×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Fitxategiak hodeian gordetzeko ETEentzako zerbitzurik onenak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Segurtasuna, eskuragarritasuna, aurrezkia…. Enpresa gehienek, handiek zein txikiek, erabiltzen dituzte jada hodeiko biltegiratze-zerbitzuak beren fitxategiak, dokumentuak, bideoak, irudiak, aurkezpenak eta gainerakoak gordetzeko. Ezinbesteko tresna dira zerbitzu horiek segurtasun-kopiak babesteko eta laneko edozein material antolatu, partekatu eta kudeatzeko, Interneterako sarbidea duen munduko edozein bazterretatik.

Hodeian biltegiratzearen abantailak ezagutzen ez badituzu eta oraindik ere memoria-gailu eramangarriez baliatzen bazara, sistema berriaren onurak proba ditzazun gomendatzen dizugu.

Era guztietako dokumentuak eta fitxategiak antola ditzakezu, nonahi zaudela ere.

Hobetu egiten dira produktibitatea eta talde bereko kideen arteko komunikazioa, hodeiak aukera ematen baitu dokumentuak edonondik partekatzeko.

Ez da batere garestia. Hodeiko zerbitzu publiko gehienek eskaintzen dute doako biltegiratze-eremu bat, ordainpeko beste zerbitzu batzuk erabiliz handitu daitekeena.

Enpresako fitxategi eta dokumentu guztien segurtasun-kopiak egiten ditu, eta hirugarren batzuetatik babestu.

Etengabe egoten da sinkronizatuta, eta zenbait gailutatik sartzeko aukera eskaintzen du.

Softwarea zerbitzu gisara jasotzeko aukera eskaintzen du (SaaS). Zerbitzu hori baliatuz, hodeiko programa jakin batzuk bakarrik erabiltzeagatik ordaintzen dute ETEek.

Sistemaren biltegiratze-ahalmena dela eta, leku libre gehiago izango duzu zure hardwarean.

Hiru multzotan sailkatzen dira hodeiko biltegiratze-zerbitzuak, haien jabeen arabera.

Hodei publikoak. Enpresaz kanpoko konpainia da zerbitzarien jabea, eta hirugarren batzuei alokatzen dizkie hodeiko zerbitzu guztiak. Horiek dira ezagunenak, autonomoek eta ETEek gehien erabiltzen dituztenak.

Hodei pribatuak. Normalean oso garestiak izaten dira, eta korporazio handiek erabiltzen dituzte, nahiago izaten baitute beren gisara kudeatu beren biltegiratze-baliabide guztiak.

Hodei hibridoak. Hodei publikoen eta pribatuen abantailak dituzte: biltegiratze-zerbitzuak bereiz kudeatzeko aukera eskaintzen dute, eta erabiltzen dena bakarrik ordaintzen da.

Hauek dira hodeiko zerbitzu-hornitzaile publiko nagusiak:

pCloud

Adituen esanean, hodeiko zerbitzurik onenetako bat da. 10 GBko biltegiratze-ahalmena eskaintzen du doan, eta Windows, Mac, Linux, iOS eta Androiderako aukerak ditu; gainera, sarbidea duzu bere webgunetik. Oso azkar igotzen dira fitxategiak, eta bizkorra eta eraginkorra da sinkronizazioa. Bestalde, hodeiko beste zerbitzu batzuetatik fitxategiak transferitzen uzten du, Dropbox eta Google Drive barne direla, segurtasun-kopia gehigarriren bat behar izanez gero, edo zerbitzuz aldatu. Nahi duzunarekin parteka ditzakezu zure edukiak, karpeta eta dokumentuetarako esteken bitartez. Azkenik, badu Crypto izeneko karpeta bat, ondo babestua piratetatik eta administrazioetatik.

Google Drive

Googleren hodeiko biltegiratze-zerbitzuak 15 GBko doako biltegiratze-ahalmena eskaintzen dizu; nahi izanez gero, handitu daiteke ahalmena hori, zenbait kuota ordainduta. Besteak beste, abantailak hauek ditu: enpresako kide guztiek erabil dezakete, eta edozein gailutatik sar daiteke zerbitzura. Internet behar da zerbitzuaz baliatzeko.

OneDrive

Microsoften zerbitzuak ere badu doako biltegiratze-zerbitzua, 5 GBkoa. Beste zenbait abantailaren artean, hauek eskaintzen ditu: erabateko sinkronizazioa enpresa eta herritar partikularrentzako Office paketearekiko. Fitxategiak partekatzeko prozedura, berriz, izugarri sinplifikatu du, sare sozialekiko loturaren bidez.

DropBox

Aitzindaria izan zen hodeiko zerbitzuak ematen; 2 GB eskaintzen ditu doan, eta karpeta zein dokumentu partekatuak sortzeko aukera. Hamar bat euroren truke, berriz, 1 TBko biltegiratze-ahalmena eskaintzen du, eta zenbait zerbitzu gehigarri: konexiorik gabeko sarbidea, gailuen arteko sinkronizazioa, fitxategiak urrutitik ezabatzea eta abar.  Tokiko karpeta bat sortzen du Dropboxek zuk nahi duzun gailuan, eta onlineko bertsio batekin sinkronizatzen du. Horri esker, eskuragarri izango dituzu fitxategi guztiak, baita linearik gabe egonda ere. Telefono mugikorretan ez da aplikatzen aukera hori, baina zenbait fitxategi offline eskuragarri eduki daitezke. Karpetak eta fitxategiak beste batzuekin parteka daitezke; dena dela, oinarrizko bertsioak ez du ematen baimenak konfiguratzeko aukerarik. Erne, beraz, beste erabiltzaile batzuek editatu eta ezabatu egin ditzakete eta fitxategi horiek.

