×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekonomia soziala deskubritzen Oscar Muguerzarekin

oscar muguerza
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ba al zenekien Euskadiko enpresen % 2k ekonomia sozialaren barruan garatzen duela bere jarduera? Ehuneko txiki hori, ordea, Euskadiko ordaindutako enpleguaren % 10 da.

Gure inguruan pisu handia duen arren, askotan ez dakigu enpresa-eredu hori behar bezala definitzen. Horregatik, gure podcastaren hirugarren denboraldia ekonomiari eta inpaktu sozialari eskaintzea erabaki dugu, haren balioak, erronkak eta aukerak aztertuz.

Gai hau argitzen laguntzeko, Oscar Muguerza, LABORAL Kutxako enpresa-garapeneko zuzendaria, Gaztenpresako presidenteordea eta Youth Business Spaineko patroia, eta, azken batean, erreferente bat da arlo honetan. Haren eskutik, ekonomia sozialaren ezaugarriak zein diren, zein erakunde-motak osatzen duten eta negozio horiek beste enpresa-egitura batzuetatik zerk bereizten dituen ikasi dugu.

Erresilientzia-gaitasuna ekonomia sozialaren alderdi nabarmenetako bat da. Izan ere, eredu hori hartzen duten enpresek soldatak doitzea erabaki ohi dute, langileak kaleratu eta etekinak enpresaren garapenean eta hazkundean berriro inbertitu beharrean. Horrek aukera ematen die epe luzera jasangarriagoak izateko eta enpleguari eusteko.

Aurrekoak Oscar Muguerzarekin izandako elkarrizketan jorratu ditugun gai guztien zertzelada pare bat besterik ez dira. Beraz, ekonomia sozialaren zirrikituak hobeto ezagutu nahi badituzu, entzun ezazu gure podcastaren atal berri hau.

Eta, gustatzen bazaizu, harpidetu podcastera, utzi zure iruzkinak eta partekatu zure ustez interesatuko zaien pertsonekin. Eskerrik asko!

Post gehiago irakurri.

Otsaila 27, 2026
Pertsona batekin edo gehiagorekin ekiteko asmoa duzu? Zereginak eta kudeaketa partekatuko dituzue? Kasu horretan, lan elkartuko kooperatiba alternatiba ona izan daiteke zuen proiekturako. Ez da beste forma juridiko bat. Negozioa ulertzeko beste modu bat da, non erabakiak demokratikoki hartzen diren eta lana zein irabaziak partekatzen diren. Hemen pertsonak ez dira baliabide bat soilik. Proiektuaren erdigunea...
Urtarrila 19, 2026
Ziur aski ikusi duzu zure hirian edo herrian: betiko okindegia, auzoko liburu-denda edo konfiantzazko tailer mekaniko hura, egun batean, betiko ixten dutela. Negozio errentagarriak ziren, bezeroengandik oso maiteak, eta funtsezkoak tokiko sare ekonomikoarentzat. Baina, azkenean, desagertu egin ziren. Hau da, zalantzarik gabe, gaur egungo ekonomiaren erronka handienetariko bat: oraindik bideragarriak diren proiektuei jarraipena ematea eta,...
Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...