×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Baduzu ekintzailetzarako konpetentziarik?

gzt-art-competencias-emprendedoras
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Zure enpresa-proiektua sortu eta haren buru izan nahi baduzu, konpetentzia pertsonalak oso lagungarriak izan daitezke proiektu horretan arrakasta izateko.

Zer dira soft skill edo konpetentzia pertsonalak?

Gure helburuak lortzen laguntzen diguten jokabideak, jarrerak eta ezaugarri pertsonalak dira. Inguratzen gaituzten pertsonekin gustura lan egiten eta ziurgabetasun-egoeretan arazorik gabe nabigatzen laguntzen digute: gaur egun bizi dugunaren gisako egoeretan, adibidez.

Bada jakin behar duzun gauza garrantzitsu bat: konpetentzia horiek lortzeko, ezinbestekoa da horiek egunerokoan entrenatzea. Batzuk berezkoak dira, jakina, eta, beraz, falta zaizkizunak entrenatzea gomendatzen dizugu.

Arrakastaz ekiteko 10 konpetentziarik garrantzitsuenak

David McClelland psikologoak egindako lanaren arabera, hauek dira arrakastaz ekiteko garatu beharko dituzun 10 konpetentziarik garrantzitsuenak:

  1. Aukerak bilatzea eta ekimen pertsonala. Askotan, hauxe dakar ekiteak: beste pertsona batzuek arazoak ikusten dituzten lekuetan aukerak identifikatzea eta aukera horiek martxan jartzea. Konpetentzia horiek garatzeko, ekintzailea, proaktiboa eta berritzailea izan behar duzu, eta ez zaizu arriskuak hartzea axola behar.
  2. Ekina izatea. Proposatutakoa lortzeko irmotasun eta erabakitasun handia izatea esan nahi du. Askotan, sakrifizio handia egin behar da helmugara iristeko, eta oztopoak ere egongo dira seguruenik; baina, saiatua bazara, borroka egiten jarraituko duzu, beste batzuek ez bezala. Bidean, akatsetatik ikasi eta errealitatera egokitu ahal izango duzu zure xedea.
  3. Informazioa bilatzea. Informazio fidagarria izatea, susmorik gabea, zure negozioaren arrakastaren gakoetako bat bihur daiteke, gainerako lehiakideei aurrea hartzeko aukera emango baitizu. Horregatik, funtsezkoa da datuak aurkitzen eta, jakina, horiek erabiltzen jakitea. Horretarako, zure bilaketa-plana zehaztea gomendatzen dizugu; hasteko, zer bilatu nahi duzun eta zertarako jakin behar duzu, eta, gero, non eta nola bilatu zehaztu behar duzu.
  4. Konpromisoak betetzea. Konpromisoa zintzotasunaren eta prestigioaren sinonimo da; konfiantza sortzen du, lanari balioa ematen dio eta irtenbideak (ez aitzakiak) bilatzen laguntzen dizu. Konpetentzia hori hain da garrantzitsua, ezen, konpromisoa hartu aurretik, promesa bat aztertzeko gai izan behar duzu; eta behar duen denbora eman diezaiokezun aztertu behar duzu, baita behar adina motibatzen zaituen eta, batez ere, promesa betetzeko gai izango zaren ere.
  5. Kalkulatutako arriskuak norbereganatzea. Ekiteak arriskuak hartzea esan nahi du. Negozio-planak zure ideia martxan jartzeko arriskuak kalkulatzen, aztertzen eta identifikatzen lagunduko dizu, arriskuen inpaktua arindu ahal izateko. Zeureganatu nahi duzun arriskua zehaztea eta zeharkatu nahi ez dituzun lerro gorriak marratzea zure esku dago, noski.
  6. Helburuak zehaztea. Esan ohi da bide bakar bat ere ez dela ona nora zoazen ez badakizu. Horregatik, negozioek ondo zehaztuta izan behar dituzte beren helburuak, eta helburu horiek espezifikoak izan behar dute, neurtzeko eta lortzeko modukoak, errealistak eta denboran mugatuak, sine die atzera ez daitezen. Helburuek jomuga finkatzen dute eta, horrela, horietara iristeko bidea planifikatu ahal izango duzu.
  7. Eraginkortasuna eta kalitatea. Eraginkortasuna da jardun pertsonalaren eta profesionalaren gakoetako bat. Zure helburuak lortuko dituzula esan nahi du, zure baliabide guztiak ahalik eta gehien optimizatuz. Jakina, funtsezkoa da zure lanak ahalik eta kalitaterik handiena izatea. Biak konbinatzen badituzu, bikaintasuna lortuko duzu edozein helburutan. Gainera, zure eskakizun pertsonala areagotzen eta lana optimizatzen lagunduko dizute ezaugarri horiek.
  8. Plangintza eta jarraipena. Esan genezake aurreko zazpi puntuak ia ziurtatuta dituzula, konpetentzia hori ondo garatzen baduzu. Aurrea hartzeko eta zure helburuak lortzeko egin beharreko bidea prestatzeko aukera emango dizu plangintzak. Gainera, plangintzari jarraipena gehitzen badiozu, plana egokia den ala ez egiaztatu ahal izango duzu, eta, horrela, planetik ez desbideratzeko behar dituzun zuzenketak egin ahal izango dituzu.
  9. Konbentzitzeko gaitasuna eta kontaktuak. Konpetentzia horri esker, zure proiektuaren ontasunaz konbentzitu ahal izango duzu edonor: zure taldea, merkatua eta gainerako eragileak. Eta, jakina, zure taldearen eta enpresa laguntzaileen lidergoa eta leialtasuna erraztuko dizkizu. Gainera, jendetasun horrek harremanetan jartzeko eta harreman-sare zabala izateko aukera emango dizu, eta proiektu garrantzitsu bat martxan duzunean kontaktu horiengana jo ahal izango duzu.
  10. Independentzia eta autokonfiantza. Autokonfiantzaren konpetentziari esker, lortu nahi duzun edozer eskuratu ahal izango duzula sinetsiko duzu. Normalean, autokonfiantza uste osoko pertsona indartsu eta seguruarekin lotuta egoten da. Pertsona guztiz independenteak eta kontsekuenteak dira, hau da, beren arrakastak onartzen dituzte, baina baita porrotak ere. Eta, noski, erori egingo dira, baina behin eta berriz altxatuko dira.

Ekintzailetzarako konpetentzia horiek lantzen badituzu, askoz baliabide gehiago izango dituzu proiektu bati arrakastaz ekiteko. Gainerakoan, Gaztenpresan eta Youth Business Spain (YBS) fundazioan lagunduko dizugu.

Gainera, horretan sakontzen jarraitu nahi baduzu, hona hemen Ana Hernández Serena YBSko gure lankidearen web-orrirako esteka, konpetentzia horiek entrenatu ahal izateko.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...