×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Canva, diseinatzaile ez direnentzako diseinu-erreminta

gzt-art-webinar-canva
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da eta horixe erraztuko digu Canvak, hain zuzen ere: gure negoziorako eduki grafikoa modu sinple eta intuitiboan sortzea, diseinu-ezagutzarik zertan izan gabe. Izan ere, on-line erreminta honek plantillen eta baliabide grafikoen kopuru handia (irudiak, argazkiak, tipografiak, eta abar) jartzen du gure esku, haiekin gure negozioaren/markaren egunerokoan behar ditugun edozein motatako kartel, flyer, txartel, sare sozialetarako irudi, eta abar, egin ahal izateko.

Diseinu grafikoaren profesional baten zerbitzuak erabat baztertu ditzakegula esan nahi du horrek? Ez horixe. Argi dago zenbait lan konplexuk arlo horretako espezialista baten sormena eta egiten jakitea eskatzen dutela, hala nola irudi korporatibo bat 0tik sortzea, webgune bat egitea edo gure negozioko idazkunaren diseinua.

Dena den, badakigu ETE, mikroETE eta pertsona ekintzaile gehienentzat ekonomikoki bideraezina eta ez oso operatiboa dela diseinatzaile batengana jotzea beren sare sozialetarako collage bat behar duten, ekitaldi bat iragartzeko kartel bat edo beren webgunerako banner bat behar duten bakoitzean. Kasu horietan bihurtzen da Canva aliatu handi negozio txikientzat.

Zergatik da horren erreminta interesgarria mikroETEentzat eta pertsona autonomoentzat?

  1. Doako bertsioa dauka. Beste funtzionaltasun batzuen artean, edozein tamainatako diseinuen sorkuntza mugagabea eskaintzen du doako planak, eta horrekin batera, doako milaka plantilla, argazki eta elementu grafikoetarako sarbidea, irudi propioak editatzeko igotzeko aukera, PNG, JPG, PDF, GIF bizidun edo MP4 formatuan sortutako diseinuen esportazioa, eta hodeian 5 GBko doako biltegiratzea.
    Baina, bertsio hori motz geratzen bazaigu, hilean 11,99 euro edo urtean 109,99 euro ordainduta, “Pro” bihurtuko ahalko gara, eta horri esker gure markako kita (logoak, koloreak eta tipografiak) igo eta biltegiratu ahalko ditugu Canvan, eta horrez gain, gure diseinuak nahi ahala modu sinplean birdimentsionatu, gure sorkuntzak plantilla gisa bihurtu eta biltegiratu, argazki baten hondoa klik bakar batekin ezabatu, eta abar.
  2. On-line erreminta bat da. Hau da, ez dugu zertan programarik instalatu gure ordenagailuan erabili ahal izateko. Gainera, app bat dauka, eta haren bidez erosotasunez sortu ditzakegu gure deseinuak gure telefono adimendunetik edo tabletatik.
  3. Oso erabilera sinplea eta intuitiboa du. Drag and drop deitutako sistemarekin funtzionatzen du, zeinak arrastatu eta askatu esan nahi duen hitzez hitz. Horrela, Canvan, lan-panelak bi zati ditu funtsean: ezkerrekoa, pantailaren gutxi gorabehera 1/3 hartzen duena, eta bertan daude aukeren menua eta gure konposizioetan erabili ditzakegun baliabide grafikoak, eta eskuineko zatia, handiagoa (2/3), non gure diseinua ikusten eta sortzen joango garen ezkerreko elementuak hautatuz, eta gure mihisera arrastatuz eta bertan askatuz.
  4. Ez da aldez aurreko diseinu-ezagutzarik behar. Gure prestakuntzari eta esperientziari esker diseinu-nozioak baditugu, bikain, baina hori ez bada gure kasua, Canvak oso erraz jartzen digu edozein diseinu egitea. Eskaintzen digun plantilla ugarien arteko bat baino ez dugu aukeratu behar, eta testuak edo argazkiak gure negozio edo jarduerari dagozkionekin ordezkatu.

“Ikasi Canva erabiltzen, diseinatzaile ez direnentzako diseinu-tresna”

Oraindik ez bazaude ziur Canva zure negoziorako baliabide erabilgarria ote den, “Gaztenpresareb Astelehen Digitalak” zikloaren barruan antolatuko dugun web-mintegian parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Zoom plataformaren bidez egindako tailer honetan, marketin digitaleko No te pierdas en las redes aholkularitza-enpresak erreminta horren ezaugarriak eta funtzionaltasunak azalduko dizkigu, eta nola erabili gure negozioaren presentzia bisuala hobetzeko, on-line alorrean zein off-line alorrean.

Lan-jarraibideak ere erakutsiko dizkigute gure diseinuak ordenatuta edukitzeko eta gure lan-denbora optimizatzeko.

Zain gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...