×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzailetzak jarraitzen duenean: enpresa-legatuaren gakoak

Miguel Ángel Cancelo, técnico de Gaztenpresa y del Programa Legado de Gaztenpresa
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ziur aski ikusi duzu zure hirian edo herrian: betiko okindegia, auzoko liburu-denda edo konfiantzazko tailer mekaniko hura, egun batean, betiko ixten dutela. Negozio errentagarriak ziren, bezeroengandik oso maiteak, eta funtsezkoak tokiko sare ekonomikoarentzat. Baina, azkenean, desagertu egin ziren.

Hau da, zalantzarik gabe, gaur egungo ekonomiaren erronka handienetariko bat: oraindik bideragarriak diren proiektuei jarraipena ematea eta, horrekin batera, urteetan bildutako ezagutza eta komunitateari emandako balioa zaintzea.

Gaztenpresaren podcastaren denboraldi berriak —dagoeneko osorik entzungai YouTuben edo Spotifyn— gai hori aztertzen du, enpresa-transmisioa lehen pertsonan bizi izan duten edo bizitzen ari diren pertsonen benetako istorioen bidez. Pertsona horien esperientzietatik, lau ikaskuntza nagusi atera ditugu.

  1. Negozioen eskualdaketa: transakzio ekonomiko bat baino askoz gehiago da

Miguel Ángel Cancelok, Gaztenpresako teknikaria eta Legado Programako kidea, laugarren denboraldiko lehen atalean oso argi azaltzen du: negozio baten eskualdaketa zenbakien kontua besterik ez dela pentsatzeari utzi behar zaio. Ondo egin nahi bada, ezagutzaren transmisioarekin batera joan behar du, proiektuaren funtsa eta jakintza eskuz aldatzean gal ez daitezen.

Ideia hori ongi ilustratzen duen kasu bat Inés Larrearena da, Donostiako Cimico enpresaren CEO eta sortzailekidea. Bere enpresak protokolo bat jarri du martxan, bere aita eta sortzailekide Luis Larrearen ezagutza tekniko guztia negozioan gera dadin, erretiroa hartzea erabakitzen duenean.

Ikuspegi hori funtsezkoa da, batez ere teknikoki konplexuak diren negozioetan, non lortutako esperientzia enpresaren aktiborik baliotsuenetarikoa den eta ordezkatzeko zailenetarikoa den.

El relevo familiar no es un concepto único ni responde a una sola fórmula

  1. Negozioaren barruan bilatu, erreleboa kanpoan bilatu aurretik

Batzuetan, zuzendaritza hartzeko pertsonarik egokienak proiektuaren parte direnak izaten dira: proiektua ezagutzen dute, “sentitzen” dute eta bere hazkundearen parte izan dira.

Cristina Aralen eta Edurne Domínguezen istorioak ezin hobeto erakusten du hori. Portugaleteko (Bizkaia) Concha Calle Decoración dendako langile gisa, negozioaren ardura hartzea erabaki zuten jabeak erretiratu zirenean. Inork baino hobeto ezagutzen zituzten bezeroak, produktua eta proiektuaren izatea.

Haien kasuak egiaztatzen du langileen esku geratzen den erreleboa biderik praktikoenetarikoa eta eraginkorrenetarikoa dela, bestela desagertu zitezkeen proiektu bideragarriei jarraipena emateko.

  1. Familia-oinordekotza eboluzionatu edo berrasmatu daiteke

Familia-erreleboa ez da kontzeptu bakarra, ezta formula bakarrera mugatzen ere. Oinordetzan hartutako negozio bati jarraipena emateak formula ezberdinak izan ditzake: bere funtsa mantentzea, eboluzionatzea edota erabat berrasmatzea testuinguru berri batean zentzua izaten jarrai dezan.

Erandioko (Bizkaia) Tomates Goikosoloa proiektuko Iñaki Lópezen istorioa eboluzioaren adibidea da. Aitaren heriotzaren ondoren, urte batzuk lehenago biek elkarrekin abiatutako proiektuari berak bakarrik jarraitzea erabaki zuen, ekoizpena handituz eta salmenta-kanal berriak irekiz, hala nola online salmenta.

Eta zer gertatzen da familia-negozioari jatorrizko formatuan jarraipena eman ezin zaionean? Hori gertatu zitzaion Eloïsse Duquenne-ri. Ekonomikoki ezinezkoa zitzaion bere familiak belaunaldiz belaunaldi Biarritzen izan zuen mertzeria bere gain hartzea. Legatuari uko egin beharrean, berrinterpretatzea erabaki zuen: negozioko stockaren zati bat erosi eta lehengai gisa erabili zuen Charlotte Biarritz markapean pieza berriak sortzeko, jatorrizko mertzeriaren izenari egindako omenaldi zuzena. Horrela, negozio tradizional bat erabat berria zen proiektu bihurtu zuen, bere funtsa bizirik mantenduz.

 Eloïsse Duquenne

  1. Erreleboa inpaktu sozialaren kontua ere bada

Negozio baten jarraipenak ez die eragiten soilik eskualdaketa egiten duenari edo erreleboa hartzen duenari. Kasu askotan, haratago doa, enpleguan, gizarte-kohesioan eta tokiko sare ekonomikoaren jasangarritasunean eragin zuzena izanez.

Horregatik, beharrezkoak dira UpmeUp bezalako ekimenak, ekonomia sozialeko erakundeen barruan bertan erreleboa eta jarraipena errazteko sortutako enplegu-plataforma bat. Juan Zubiaurrek, TazeBaez-eko kideak —ekimen honen atzean dauden hiru kooperatibetako batekoa— azaltzen duen bezala, UpmeUp-en helburua da sektore honetako proiektuek belaunaldi-aldaketa gertatzen denean beren balioak, xedea eta komunitatean duten inpaktu positiboa mantentzea.

Ondorio gisa, negozio bati jarraipena ematea ez da soilik pertsiana jaisten saihestea. Ezagutza mantentzea da, enplegua babestea, gauzak egiteko modu bat bizirik mantentzea eta gure inguruko sare ekonomiko eta soziala indartzea.

Ondo egindako errelebo bakoitza aukera bat da jada funtzionatzen duen proiektu batek urte askotan zehar balioa sortzen jarrai dezan. Podcastaren denboraldi honek jasotzen dituen istorioek hori erakusten dute, eta gogorarazten digute enpresa-legatuak ez duela zerikusirik nostalgiari edo iraganari begiratzearekin, baizik eta etorkizunaren aldeko apustu argi batekin.

Gaztenpresaren podcastaren laugarren denboraldia Europar Batasunak finantzatu du, Next Generation, Berreskurapen Plana, Espainiako Gobernua.

Post gehiago irakurri.

Urtarrila 19, 2026
Ziur aski ikusi duzu zure hirian edo herrian: betiko okindegia, auzoko liburu-denda edo konfiantzazko tailer mekaniko hura, egun batean, betiko ixten dutela. Negozio errentagarriak ziren, bezeroengandik oso maiteak, eta funtsezkoak tokiko sare ekonomikoarentzat. Baina, azkenean, desagertu egin ziren. Hau da, zalantzarik gabe, gaur egungo ekonomiaren erronka handienetariko bat: oraindik bideragarriak diren proiektuei jarraipena ematea eta,...
Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...