Gaztenpresan, krisiari aurre egiteko zailtasunak dituen enpresa-ehunera egokitzen jarraitu dugu.
Hori dela medio, atzo Ibon Urgoiti, Gaztenpresako lehendakariak, 2021. Urteko Txostenaren aurkezpenean nabarmendu zuenez, Fundazioko taldeak bere proiektuekin jarraitzeko beharberritu diren pertsonak laguntzeko ahalegina kontuan hartzea ezinbestekoa da.
Hala ere, egindako lan horri guztiari esker, 2021eko balantzeak esleitutako helburuak bete direla adierazten du. Beste behin gorantz egin dute datuek 2021ean; 547 lanpostu sortu dituzten 278 negozio sortzen lagunduz, alegia. Horrek esan nahi du datuak 2020ko zifrekin alderatuta % 8,5 baino gehiago hazi direla. Beraz, esan dezakegu 27 urte hauetan Gaztenpresak 6.264 negozio sortu dituela, 11.404 lanpostu eta 183 milioi euroko finantzaketa LABORAL Kutxaren bidez.
Gure ingurunea hobetzen laguntzearen garrantzia
Gaztenpresan, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko kezka dela eta, gure xedea egokitu dugu: “Ekintzaile izan nahi duten gure inguruko pertsonei laguntzen diegu, arrakastarako aukera handienak izan ditzaten. Aberastasuna sortzen enplegua sustatuz.”
Horrekin, 5., 8. eta 10. GJH-k lagundu nahi ditugu, 4., 11., 12. eta 17.-ei, bigarren mailako ekarpena eginez. Horrela, gizartean, zein proiektuetan eta laguntzen ditugun pertsona ekintzaileetan nola eragiten dugun ikusteko aukera izango dugu.
- Gizartean:
Zifrak eskuan hartuta, ikus dezakegu negozioen % 62 probintziako hiriburuetatik kanpo ireki direla, eta horietatik % 29 15.000 biztanle baino gutxiagoko hirietan izan direla. Gainera, nabarmentzekoa da sortutako enpresen ia % 20 gizartean eta ingurumenean eragina dutela.
Era berean, esan dezakegu negozioak abian jarri dituzten pertsonen % 43 langabeziatik zetozela, eta % 44k beren egungo enplegua hobetu nahi zutela.
- Proiektuetan:
Enpresen forma juridikoari dagokionez, % 74k ekintzailetza indibiduala aukeratu dute; % 26k, berriz, merkataritza-sozietateak dira, eta horietatik %25 gizarte-ekonomiaren barruan daude.
Sortutako enpresen biziraupen-tasa da nabarmentzekoa, bost urte igaro ondoren. Gaztenpresan, % 72ko datua dugu; EAEn, berriz, negozioen batez besteko biziraupen-tasa % 44 ingurukoa da (Eustaten datua).
- Pertsonetan:
Iazko pertsona ekintzaileen profila aztertuz gero, % 44 emakumeak dira. Batez besteko adinari dagokionez, urtebetean igo da, 40 urte erdiesten.
Gaztenpresan oso garrantzitsua da lehen eskutik ezagutzea zein den laguntzen dugun pertsonengan dugun eragina. Horregatik, hainbat inkesta egin dira egoera hori ezagutzeko. Gailenena da ziurgabetasunaren murrizketa izan dela Gaztenpresak emandako laguntzari dagokionez gehien baloratu den alderdia, alde batera utzi gabe negozio plana egitea eta finantzaketa lortzea.
Gainera,% 90ek dio lehen urtearen ondoren bere negozioak irekita jarraitu zuela. Hala ere, enpresa batzuk itxi arren, nabarmentzekoa da pertsona horien % 60k esan duela lana aurkitu duela geroago.
Finantzaketa
Enpresa berriak abian jartzeko batez besteko inbertsioa handia izan da, nahiz eta, bigarren urtez jarraian, behera egin duen: 71.200 €; 2020an, berriz, 75.000 €. Gainera, enpresa-proiektua gauzatzeko behar den batez besteko maileguak behera egiten jarraitzen du.
Digitalizazioa abiapuntu
Badakigu prestakuntza funtsezkoa dela ekiteko orduan. Hori dela eta, martxan jarri dugu Gaztenpresa Digitala, Euskadiko eta Nafarroako ekintzaile guztiek ekintzailetzaren munduari buruz dituzten ezagutzak sendotzeko gunea. Gainera, horrela, erregistratzen diren pertsonek, ohiko laguntza izateaz gain, Fundazioko aditu baten online jarraipenza ere izango dute.
Ezin ditugu ahaztu 2021ean, gure Gaztenpresa Gelaren barruan, egin diren 51 web-mintegi praktikoak. Prestakuntza hauetan, mundu digitalarekin eta finantzekin lotutako gaiak landu dira, eta 500 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.
Finkatze- eta mentoring-programak
Ohiko jarduerari jarraiki, mentoring programak 33 harreman berri formalizatu ditu, 2020an baino 14 gehiago. Hala, enpresaren arloan edota kudeaketan esperientzia duten pertsonek pertsona ekintzaile bati aholkuak eman diezazkiokete proiektua aurrera eramateko. Era berean, enpresak finkatzeko programak enpresei laguntza ematen jarraitzen du merkatuan jarraitzeko.
Gaztenpresak lanean jarraituko du 2022 urte oparoagoa izan dadin, ekintzailetzari dagokionez. Zure ametsa betetzeko zain gaude.