×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Arabako ekintzaileak: Dulantzi Bizikletak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ekintzaileei enpresak abian jartzen laguntzen die. Lagun zaitzakegu?

Dulantzi Bizikletak 2014ko martxoan sortu zuten Carlosek eta Silviak, proiektuaren sustatzaileek, Arabako Dulantzi herrian.  Bizikletak saldu, alokatu eta konpontzeko negozioa jarri zuen abian bikoteak, eskualdean kirol horrek zale ugari dituela kontuan hartuta. Zaletasun zutena bizimodu bilakatu zuten, eta hortik sortu zen Dulantzi Bizikletak.

Negozio txikiak txirrindularitzarekin lotutako askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu, horien artean honako hauek:

    • Bizikleten, osagaien eta osagarrien salmenta.
    • Bizikletak mantentzea eta konpontzea.
    • Bizikletak alokatzea.
    • Ibilbideak eskualdean zehar.
    • Bilketa-zerbitzua.
    • 2. eskuko merkatua.
    • Zure erosketa finantzatzen dugu.
    • Kakoak jartzea erkidegoentzat.
    • Txirrindularitza-ikastaroak.

 

Dulantzi Bizikletak dendaren helbidea: Gasteizbidea, 41 – 01240 Dulantzi (Araba). Harremanetan jartzeko dei ezazue 945 420 523 telefonora.

Dendaren ordutegia: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

 

(Gaztenpresako ekintzailea bazara eta gure blogean zure negozioari buruz hitz egin dezagun nahi baduzu, bidali mesedez posta elektronikoko mezua info@gaztenpresa.org helbidera).

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...