Mega

Segurtasuna du bereizgarri nagusia; doako biltegiratze-ahalmena, berriz, 50 GBkoa. Bateragarria da Windows, Mac OS eta Linuxerako, eta osagarriak ditu Chrome eta Firefoxen bidez seguru nabigatzeko. iOS, Android eta Windows Phonerako daude eskuragarri aplikazioak, baita Blackberryrako ere. Fitxategiak partekatzeko aukera eskaintzen du Megak, Google Drive eta OnDriveren antzera: lagun bati gonbidapen bat bidali eta, ondoren, editatu egin behar da lagunari egiten uzten diozunaren irismena (ikusi, editatu…).  Baimen hori Megako erabiltzaileei eta beste batzuei eman dakieke (Megakoak ez direnei, kode enkriptatu bat bidali behar zaie). Komunikazio-funtzio seguruak eskaintzen ditu zerbitzuak; besteak beste, bideotxata, posta elektronikoa eta bat-bateko mezularitza.

Zure premietara ondoen egokitzen dena aukeratzea eta hodeiko konputazioaren abantailak ezagutzea, besterik ez duzu egin behar. Eta guretzat iradokizunen bat baldin badaukazu, jakinaraz iezaguzu gure sare sozialen bidez (Facebook, Twitter eta Li

Post gehiago irakurri.

Apirila 19, 2024
Negozio berri bat martxan jartzeko zailena ez da sortu nahi denaren ideia izatea, lurrera jaistea baizik, eta zure buruan dagoen ideia hori bideragarria eta errentagarria den benetako negozio bihur daitekeen aztertzea. Kasu hauetan oso erabilgarria gerta dakizukeen tresna bat Canvas Negozio Eredua da (Business Model Canvas); izan ere, paper-orri bakar batean ikus ditzakezu ekiteko orduan...
Apirila 12, 2024
Negozio-plan on bat da gure enpresak arrakasta lortzeko lehen urratsa. GAZTENPRESA: Zertarako esango zenuke dela garrantzitsua negozio-plan bat? AMAIA MAZÓN: Ideia gauzatzen hasten zarenean, beharrezkoa da jakitea ea horretarako lokal bat behar duzun, bazkideak beharko dituzun, hornitzaileak beharko dituzun, toki batean edo bestean kokatuko zaren etab. Gai izan behar zara, baita ere, ideia hori zure...
Martxoa 4, 2024
Digitalizazioa da negozio askoren konpondu gabeko arazoa. Horregatik, gaur Cristina Terán kazetari eta marketin digitaleko aholkularia dugu.   Gaztenpresa: Ekiten duzunean, badirudi dena jakin behar duzula. Eta askotan, tresna teknologikoekin (sare sozialak, internet, etab.) identifikatu naiteke edo ongi eta eroso senti naiteke. Baina izerdi hotzak ematen dizkidate kontabilitatearekin, finantzekin eta abarrekin lotutako beste gai batzuekin....
Otsaila 8, 2024
GAZTENPRESA: Inma, lehen, mikroetatik kanpo, ekitea gauza hutsala ez dela jakitea garrantzitsua dela komentatzen ari ginen. Eta oso interesgarria iruditzen zaidan konparazio bat egiten zenuen. Kontatuko diguzu? INMA RAMOS: Guk 30 urte daramatzagu ekiten duten pertsonekin lanean. Eta askotan, pertsonak ekiten duenean, egiten duen lehen aldia da. Beraz, gelditu gabe korrika egiten ari naizen esprint...
Urtarrila 15, 2024
Simon Zineckek zioen ekintzailetza ez dela lasterketa bat, inoiz amaitzen ez den bidaia baizik. Bidaia honetan, motxila tresna askorekin beteta eraman behar dugu, eta funtsezko tresna bat finantza-osasuna da. Iñaki Ruiz de Balugerarekin hasiko dugu solasaldi sorta. Bere ibilbide profesionala enpresei eta ekintzaileei helburu hori lortzeko aholkuak ematen eman du. GAZTENPRESA: Badirudi ekintzaileek denetik jakin...
Abendua 13, 2023
Patxi Vizcainorekinhitz egin dugu. Imanol Lecuona eta Iñigo Graciarekin batera, Vaprest enpresa gipuzkoarra jarri dute martxan. Enpresa horrek mota guztietako sektoreetarako presiozko aparatuak instalatu, konpondu eta mantentzen ditu: altzairutegiak, galdategiak, elikagai-fabrikak, ospitaleak, garbitegiak, etab. Nola erabaki zenuten Imanolek, Iñigok eta zuk ekitea? Gure ekintzailetza beharretik dator. Argi eta garbi. Hirurok lurrunezko galdarak eta fluido termikoak...