×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Eskerrik asko eta zorionak, ekintzaileok

Eskerrik asko emprendedores
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Albert Einstein handiak esana da: «Krisialdietan sortu ohi dira asmamena, aurkikuntzak eta estrategia apartak». Eta 2020a jende askorentzat urte benetan zaila izan bada ere, agerian utzi ditu pertsona askoren talentua, hobetzeko gaitasuna eta ekiteko gogoa. Horiek, zuk bezala, osasun-krisiari traol-hitz erraz batekin egin diote aurre: #JarraitzekoBerritzen.

Gabonetako post hau zuentzat guztiontzat da. Zuen ahalegina eta irudimena eskertu nahi ditugu, eta esan: eskerrik asko, bihotzez, eta zorionak. Ezagutu dugun egoera zailenetako batean, aurrerapausoa emateko gai izan zarete, eta zuen ekiteko ahalmen osoa erabili duzue enpleguari eta jarduera ekonomikoari eusten laguntzeko. Gainera, Gaztenpresarentzat oso berezia den unean egin duzue, mende laurdena bete baitugu, gure sorrera eragin zuten balio eta helburu berekin, gaur egun oraindik ere indarrean dirauten horiekin. Hauek dira: krisialdia gainditzea eta enplegua sustatzea.

Baina dena ez dago eginda: urratsak egiten jarraitzeko unea da, 2021a erronkaz beteta dator eta. Ekintzailetzan eredugarri izaten jarraitu behar dugu, eta elkartasun-apur bat ere eskaini. Horregatik, tokiko merkataritzaren salmentak sustatzeko asmoarekin, gabonetako kanpaina bat jarri berri dugu abian, eta horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. #ErosiTokikoa traolaren bidez, negozioetako pertsianak irekitzen dituzten bakoitzean gure herri eta hirietako kaleak argitzen eta bizitasunez betetzen dituzten pertsona horiei laguntzen saiatuko gara. Eskerrak eman nahi dizkiegu pandemiako hilabete gogor hauetan egin duten ahalegin pertsonal eta ekonomiko izugarriagatik, eta gure aletxoa jarri nahi dugu ilusioari eta lanari eutsi diezaieten.

Aipamen berezia

Tokiko negozioren baten ardura duten pertsona guztiak hartu ditugu kontuan gonbidapena egitean, baina lerro hauen bidez bereziki gogoratu nahi ditugu gure ekintzaile-sarea, Gaztenpresarekin elkarlanean aritu zaretenak eta eredu izan zaretenak beste pertsonak askok ere berritu eta aurrera egin dezaten. #JarraitzekoBerritzen traol-hitzak dioen moduan. Haien produktuak eta zerbitzuak erostera animatu nahi zaituztegu, jarduerari gogoz eutsi diezaioten. Hona hemen horietako batzuk:

  1. Zelai txiki. Juan Carlos Carok eramateko menu berezia prestatu du gabonetarako. Formula horri esker aurrera egin du azken asteotan.
  2. Bar Matalauva. Borja García Argüellesek zizka-mizken kutxa prestatu du Gabon-gauerako eta Eguberri-egunerako.
  3. Kopas. Garaikurrak, enpresa-opariak eta era guztietako sorkuntza-lanak egiten dituzte askotariko materialak erabiliz.
  4. Cerebrito Pérez. Opari- eta jostailu-dendarik irudimentsu eta teknologikoenetako bat da. Haurrentzako eta helduentzako ikastaroak eta tailerrak ere eskaintzen ditu robotika, magia, marrazketa eta abarri buruz.
  5. La Manducateca. Bilboko erdiguneko modako lokaletako bat da. Eskaintza zabal-zabala du: gaztak, dastatze-kitak, opariak, hanburgesak, sorta bereziak, gozokiak eta askoz gehiago, jai hauetan eta edonoiz gozatzeko.
  6. Laugar. Online garagardo-denda honek hamar urte baino gehiago daramatza lanean, eta hogeita hamarren bat erreferentzia eskaintzen ditu: klasikoak, berritzaileak, sasoikoak eta edizio bereziak.
  7. Manuela va de fiesta. % 100 made in Donostia moda. Erreferentzia da ospakizunetarako soinekoetan eta ukitu esklusiboa duen haurrentzako modan.
  8. María Uranga. Gune honetan aholku emango dizute, looka aldatzean zeurea den estiloa aurkitzeko, zeure nortasunari eutsita.
  9. PatxiKoop. Janaria eta edaria etxera eramateko zerbitzuak 3.000 erreferentziatik gora ditu eta Bizkaia osorako egiten du lan.
  10. Tipula Burger. Hanburgeseria honek Los Angeleseko lokal klasikoen formula ekarri du, eta tokiko gustuetara egokitutako proposamena eskaintzen du. Espezialitate ugari aukeran.

Eta, bukatzeko, gogoan izan: «Gabonetan, erosi tokiko saltokietan». Zain gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...