×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Eskerrik asko!

GZT_post_cierre_eu
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Azken aste hauetan, #BerrituErronka-n parte hartu duten pertsonen ideia irabazleak erakutsi dizkizuegu gure sare sozialetan. Beren proposamenekin, ekimenak aurkeztu dituzte osasun-krisiak eragindako murrizketek gehien kaltetutako hiru sektoreetako negozioetarako.

#BerrituErronka abian izan den aste hauetan, 50 ideia baino gehiago jaso ditugu, eta ideia horiek guztiek aurrera jarraitzeko lezio bat eman digute. Horrez gain, gogorarazi digute posible dela negozio baten egoerari buelta emateko #JarraitzekoBerritzen jardutea eta, horri esker, jarduerarekin jarraitzea.

Gaztenpresatik eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona horiei guztiei, beren dedikazioagatik, ahaleginagatik eta asmamenagatik. Izan ere, horiek beste negozio batzuentzat eredu izatea nahi dugu, eta jakitera ematea, zailtasunak zailtasun, aurrera egin daitekeela.

Era berean, ez ditugu ahaztu nahi beren ideiarik gogokoenaren alde bozkatu duten pertsona guztiak. Aste hauetan zehar, jasotako proposamenek 2.429 boto jaso dituzte guztira. Mila esker horiei ere.

1. erronka. Nola berrituko zenuke arropa-denda bat?

Lehen erronkan 12 ideia jaso genituen tokiko moda-negozio bat berritzeko. Ideia horiek guztiak teknologia sartzearekin eta jantziak birziklatzearekin zeuden lotuta. Honako hauek izan dira 3 ideia irabazleak:

  • Ropa x subscripción. Kontsumitzaileek hilero kuota bat ordaintzea proposatzen du Aintzane Valdivielsok, hala, jantziak etxera eraman eta nahi denean itzuli ahal izateko.
  • Tik Tok. Naia Azpiazuk Tik Tok sare sozial berria sartu du bere proposamenean. Dendetan tabletak egongo dira, Tik Tok sareko bideoekin, eta bideo horiek dendan salgai dauden jantziekin grabatuta egongo dira. Horrela, inspirazio-iturri bihurtuko dira eta erosketa-esperientzia askoz atseginagoa izango da.
  • ARropa. Asier Horasek errealitate areagotua erabili du bere ideia aurkezteko. Haren bidez, kontsumitzaileek programaren parte diren dendetako arropa probatu ahal izango dute, lokalean in situ egon beharrik izan gabe.

2. erronka. Nola berrituko zenuke ihes-gela bat?

Bigarren erronkarako, pandemiaren aurretik indarra hartzen ari zen negozio mota bat aukeratu genuen: ihes-gelak. Osasun-murrizketak direla-eta, horietako asko egoerara egokitzen saiatu dira, eta beste batzuek ateak itxi egin behar izan dituzte. Horretarako, 21 proposamen aurkeztu zenizkiguten, oso politak eta landuak denak. Horietan, teknologia izan da proposamen gehienen elementu nagusia. Honako hauek izan dira ideia irabazleak:

  1. Ihes-gela gastronomikoa. Eneko Arcasek ihes-gela bat aurkeztu digu. Ihes-gela horretan, parte-hartzaileek menu bat dastatu behar dute, eta, plater bakoitzaren ondoren, istorio bat kontatzen zaie. Amaitzean, parte-hartzaileak konturatzen dira pozoitu egin dituztela, eta antidotoa aurkitzeko pistak dastatutako plateretan bertan aurkitu behar dituzte.
  2. Escape room Industria 4.0. Erronka honetako bigarren saria Iñigo Blancorentzat izan da. Izan ere, Iñigok teknologia eta hezkuntza bateratu ditu ihes-gela batean. Bertan, industria-iraultzatik sortutako hainbat teknologia erabiltzen dira. Mundu hori modu dinamikoan ezagutu nahi duen publiko bati bideratuta dago, hala nola enpresei edo unibertsitateei.
  3. Ihes-gela teknologikoa. Jon Ander Mayok lortu du publikoaren saria. Jon Anderrek efektu sentsorialen ihes-gela bat ekarri digu, zeinetan parte-hartzaileek 5 zentzumenak erabili behar baitituzte enigma bat ebazteko, horretarako errealitate birtualeko betaurreko batzuk eta aginte batzuk erabiliz.

3. erronka. Nola berrituko zenuke taberna bat?

#BerrituErronka-rekin amaitzeko, galdera hau egin genuen: nola berrituko zenuke ostalaritzako negozio bat? Izan ere, Covid-19aren krisiak gogor jo du sektore hori, eta murrizketetara egokitu behar izan dute. Jaso genituen 23 ideietatik, honako hauek izan ziren irabazleak:

  1. Taberna ekosolidarioa. Ane Reyesek aurkeztu zigun ideia irabazlea. Anek taberna solidario bat proposatzen digu, eko-jasangarria, tokiko merkataritza babesten eta bezeroen parte-hartzea sustatzen duena. Taberna horretan, tokiko baratzeetako osagaiak erabiliz egingo dira pintxoak. Bezeroek gogokoenaren alde bozkatuko dute, plastikozko tapoiak kutxa batzuetan sartuz, eta, hilero, boto gutxien jasotzen dituena kartatik kenduko da, eta beste bat sortu. Erabilitako tapoiak birziklatu egingo dira, eta birziklatzetik lortutako etekinak eta pintxo bozkatuenaren ehuneko bat kausa sozialetara bideratuko da.
  2. Zure etxean prestatu. Saioak zerbitzu bereizgarri bat ekarri digu. Zerbitzu horretan, etxera eramaten da tabernako esperientzia, delivery zerbitzu baten bidez. Bezeroek plater edo koktel bat (edo zati bat gutxienez) prestatzearen esperientzia bizi ahal izango du etxean, eskaerarekin batera bidaliko diren errezetarekin, osagaiekin eta tresnekin.
  3. Espezializazioa. Naiaren arabera, produktu jakin batean espezializatzea da inguruko gainerako lokaletatik bereizteko modurik onena, produktuari balio erantsia emanez eta bezeroen artean ahoz ahokoa sustatuz.

Bizi izan dugun egoerari aurre egiteko atera dezakegun espiritu ekintzailearen erakusgarri txiki bat baino ez dira ekimen irabazleak. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu berriz ere, zuen ideiak egoera zaila bizitzen ari diren beste pertsona askorekin partekatzeagatik. Izan ere, horri esker, egiaztatu ahal izan dute posible dela #JarraitzekoBerritzen jardutea.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...