×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Félix Pikatza, Kalaka Jokuak enpresakoa (Laudio, Araba): “Gaztenpresak gogoeta egiten eta nire ideiei errentagarritasuna ateratzen lagundu dit”

FÉLIX PIKATZA
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Eskolan txalupa bat egiten ari zela konturatu zen arabar hau bere bizitza betiere zurarekin lotuta egongo zela. Eta horrela izan da, baina ez beti modu berean. Elkarrizketa honetan, merkatuko premiak aldatzen ziren neurrian bere artisau-jarduera ere nola aldatu den kontatutako digu Félix Pikatzak. Baita berrasmatze-prozesu horretan Gaztenpresak nola lagundu dion ere.

Oso txikitatik argi izan zenuen zura lantzeko lanbidean aritu nahi zenuela. Kontatuko zeniguke nolakoak izan ziren zure hasierako garaiak?

Material horrekin dudan harremana hamaika urte nituela hasi zen, eskolan txalupa bat egin nuenean. Hor ezagutu nuen zura material laguna zela, baina zur hori lantzen ikasi behar nuela. Horregatik ikasi nituen arotzeria eta ebanisteria, baita zuraren marrazketa, tailaketa eta torneaketa ere. Gero Florentziara joan nintzen eta hiru urte egon nintzen bertan zaharberritzaile gisa lanean eta eskulturak eginez. Gero Laudiora itzuli nintzen eta nire tailer propioa ireki nuen, eta altzariak eta artisau-piezak egiten nituen bertan batez ere.

 

Eta zertan aritzen zara orain?

Gaur egun, bi negozio-lerro ditut: bata haur-hezkuntzako ikastetxeetarako zurezko prestakuntza-materiala eta ikasmateriala egiteko, eta bestea formatu handiko zurezko jokoetara bideratua, puzzleak, asmamen-jokoak eta estrategia-jokoak barne, aisialdiko eta astialdiko jarduerak egiteko.

 

A zer-nolako aldaketa! Zeri zor zaio negozioaren eraldaketa hori?

2008ko krisialdiarekin hasi zen guztia. Familia askok pairatutako erosahalmenaren galerak nire negozioari eragin zion. Bestalde, Ikea Euskal Herrira iritsi izanak jendearen mentalitatea aldatu zuen. Jende askok ez zituen jada nahi denboran iraungo zuten altzari esklusibo eta pieza bereziak, baizik eta aukera merkeagoak, erabili eta botatzekoak.
Ez zen oso panorama itxaropentsua nire tailerrarentzat. Baina justu orduan zenbait haur-eskola nirekin harremanetan jartzen hasi ziren zurezko hezkuntza-materiala eskatzeko. Apurka-apurka, eta ikastetxeen eta irakasleen arteko ahoz ahokoari esker, horrelako eskari gero eta gehiago jasotzen hasi nintzen. Horrela, puntu horretan merkatu-nitxo handi bat zegoela ikusi nuen, eta merezi zuela nire jarduera negozio-linea berri horretara bideratzea.

 

Eta nondik sortu zen joko kooperatiborako formatu handiko zurezko jokoen ideia?

Eskolentzat lan egiten hastearekin batera, gure plazetan jolasean aritzen diren neska-mutilak pantaila bati itsatsita daudela konturatzen hasi nintzen. Orain ez dira jolasten lehen egiten zen bezala eta orduan bururatu zitzaidan formatu handiko zurezko jokoek gure txikiak mugikorretatik urrunarazi zitzaketela… denbora-tartetxo batez behintzat.
Horregatik, mota horretako sei jokoren lehenengo bilduma bat egin nuen, eta zerbitzu hori eskaini nien udalei, elkarteei, ikastetxeei, eta abar. Hain harrera ona izan zuen ezen udalerri asko joko-barietate gero eta handiagoa eskatzen hasi ziren, eta gaur egun badut jada zurezko 20 jokoren bilduma bat joko horien bidez hainbat abilezia garatzeko, hala nola trebetasuna, asmamena, zehaztasuna, kontzentrazioa, oreka edo koordinazioa.

 

Berrasmatze-prozesu horretan, nola lagundu dizu Gaztenpresak?

Esan ohi den moduan, batzuetan bururik gabeko oilaskoa bezala aritzen naizela onartzen dut. Gauza asko egiten ditut eta beti nago sortzen, eta inoiz ez dut geldialdi bat egiten ideia berri horiek nola probestu ditzakedan pentsatzeko, eta horregatik jo nuen zuengana. Laguntza behar nuen egiten dudan guztiaren errentagarritasuna nola lortu dezakedan ikusteko. Baita zeri erreparatu beharko diodan eta negozioari begira zein gauza ez diren hain garrantzitsuak jakiteko ere.
Egia esan, benetako luxua izan da Patxik –nire plan komertziala Gaztenpresan eraman duen aholkulariak– zein Bernardek –niri laguntzen jarraitzen duen mentoreak– eskaini didaten laguntza probestu ahal izatea. Sormen-etorri oso indartsua dut eta oso langilea naiz, baina badakit kudeaketa-ezagutzak falta zitzaizkidala eta hori da zuekin gehien landu dudana.

Milesker zure historia gurekin partekatzeagatik, Félix!

Berarekin harremanetan jartzeko, hemen:

Kalaka Jokuak / Félix Pikatzaren lantegia:
Industrialdea. Zeramika Eraikina, 01400 Laudio (Araba)
Tel. 635702976.
Joko kooperatiboaren webgunea: https://kalakajokuak.eus/.
Hezkuntza-materialaren webgunea: http://www.felixpikatza.eu/.

 

 

Post gehiago irakurri.

Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...
Uztaila 23, 2024
Euskadiko Emakume Ekintzaileen Elkarteak 10 urte baino gehiago daramatza emakumeen ekintzailetza sustatzen eta ikusarazten. Izaskun Rama egungo presidentearekin podcastaren atal berri honetan emakumeek euren negozioak martxan jartzeko dituzten erronkei buruz hitz egingo dugu.   Elkartearen jatorria 2013an, kafetegi batean, gauzak aldatzeko prest zeuden bost emakume ekintzailek bizia eman zioten EmakumeEkini. Izen horrek, “emakumeekin” eta “emakume”...