×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Interneten saltzen hasi nahi dut. Nola egingo dut?

gzt-art-webinar-venta-online
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Pandemia dela eta, onlineko denda bat martxan jartzea aztertu dute saltzaile txiki askok. Horrela, konfinamendu bat egongo balitz ere, bezeroei arreta ematen eta diru-sarrerak eskuratzen jarraituko lukete.

Hala ere, onlineko salmentari ekin aurretik, kontu batzuk aztertu behar dira arreta handiz. Lehena eta garrantzitsuena honako hau da: argi izatea online saltzea beharrezkoa den gure negozioarentzat eta eremu birtualean lehiatzeko aukerarik dugun. Hori erabakita dugunean, hainbat gune izango ditugu aukeran gure produktuak Interneten bidez merkaturatzeko.

Hain zuzen ere, bi aukera nagusi ditugu: gure onlineko denda propioa zabaltzea edo gure produktuak hirugarrenen saltoki elektronikoen bidez saltzea. Azken aukera hori eskaintzen digute marketplace deritzenek: Amazonek, Ebayk, La Casa del Librok (bere stocka ez ezik, beste liburu-saltzaile batzuena ere saltzen du), Fnac-ek, Etsyk eta abarrek. Era berean, administrazio publikoek babestutako ekimen batzuk sortu dira azken urtean, hala nola Eup!, Donostia Market Plaza (garatzeko bidean), Barakaldo Store edo Balmaseda Online. Norberaren onlineko orrialdearen eta saltoki-elkarte baten arteko beste aukera batzuk ere badaude; adibidez, LABORAL Kutxak sustatutako Denda.eus.

Zer abantaila dauzka norberaren onlineko denda izateak?

Gure gustuko erakusleiho birtuala sortzeko aukera izatea da abantaila nagusia (gure aurrekontuak ahalbidetzen duen neurrian, behintzat), inolako mugarik edo hirugarrenen inposaketarik gabe. Geure esku dago ecommerce edo saltoki elektronikoa sortzeko prozesuaren kontrola.

Eta zer eragozpen dauzka?

Bistakoa da onlineko denda bat martxan jartzeak dakartzan kostu eta erabaki guztiak geure gain hartu behar ditugula: domeinua, hostinga, SSL ziurtagiria, webgunea diseinatu eta garatzeko orduak, ordainketa-pasabideak eta abar.

Era berean, webgunearen mantentze teknikoaz arduratu edo hura kontratatu egin beharko dugu, sor daitezkeen arazo guztiak konpontzeko: onlineko denda erortzea, bertsioak eguneratzea eta abar.

Halaber, erabiltzaileak (trafikoa) gure webgunera erakartzeko marketina eta sustapena egin edo kontratatu beharko dugu.

Zer onura dakartzate marketplace-ek?

Merkataritza-zentro birtual horiek online saltzeko gune bat eskaintzen digute, guztiz bukatuta eta funtzionatzen hasteko prest. Hortaz, ez dugu aukeratu behar ez plataforma teknologikoa ez dendaren diseinua: dena eginda emango digute. Kasu askotan, gainera, ez dugu negoziatu behar ez hornitzaile logistikoekin ez ordainketa-pasabideekin: marketplace-ak eskainitako aukerak konfiguratu besterik ez dugu egin behar.

Horrez gain, errazagoa izango da guretzat bezeroek gure erakusleiho birtuala ikustea; izan ere, erabiltzaileak ohituta daude horrelako marketplace-ak bisitatzen; alegia, gune horiek trafikoa dute, zerotik hasten den webgune batek ez bezala. Gainera, online erosteko konfiantzako guneak izaten dira.

Eragozpenik al dute marketplace-ek?

Bai, noski. Horrelakoetan, gure negozioaren markak disolbatzeko joera du horrenbesteko eskaintzaren barruan; gainera, salgai ditugun produktuek balio bereizgarri argirik ez badute, zaila izango da guretzat lehiakideen artean nabarmentzea.

Horrez gain, ezin izango ditugu plataforma teknologikoaren funtzionalitateak aldatu edo hobetu, marketplace-ak zehaztutakoak baitira.

Azkenik, hau balioetsi behar dugu: marketplace-ari ordaindu behar diogun hileko kuota edo salmenten ehunekoa egokia ote den berak eskaintzen dizkigun zerbitzuetarako. Arretaz aztertu behar dugu, era berean kuota edo ehuneko hori finkoa ala aldakorra den, eta, aldakorra bada, zer baldintzaren arabera aldatzen den, baita zer motatako zigor ekonomikoak ezar diezazkigukeen plataforma horrek, baldin eta berarekin hartutako konpromisoetako bat betetzen ez badugu; adibidez, produktu bat aurreikusitako epearen barruan entregatzen ez badugu.

 

Web-mintegia: “Nola antolatu salmentetara bideratutako webgune bat”

Orduan, zer bide aukeratuko dut nire produktuak Interneten saltzeko?

Galdera horrek ez du erantzun bakarra. Gai askoren mende dago, eta, horiek argitzen laguntzeko, web-mintegi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: “Nola antolatu salmentetara bideratutako webgune bat. Fokua: Denda.eus”. Martxoaren 28an izango da, 15:30etik 17:00etara, No te pierdas en las redes marketin digitaleko plataformarekin elkarlanean antolatua.

Zoom plataformaren bidez egingo da saioa, eta, bertan, hauxe ikusiko dugu, besteak beste: gure negozioko zer elementuri erreparatu behar diogun Interneteko erakusleihoaren formatua aukeratzeko. Era berean, ecommerce bat martxan jartzeko merkatuan dauden irtenbide teknologiko nagusien errepasoa egingo dugu, aukera bat edo bestea noiz interesatzen zaigun aztertuz.

Gomendio batzuk emango dizkizuegu Interneteko negozioaren aurkezpena zaintzeko eta erabiltzaileak onlineko erosketa-esperientzia ona izan dezan lortzeko.

Azkenik, Denda.eus plataformaren ezaugarriak azalduko dizkizuegu, euskal saltoki txikientzako onlineko salmentarako irtenbidea baita, LABORAL Kutxak babestua.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...