×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ezagutu Lean Startup metodoaren gakoak

gzt-lean-startup
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Proiektu bati ekitea zirraragarria izaten da, baina lan konplexua ere bai. Gure ekosistema ekintzailea sendotuz eta garatuz doa, eta enpresa sortu berriek gero eta aukera handiagoak dituzte aurrera egiteko. Hala eta guztiz ere, oso garrantzitsua da zure negozioa edo zure produktua ahalik eta gehien zehaztea, enpresa guztien sorreraren inguruko ohiko zalantzak ahalik eta txikienak izan daitezen.

Lean Startup metodoa lagungarria da esparru horretan, eta hauxe du helburu: zure negozioaren funtzionamenduari ia baliorik gehitzen ez dioten ezaugarriak edo jarduerak ezabatzea (denbora kontsumitzen baitute, gainera) eta lehentasuna ematea benetan balio handikoak eta eraginkorrak direnei.

Eric Ries enpresaburuak diseinatu zuen Lean Startup metodologia, 2008an, honako liburu honetan: El método Lean Startup: cómo crear empresas de éxito utilizando la innovación continua. Riesek uste du merkatuaren garrantzia funtsezkoa dela edozein produktu diseinatzeko eta baliozkotzeko. Ildo horretatik, oinarrizkotzat jotzen du prototipoa egitea eta hartzaileen erantzuna ikustea, produktua merkaturatu aurretik.

Merkatua da gakoa

Tesia ezin argiagoa da: merkatua da edozein produktu edo zerbitzu baliozkotzeko eragilerik eraginkorrena; hortaz, produktu minimo bideragarria sortzea eta merkatuaren erantzuna aztertzea izan behar du ekintzaileen lehenengo helburuak. Metodologia horren bitartez, Eric Riesek proposatzen du produktua egin aurretiko prozesu motelak eta garestiak aurreztea eta merkatuaren ikasbide baliotsuak lehenbailehen eskuratzea. Horrela, ondo funtzionatzen ez duten elementuak azkar zehaztu eta ezabatu ahalko dituzu, eta, aldiz, soluzio bideragarrienak optimizatuko dituzu produktua hobetzeko prozesuan.

Lean Startup metodoak argituko dizu zer eta nola neurtu behar duzun eta bezeroen ekarpenak nola erabili behar dituzun produktua edo zerbitzuak hobetzeko. Informazio horrek lagunduko dizu zure negozioa kudeatzen, estrategia noiz aldatu behar duzun asmatzen eta ahalegina handitzeko momentua aukeratzen, negozioa azkar gara dadin.

Hiru urrats

Horretarako, hemen dituzu metodologia horren funtsezko hiru urratsak. Zehazki, honako faktore hauetan datza prozesu dinamiko hori: ideietan oinarritutako produktuak sortzean, bezeroen erantzuna eta portaera neurtzean eta estrategiari eusteko edo aldatzeko azken erabakia hartzean.

  • Prototipoa sortzea. Lehen urratsa oinarrizko produktu edo zerbitzu baten ideia diseinatzea da; ondoren, balizko bezeroen premiei erantzuten dien zehaztu beharko duzu. Horretarako, abiapuntuko hipotesia formulatu beharko duzu, hau da, produktu minimo bideragarria, hots, prototipoa, sortu beharko duzu, eta zuk aukeratutako publikoaren premia zehatz bati erantzuten dion aztertu beharko duzu. Amaierako produktuaren oinarrizko bertsioa izango da, haren elementu garrantzitsuenak izango ditu jada, eta merkatuan aurkeztuko duzu. Adibidez, aparrik edota urik behar ez duen makina bat, bizarra mozteko. Besterik gabe.
  • Harrera maila neurtzea. Behin prototipoa diseinatuta, kalera atera beharko duzu, bezeroek proba dezaten: haiek esango dizute norabide onean zauden edo planteamendua aldatu behar duzun. Probak egin beharko dituzu bezeroekin: inkestak, gizarte-sareko kanpainak edota publikoaren iritzia jakinarazten lagunduko dizun beste jarduera bat.
  • Ikastea. Datuen lagin esanguratsu bat eskuratu eta gero, har ezazu abiapuntutzat, itzul zaitez laborategira, eta azter ezazu bezeroek zer esan dizuten. Prest egon behar duzu hasieran kontrako iritziak jasotzeko, are gehiago, metodologia hori erabiltzen duzun lehenengo aldia baldin bada. Batzuetan gure produktua edo zerbitzua ez da guk uste bezain bikaina, eta hamaika buelta eman beharko diogu geure buruari, proposamen arrakastatsu bat zehaztu arte. Hauxe da, hain zuzen ere, Lean Startup metodoaren benetako balioa: merkatuaren erreakzioa produktu osoa ekoizten hasi aurretik ezagutzea, denbora eta baliabideak aurrezteko.

Prototipoa egin eta gero, beharrezko aldaketak egin beharko dituzu produktua hobetzeko eta zure bezeroen benetako premietara egokitzeko. Eta, behin eginda, prozesua errepikatu beharko duzu. Zenbat aldiz? Behar beste, bezeroek produktuarekin euren burua identifikatu eta haren truke ordaintzeko prest egon daitezen arte.

Baliteke ariketa hori astuna iruditzea eta noizean behin pazientziarik gabe amaitzea, baina gogoan izan behar duzu arriskua ahalik eta gehien txikiagotzen duela eta baliabideak ahalik eta ondoen erabiltzen lagunduko dizula.

Lean Startup metodologia aplikatzeaz gain, gogora ezazu Gaztenpresan tresnak ditugula erabilgarri, zure negozioa xehetasun handiagoz aztertzeko eta haren bideragarritasuna probatzeko; edo, bestela, hobetzeko aukera berriak esploratzen lagunduko dizugu. Hemen gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...