×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Betaginn aurkeztu nahi dizugu

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Beti izan zara dentistarengana joateko beldur? Beharbada, Janire López ezagutzen ez duzulako izango da. Bilboko dentista horrek beti izan du argi dentistaren egoitzak leku atsegina izan behar duela; babestua eta zaindua sentituko zaren lekua. Ideia hori gogoan hasi zen Betaginn itxuratzen: lanbide horri buruz eduki ohi dugun irudia irauli nahi duen Bilboko hortz-klinika.

 

Ametsa hezurmamituta

Janire Lópezek argi zuen odontologia-karrerari heldu zion unetik bertatik: karrera amaitutakoan bere hortz-klinika izango zuen. Ideia mamitzeko asmoz Gaztenpresara jo zuen eta bertan eskuratu zituen bideragarritasun-proiektua zehazteko nahiz finantzaketa eskuratzeko laguntza. Janireren esanetan, “hasieran zalantzak izan nituen proiektua nik nahi nuen lekuan bideragarria izango ote zen, baina oso ondo etorri zitzaigun negozioa eratzeko jarraibideei buruzko prestakuntza-ikastaroa, bertan ohartu baikinen bideragarria izan zitekeela”.

Gaztenpresak izapide guztietan lagundu zuen Betagainn: Gizarte Segurantzan alta ematen, enpresari alta ematen, dirulaguntzak eskatzen… Janirek bereziki nabarmen du finantzaketarako laguntza, oso baldintza berezietan eskuratutako leasingaren bidez.

 

Esperientzia anitzeko klinika

Gaur egun, berak amesten zuen lekua da klinika: gaixoak aho-hortzetako beharrizanen arabera artatzen diren hortz-klinika, bai, baina haien esperientzia emozionalari ere erreparatuta, eta betiere gaixoak asebete uzteaz gain, ulertu, partekatu eta haiek ere erabakiko duten tratamendua eskainiz. Betaginni buruz gehiago jakin nahiz izanez gero, jo haren Faceebokeko orrira edota, bestela, Janirek eta beraren taldeak euren esperientzia azaltzen duten bideo hau ikus dezakezue.

 Janirek bezala, ekintzailetzan abiatu eta zeure negozioa eratu nahi baduzu, ez izan zalantzarik: jarri harremanetan gurekin eta ausartu ausarta izaten!

 

 

 

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...