×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Gora egiten ari diren hiru joera urte honetan bertan ekiteko

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email
  1. urtea zure urtea izango da. Ekintzaile gisa hasiko zara eta zure negozioa sortuko duzu. Dagoeneko egin dituzu ia etxeko lan guztiak: merkatua aztertu duzu, frankizia interesgarrienak aztertu dituzu; mugitu nahi duzun sektorearen inguruko ideia argi bat duzu; negozio on bat identifikatzen ikasi duzu… Gauza bat frogatzea bakarrik falta zaizu:
  • Aurten gora egiten ari diren joerak eta negozio-ideiak ezagutzea.

Oso bestelakoak diren sektoreetako hiru bakarrik hautatu ditugu, horietakoren bat buruan duzun negozio-ideiara gerturatzen den ala ez ikusteko.

Erabiltzaile-esperientzia ingurune digitaletan

Dagoeneko ez da nahikoa produktu bat edo zerbitzu bat saltzea: enpresek ahalik eta Erabiltzaile Esperientziarik onena aurkeztu nahi dute, hori baita bezeroa fidelizatzeko modurik garrantzitsuenetako bat.

Hobekuntza horrek web-prozesuaren esparru guztiak hartzen ditu barne: nabigazio-esperientzia ezin hobea, erakargarria eta intuitiboa bermatzen du, eta izugarri sinplifikatzen eta errazten ditu erosketa-prozesuak. Hau da, gure webgunean nabigatzen ari diren bitartean bezeroen bizitza errazagoa egitea da helburua. Hori lortzeko, 5 urrats erraz hauek jarraitu behar ditugu:

  • Webgunea modu logikoan egituratzea, bide erraz, eroso eta azkar bat diseinatuz.
  • Diseinu erakargarri bat egitea, kalitatezko irudiak erabiliz.
  • Begiratu batean irakurtzeko modukoa izatea.
  • Azkarra izatea.
  • Mugikorrera egokitzeko diseinua izatea.

Nabigazioan erabilgarritasun eta esperientzia optimoak eskaintzea must bat da edozein enpresarentzat, haren tamaina dena dela. Izan ere, negozio txikiek ere ahalik eta gehien zaindu behar dituzte mota horretako elementuak, merkataritza elektronikoaren esparruko nazioarteko operadore handiekin lehiatu nahi badute. Horrek aukera-leiho bat irekitzen die ekintzaileei eta autonomoei, zerbitzu pertsonalizatua eskain baitiezaiekete bezeroei.

Osasuna eta edertasuna.

Osasunaren eta Edertasun pertsonalaren sektoreak sekulako hazkundea izan du azken urteetan: edozein hiritako merkataritza-guneetatik paseo bat emanez gero laster ikusiko duzu mota horretako establezimenduak asko ugaritu direla, hala nola estetika-klinikak, hipster ile-apaindegiak eta estresaren kontrako tratamenduak, edo osasunaren zaintzan espezializatutako zentroak.

Herritarrek gero eta arreta handiagoa eskaintzen diete beren ongizateari, itxurari eta zaintza pertsonalei, eta horrek aukera ugari eskaintzen dizkie pertsona ekintzaileei eta autonomoei. Hona hemen bi adibide:

  • Ilea transplantatzeko asmoz Turkiako zentroetara antolatzen diren bidaiek izugarrizko booma izan dute eta merkatu-hobi handi bat bihurtu dira bidaiak kudeatzeaz eta pazienteei jatorrizko herrialdean jarraipen medikoa egiteaz arduratzen diren enpresa txikientzat.
  • Herritarren pixkanakako zahartzeak areagotu egin du pertsona zaharren zaintzan eta arretan espezializatuta dauden pertsonen eta mota horretako zerbitzuak etxean eskaintzen dituzten enpresa espezializatuen

Sektore horrek eskaintzen dituen ehunka aukeretatik bi baino ez dira, sektore horrek protagonista izaten jarraitzen baitu ekintzailetzaren esparruan.

Jasangarritasuna.

Gero eta sektore gehiagotan aplikatzen den joera bat da, sektore industrialetan nahiz zerbitzuetan edo lehen sektorean. Gero eta gehiago erabiltzen ditugu ekonomia zirkularraren, eraginkortasun energetikoaren, ekoizpen ekologikoaren edo bioteknologiaren gisako kontzeptuak eta, horregatik, jasangarritasunak negozio-aukera izaten jarraitzen du startup eta ekintzaileentzat, prozesu jakin batzuk jasangarriak izan daitezela lortu nahi dutenentzat. Ikusi adibide hauek:

  • Hondakin organikoen aprobetxamendua eta berrerabilpena, pentsu naturalak egiteko eta arrainak hazteko.
  • Erabiltzen ez diren materialekin egindako osagarriak saltzen dituzten saltokiak.
  • Berregokitutako telefono mugikorrak.
  • Erabilitako arropa salerosteko aplikazioak.
  • Nekazaritzako eta abeltzaintzako kilometro 0 produktuak.

Sektore horietan edo beste edozein eremutan ekitea pentsatzen ari bazara, Gaztenpresan behar duzun laguntza guztia emango dizugu zure negozioaren fase guztietan: ideia sortzean, izapideak egitean nahiz finantzaketa bilatzean. Azken urteetan 5.300 enpresari baino gehiagori lagundu diegu eta 9.500 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu dugu.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...