×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak

gzt-ideas-premiadas
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzailetzak ez du etenik Euskadin. Gure ekintzailetza-sareak egunez egun hainbat erronkari aurre egin behar izan arren, urtez urte talentu-lagin berriak ikusten ditugu, jarduera ekonomikoa eta enpresa-produktibitatea mantentzen laguntzen dutenak.

Berrikuntza-lan hori bereziki handia izan da azken urtean. Osasun-krisiak eta hark berekin ekarri dituen murrizketek ezin izan dute geldiarazi negozio-ekimen bideragarri eta original berrien agerpena gure inguruan, eta gure erresilientzia-gaitasunarekin batera bizitu dira. Izan ere, azken hilabeteetan kontaezinak izan dira irudimenera eta egokitzeko gaitasunera jo duten negozioak, krisiari aurre egiteko eta #JarraitzekoBerritzeko. Horiekin batera, beste ekimen berritzaile batzuk ere ugaritu dira. Jarduera sortzeaz eta enplegua sortzen laguntzeaz gain, ekimen horiek enpresen, erakundeen eta, oro har, gizartearen aintzatespena izan dute, haien izaera berritzaileagatik. Hona hemen horietako batzuk:

  • Bee Agritech. Erleak babesteko zerbitzu eta produktu bioteknologikoak ekoizten dituen enpresa honek 2020an eskuratu zuen lehen Gaztenpresa-MBAe3 saria. Sari horrek Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterreko (UPV/EHU) ikasleen negozio-ekimen bideragarriak eta talentu ekintzailea aitzatesten ditu. Bee Agritech enpresak honako helburu hauek dituen jarduera bati esker jaso zuen saria: erlezaintzarekin lotutako irtenbideak diseinatzea, erleen hilkortasun handia geldiarazteko; landa-eremuko produktu agrokimikoak ezabatzea, lurra eta ingurumena babesteko; nekazaritza-produktu seguruak eta jasangarriak garatzea; eta erlauntzen eta soroen produktibitatea hobetzea, besteak beste.
  • Team & Thought.Bizkaired– Bizkaiko Sareko Enpresen Elkarteak Team & Thought metodologiaren arduradun Jon Zuluetak egindako lan ekintzailea azpimarratu nahi izan zuen Bizkaia Sarean 2020 sarietan. Sari horrekin, Bizkaired sareak berrikuntzaren aldeko apustua nabarmendu nahi izan zuen; izan ere, startup horrek zuzendarientzako aholkularitza sustatzen du horiei bideratutako esperientziazko ikaskuntzaren bere metodoarekin. Formatu aitzindari horren bidez, parte-hartzaileek beste enpresari batzuen esperientziaz ikas dezakete beren enpresen erronkei irtenbideak bilatzeko orduan. Mentoring espezializatuaren antzekoa da, eta esperientziazko ikaskuntza-teknikak erabiltzen ditu edozein enpresak izan ditzakeen arazoei irtenbide sortzaileak eta berritzaileak aurkitzeko.
  • Onena Medicines eta Biotech Foods. Bi enpresa horiek gure enpresa-sarearen izaera berritzailea islatzen dute. Onena Medicines enpresa gipuzkoarrak Ekintzailetza Berritzailearen Toribio Echevarria Sarien lehen saria jaso zuen Enpresa Asmoen kategorian, bularreko minbizi errepikatuaren tratamenduari buruzko ikerketa bati esker. Bestalde, Biotech Foods enpresak saria jaso du Enpresa Berriaren kategorian, haragiaren hazkuntzarako proteina testurizatua ekoizteko ekimen aurreratu bati esker. Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituzte, pertsona ekintzaileen lana aitortzeko eta ekintzailetza bultzatzeko.
  • Ekomodo. Ekomodo enpresa gipuzkoarrak Enpresentzako Europako Ingurumen Saria irabazi zuen Euskadin, birziklatutako plastikozko hondakinak oinarritzat hartuta diseinuzko osagarri jasangarriak egiteko bere jarduerari esker. Haren jarduerak egunero erabiltzeko pentsatuta dauden osagarri jasangarriak diseinatzea eta merkaturatzea du helburu, hala nola eramangarri edo tabletentzako zorroak, karpetak, telazko poltsak eta estutxeak. Produktu horiek material jasangarri % 100 birziklatuekin eta birziklagarriekin eginda daude, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden langileak erabiltzen dituzten lantegietan.
  • Kaixo Euskadi. Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketako Zentroak diseinatutako webapp hau Euskal Herria bisitatzera etortzen diren eta euskal kulturari edo lurraldeak eskaintzen dituen beste jarduera batzuei buruzko informazioa bilatzen duten turistei dago bideratuta. Aplikazioak ibilbide, tailer, ekitaldien agenda, tokiko merkataritza edo artisautzaren berri ematen du.Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren (DEMA agentziaren bidez) Enpresari Programaren XIX. edizioko lehen saria jaso zuen.
  • STEAM ekimenak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, STEAM bokazioak sustatzeko lau ekimen saritu ditu: Bilboko Artxandape Ikastolarena, Neuronak Martxan izenekoa; Elhuyar Zientzia Azoka, Elhuyar Fundazioarena; Gasteizko San Martin HLHIren ekimena; eta Deustuko Unibertsitatearen Inspira STEAM ekimena. Horien guztien helburua zientzia-bokazioak sustatzea da, hainbat hezkuntza-esparrutan.

Ekimen horiek guztiak negozio-ideiak dira, eta Gaztenpresak duela 25 urtetik baino gehiagotik izan duen izaera ekintzailea erakusten dute; izan ere, haren bidez ia 6.000 enpresa eta 11.000 lanpostu sortu dira guztira. Gogoratu zure negozioaren edozein fasetan lagun diezazukegula eta zure jarduera sustatzen laguntzeko beste ekintzaile batzuekin harremanetan jar diezazukegula. Zain gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...