu, appen ikonoa packekin alda dezakezu, eta beste hainbat eta hainbat gauza ere egin ditzakezu.Eta hori egiteko, nahikoa da Play Storen sartu, gustukoena aukeratu eta erabiltzen hastea.Appak abiarazteko launcher ugari daude, baina Nova Launchereta Microsoft Launcherdira ezagunenetako bi.

 

Open Source

Ezagutzen dugun software gehienak enpresa teknologiko handien —Apple, Microsoft…— lizentziapean merkaturatzen dira.Halere, badago beste software-mota bat, kode irekikoa esaten zaiona, teknologia mundu osoaren esku utzi nahi duten programatzaile pribatuek diseinatutakoa.Hori lortzeko, programatzaileek mundu osoaren esku uzten dute software horren iturburu-kodea, lizentzia-mugarik gabe erabil edo alda dezaten.Horri esker, edozeinek erabil dezake programa hori, egon litezkeen hutsak zuzendu edo funtzionalitateak hobetzeko.Halere, eta ia gauza guztiekin gertatzen den bezala, badago Open Sourceren aurka dagoenik ere;pertsona askok kritikatzen dutenez, kode irekiko programa horien atzean ez dago laguntza eskainiko duen enpresarik, edota zerbait txarto ibiliz gero erreklamazioak aurkeztu ahal zaizkionik.Izan ere, software horien oinarrizko filosofiaren ondorioz, doakoak izaten dira eta, ondorioz, erabiltzaileak ez daude fabrikatzaile bakar baten menpe.

Overclocking

Teknologia hain bizkor garatzen da ezen gure ekipamenduak erosi eta handik oso gutxira zaharkituta gelditzeko arriskua duten.Halere, badira errendimendua hobetzeko erak, ekipamendu osoa berritu behar izan gabe.Adibidez, memoriaren eta beste periferiko batzuen errendimendua hobearaztea lortzen duten softwarea erabiltzea da biderik ohikoenetako bat.Irtenbide garbia da eta ez du ezagutza informatiko berezirik eskatzen.Halere, badago gure ekipamenduaren errendimendua areagotzeko beste modu konplexuago bat (baina eraginkorragoa ere badena):Overclockinga erabiltzea.Teknika horren bidez, gailu jakin baten markagailua edo barneko erlojua behartzen dugu, laneko frekuentzia areagotu eta errendimendu hobea lortzeko.Manipulazio hori prozesadorean egin ohi den arren, beste gailu batzuen errendimenduan ere erabil daiteke, hala nola RAM memorian, bideo-plakan, soinu-plakan, modemean eta PSI gailuetan.Halere, teknika horretan hardwarea ere ukitzen da eta, beraz, gutxieneko ezagutza teknikoa behar da halakorik egiteko.

Peer-to-peer (P2P)

P2P sareak (hitzez hitz itzulita, «parekideen artekoak») bi erabiltzaileren edo gehiagoren artean fitxategiak (aplikazioak, programak, bideoak, musika…) trukatzeko bidea dira.P2Pk ordenagailuen arteko konexio zuzena ezartzen du, bitartekaririk gabe, Interneteko protokolo baten bidez.Erabiltzaileen artean informazioa era zuzenean partekatzeko eta trukatzeko erabiltzen direnez, baten batzuek copyright legeen menpe dauden fitxategiak trukatzeko erabiltzen dituzte eta, ondorioz, eztabaida sutsuak izaten dira sistema horien aldekoen eta kontrakoen artean.Gaur egun ezagutzen ditugun P2P sareak 1999an sortu ziren, Estatu Batuetako Shawn Fanning programatzaileak .mp3 formatuko musika-fitxategiak partekatzeko Napster aplikazio birtuala sortu zuenean. Alabaina, P2P erabiltzeko legezko beste helburu asko daude, hala nola Bitcoinak erostea, datu-base itzelak prozesatzen dituzten kalkulu zientifikoak egitea edota VoIP telefonia (Skype, besteak beste).

Teknologiari buruzko edo zure negozioaren beste edozein alderdiri buruzko ezagutzak areagotu nahi badituzu, Gaztenpresanprestakuntza-tailerrak eta ikastaroakeskaintzen dizkizugu, horretarako konpetentziak hobe ditzazun. Zure zain gaude.

Post gehiago irakurri.

Otsaila 23, 2023
Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta...
Otsaila 17, 2023
Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua...
Azaroa 30, 2022
Estatuko enpresen erdia baino gehiagok azken urtean zibereraso bat jasan dutela onartzen dute. Ezagutzen zenuen datu hau? Ezagutzen dituzu Phising, Vishing edo Smishing kontzeptuak? Artikulu honetan, Lautik IT Solutions hori eta askoz gehiago kontatu digu. Konponbide teknologikoetara eta eraldaketa digitalera bideratutako enpresa honek iaz Gaztenpresaren mentoretza-programan parte hartu zuen. Zibersegurtasunaren Eguna dela eta, negozio bat...
Iraila 16, 2022
Ekintzailetzaren igerilekuan murgildu aurretik, urik badagoen egiaztatu beharra dago; gure kasuan, horrek esan nahi du arrisku-analisia gauzatzea eta negozio-plana egitea. Gogoan izan ezazu negozio-plana edo enpresa-plana oso tresna baliagarria dela eta laburbildu behar duela enpresa-proiektu berria nolakoa den eta jaso egin behar dituela negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua. Gainera, une oro gidatuko...
Uztaila 29, 2022
HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri.   HALO Donostia “estetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro” moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio...
Uztaila 15, 2022
Modu juridiko askotan gauzatu daitekeen proiektu ekintzaile bat: autonomoa, sozietate mugatua, kooperatiba… Ingravity Dreams elkarrizketatuko dugu Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta, Gaztenpresaren eskutik bere enpresa-ibilbideari ekin zion abereen ongizatera zuzendutako zentroa, hain zuzen ere.   Zer da Ingravity Dreams eta nola sortu zen? Abereen ongizatea da Ingravity Dreams. Gure abereak fisikoki indarberritzeko teknika naturaletan espezializatutako lekua,...