Inoiz usaindu duzu kopuru handitan ekoitzitako garagardoaren lurrina edo haren “zapore natural osasungarria”? Garagardo-edaleek luzaroegi jasan izan behar izan dugu multinazional handiek gustu txarrez ekoitzitako zaporerik gabeko eferbeszentzia. Ados zaude? Horrela bada, beharbada garagardoa artisau-eran egiten duen Naparbier enpresaren asmoen adierazpena ezagutu nahi izango duzu. “Garagardoa egiten dugunean, ez dugu ezer barkatzen. Garagardo ausart eta lotsagabeak egiten ditugu. Garagardo grinatsua, nortasuna duena».
Hazkunde bizkorra
Naparbierrek Nafarroan du egoitza, Noainen. Lau bazkide bildu eta duela bost urte ekin zioten bideari; Eneko del Valle sustatzaileetako batek azaldu digunez: “lehen lantegia berehala gelditu zitzaigun txiki eta, beraz, kreditua eskatzea pentsatu genuen, lantegi handiagoa egin eta hazi ahal izateko». Gaztenpresara etorri ziren izapide guztietarako laguntza eske; batez ere, negozio-plana egiteko eta finantzaketa lortzeko laguntza eske. Eta behar zuten guztia aurkitu zuten bertan.
LABORAL Kutxaren laguntza finantzarioa (baldintza egokietan emandako kreditua) ez ezik, negozioa muntatzeko Gaztenpresak emandako aholku guztiak ere nabarmendu ditu Enekok. Izan ere, “bideari ekiten diozunean ez dakizu enpresa sortzea zer den, eta hor aholku egokiak eman zizkiguten». Adibidez, enpresa mota batzuk eta besteak aztertu ondoren, Naparbierrekoek kooperatiba eratzea erabaki zuten, formula horrekin eroso sentitzen zirelako.
Garagardoa, beti oso freskoa
Literalki. Naparbierren asko azpimarratzen dute euren garagardoak ontziratu eta hiru hilabete baino lehen kontsumitu behar direla, lupulu freskoaren aromaz eta zaporeaz guztiz gozatzeko.
Osagairik onenekin, osagai fresko eta naturalekin egindako kalitate goreneko garagardoak egiteko konpromisoa hartu dute ekintzaile horiek. Horrek esan nahi du Naparbier garagardoak ez duela inolako kontserbagarririk, gehigarririk edo bestelako produktu kimiko kaltegarririk. % 100 osasungarria. Hobeto ezagutzeko, haien Facebook-era jo dezakezu edo, bestela, zer garagardo mota duten ikus dezakezu beraien webgunean. Ziur diseinu pertsonalizatuek ez zaituztela epel utziko.
Dagoeneko abian dira, lema argia dutela buruan: “Grina, Sormena, Garagardoa”. Haien ildoari jarraitu eta zeure ideia negozio bideragarri eta zoragarri bihurtu nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan eta ausartu ausarta izaten!