×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

«Arrakastaz ekiteko ez da etsi behar»

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Bai. Ahal duzu. Benetan gogotsu bazaude ekintzaile izan zaitezke. Hortaz dakien batek diotsu. Oscar Muguerzak, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendari eta Gaztenpresako aholkulariak Innova Bilbao 2016 jardunaldian hartu du parte berriki, ekintzailetasunaren inguruan erreferentzia den ekitaldian. Aukera baliatuta, berarekin hitz egin dugu. Kontatu ziguna interesgarria da zuretzat, oso.
  
Gaztenpresa bloga: Ekiteko, zein gaitasun izan behar dira nahitaez?
 
Oscar Muguerza: Gogoa izan behar da, gosea. Ez dut uste ekintzaileek DNA berezirik dutenik, bakoitzak geure alderdi sendoak eta ahulak ditugu.

Gosea, beharra, hori da mundua mugiarazten duena. Ekiteko gosea izatea inoiz ez etsitzea da, oztopoak gainditzea, borroka egitea beste batzuk amore ematen dutenean… beti urrats bat gehiago ematea.
  
B.G: Ibilbide bereziren bat egin behar al da ala edozein izan daiteke ekintzaile?
 
O.M: Edonor izan daiteke. Gogoa baduzu beharrezkoa dena ikas dezakezu. Hori bai, norbere burua aztertu beharra dago eta zertan moldatzen zaren ondo ikusi, zertan nabarmentzen zaren, zerk motibatzen zaituen.
  
B.G.: Zein sektore dira etorkizunera begira ekiteko egokienak Euskadin?
 
O.M: Industria-tradizioa ustiatzen jarraitu behar dugu, noski, enpresa berriak eta dagoeneko abian diren jardueren spin offak sortu, produktu, zerbitzu edo merkatu berriak bilatu.

Dagoeneko abian diren enpresetara lotuago badago ere, zerbitzutzeak gero eta indar handiagoa du; konponbidea eskaintzea da gakoa, produktuei zerbitzuak eranstea. Seguru aukerak badaudela. Ekintzaile batek azkarrago eta arinago egingo du aurrera jada finkatuta dauden enpresekin elkarlanean, eta urrutiago iritsiko da.

Halaber, Euskadin turismoaren arloan oraindik ere aukerak badaudela uste dut, erabiltzaile-esperientzia paregabeak eskaintzeko gai baldin bagara. Horretarako lehengaia badugu.
  
B.G: Negozio bat jarri nahi dut abian, nola finantzatuko dut? Nola finantzatzen da berrikuntza?
 
O.M: Hiru giltzarri daude eta uztartu egin behar dira, batak ez du bestea kentzen:

  • Laguntza eta finantzaketa publikoak: diru-laguntzak, abalak edo zuzeneko finantzaketa. Programa ugari dituzte martxan udaletan, foru-aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan. Ildo horretan estaldura bikaina dugu.
  • Fondo propioak edo FFF (family, friends and fools) esaten dietenak, norbaitek kapitala jarri behar du, bestela ia ezinezkoa da.
  • Banku-finantzaketa: bankuak ziurtasuna behar du jarduerak arriskua duenean, ez dezagun ahaztu enpresa berrien artean heriotza-tasa % 80koa dela. Europako programak, elkarrenganako bermedun sozietateak, Luzaro eta abar sartu behar dira kokteleran. Zure bankuaren bitartez baliabide horiek eskura ditzakezu, eta ez baldin baditu joan zaitez beste banketxe batera.

Horiek dira nagusiak, ekintzailetzaren % 98 finantzatzen dutenak. Gainera, tartea dago business angels, arrisku-kapitaleko sozietate eta abarrentzat ere.
  
B.G: Animatuko al zenituzke beste enpresaburu batzuk mentoring programara biltzera? Zergatik?
 
O.M: Zalantzarik gabe. Azken hilabeteotan izan dudan esperientziarik onenetako bat da. Laguntzeaz eta gizarteari jaso dudanaren zati bat itzultzeaz gain, energia-iturri izugarria da. Pilak kargatzea da. Asko ikasten da eta umiltasun-dosia jasotzen duzu.
  
B.G: Ekintzailetasun-kulturari eta -azpiegiturari dagokienez, zein da erreferente egokia?
 
O.M: Tira, atzerriko leku tipikoak aipatzea ondo dago eta beti dira inspirazio-iturri, baina Euskadin beharrezko azpiegitura badugula uste dut, benetan. Kapital-arriskuko fondoekin hitz egiten baduzu proiektuak baino diru gehiago dagoela esaten dizute, bankuekin hitz egiten baduzu ere antzera, laguntza-programa publiko batzuek ez dute aurrekontu osoa erabiltzen… Aldiz, ekintzaileekin hitz egiten baduzu, laguntzarik eta finantzaketarik ez dutela jasotzen diote. Azpiegituren eta ekintzaileen arteko zubia da huts egiten duena. Ez dugu hizkuntza bera erabiltzen eta zaila da elkar ulertzea.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...