×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ez egon Interneten egoteagatik bakarrik: diseinatu estrategia bat zure negozioaren helburuak lortu ahal izateko

gzt-social-media-webinar
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Normalean, ekintzaile bati galdetzen diogunean zer marketin-tresna erabiliko dituen bere negozioa ezagutzera emateko, ia guztiek sare sozialak aipatzen dituzte.

Hala ere, pixka bat gehiago sakondu eta zenbait galderari erantzuteko eskatzen diegunean ¾«Eta zer kontatuko duzu sareetan?», «Nola kontatuko duzu?», «Zer maiztasunekin?» eta «Nori kontatuko diozu, eta zer helbururekin?»), lehenengo erantzunaren irmotasunak askotan bide ematen dio zalantzari edo zehaztugabetasunari: «Ez dakit, oraindik ez dut pentsatu»; «Tira, ikusiko dut, pixkanaka»; «Gertatzen denaren arabera, ez zait gauzak planifikatzea gustatzen»; edo «Zer helbururekin? Ba saltzeko. Eta nori? Nire kontutik igarotzen den edonori».

Oker galanta. Sare sozialetan egoteagatik bakarrik egotearen «taktika» ez da ezeren berme, eta ez du esan nahi salmentek gora egingo dutenik, ezta gutxiago ere. Gaur egun, sare sozialetan edukien estrategia hausnartu eta zehatz batekin eta helburu jakin batzuekin murgiltzen diren ekintzaileek bakarrik izan dezakete arrakasta kanal horietan. Horrela bakarrik iritsi ahal izango dira beren negoziorako benetan interesgarria den publikoarengana, eta horrela bakarrik jakingo dute komunikabide sozialetara bideratzen ari diren ahalegina errentagarria zaien ala ez.

Inoiz ez genuke denda bat irekiko salduko dugun generoa zein den jakin gabe eta gure erosle potentzialak nor izan daitezkeen ideia garbi bat izan gabe, ezta? Bada, hein batean, horixe da sare sozialak edukien estrategiarik gabe eta gure edukien xede izango diren pertsonen ideia argirik gabe irekitzea.

Batzuek honako hau pentsatuko duzue beharbada: «Baina, zertarako behar dut nik edukien estrategia bat, Instagramen kontu bat bakarrik izan nahi badut?». Bada, kasu horietan ere komenigarria da bide-orri bat izatea. Lehenik eta behin, egunero zure komunitateari kontatuko diozuna planifikatzeko; kontatuko duzun horrek zer formatu izango duen jakiteko (bideoa, irudiak, reels, stories, IGTV eta abar); promozioak egiteko (zozketak eta/edo publizitatea), zure negozioaren intereserako unerik egokienean; eta azkenik, baina aurrekoak bezain garrantzitsua, ekintza horiekin guztiekin lortuko dituzun emaitzak neurtzeko eta zure Instagrameko kontuarekin ezarrita zenituen helburuak betetzen ari zaren edo ez ebaluatzeko.

Sare sozialetako helburu-motak

Helburu horiek asmo handikoak izan behar dute? Ez dute zertan.

1. Irudi ona

Baliteke, sare sozialei dagokienez, zure helburu bakarra horietan presente egotea dela, konfiantza emango duen irudi on batekin. Zergatik hori? Bada, zure negozioa bizitzen ari den uneagatik (demagun abian jartzen ari dela) eta proiektuan inplikatutako pertsona-kopuruagatik (demagun autonomoa zarela eta zure denda/bulego/zentroko arlo guztiez arduratzen zarela). Kasu horretan, ez da beharrezkoa izango edukiak egunero argitaratzea, baina, gutxi edo aldizka bada ere, eduki horiek zure markaren/negozioaren irudia eta balioak islatu behar dituzte. Era berean, kanal horien bitartez iristen zaizkizun iruzkinei edo mezuei arreta jarri beharko diezu, eta hala badagokio, erantzun egin beharko diezu.

2. Ikusgaitasuna

Demagun, negozioa martxan jarri eta zenbait hilabetetara, baliabide gehiago dituzula eta sare sozialak erabiltzea erabakitzen duzula, zure negozioaren ikusgaitasuna areagotzeko eta zure proposamenen bezero izan daitezkeen pertsona gehiagorengana iristeko. Kasu horretan, orain arte irudi ona mantentzeko erabili duzun komunikabide sozialetako estrategia ez da nahikoa izango, eta berriz diseinatu beharko duzu, helburu berri hori lortzen lagunduko dizuten eduki berriak txertatzeko.

3. Salmentak lortzea

Era berean, zure negozioa ikusgai jartzeko denboraldi batez sareak erabili ondoren, konturatzen zara kanal horiek erabil ditzakezula, halaber, zure dendara eta/edo webgunera trafikoa erakartzeko eta zure produktuak eta zerbitzuak saltzeko. Puntu horretara iristean, ekintza berriekin zabaldu beharko duzu berriz ere zure bide-orria ¾seguruenik, publizitatea sartu beharko duzu sare sozialetan, eta konfigurazioren bat egin beharko duzu, esaterako, Instagram Shopping (Instagramen denda) aktibatzeko¾, helburu berri hori lortu ahal izateko.

Web-mintegia: «Zure negozioaren A, B, C -a Interneten»

Horrez gain, oso garrantzitsua da kontuan izatea ez ditugula helburu horiek guztiak zertan gauzatu. Komunikabide sozialetan helburu horietako bakoitzerako estrategiarik egokiena aplikatzea da kontua, eta zuen kasuan estrategiarik egokiena zein izango litzatekeen ziur ez badakizue, Gaztenpresan doako web-mintegi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: «Zure negozioaren A, B, C -a Interneten» (Zoom bidez).

No te pierdas en las redes marketin digitaleko agentziaren eskutik, saio horretan, sare sozialetako edukien estrategia bat diseinatzeko orduan kontuan izan behar diren alderdiak jorratuko ditugu. Horrez gain, zure negoziorako erabilgarriak izan daitezkeen marketin digitaleko beste tresna batzuk ikusiko ditugu (webgunea, merkataritza elektronikoa, email marketina, web-analitika, SEOa eta abar), baita bezeroen erosketa-prozesuko fase bakoitzean nola erabili behar diren ere:

  • Bezeroak erakartzea.
  • Konbertsioa.
  • Salmenta.
  • Fidelizazioa.

Ziur gaude web-mintegi hau oso lagungarria izango dela proiektu handi bati ekitea aurreikusten duzuen ekintzaileentzat nahiz proposamen xumeagoak dituzuen sustatzaileentzat. Izan ere, negozio bat martxan jartzen denean inork ez du denborarik edo dirurik soberan, ezta?

Web-mintegia gomendagarria da, halaber, komunikabide sozialetan eta marketin digitaleko beste tresna batzuetan lehendik lan egiten ari zineten negozioentzat, kanal horietan egoteko modua birplanteatu nahi baduzue, edo, besterik gabe, baliabide horiek erabiltzeko orduan eraginkorrak izaten ari zareten edo ez jakin nahi baduzue.

Hortxe izango gaituzue!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...