×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zure ideia erregistratu eta babesteko gomendioak

GZT-blog-protege-tu-idea
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email
  1. urtean, Sara Blakely izeneko gazteak bere baliabide guztiak inbertitu zituen Spanx sortzeko, emakumeen figura moldeatzen duen paxa berritzailea. Sara, lehenik eta behin, Estatu Batuetako Patenteen Bulegora joan zen, patentea idatzi eta erregistratzeko. Bere bizitzan hartutako erabakirik onenetako bat izan zen:
  • Hamabi urteren buruan, bere enpresak 1.000 milioi dolar baino gehiago balio zuen.
  • Forbes zerrendan inoiz sartu zen emakumerik gazteena izan zen Sara Blakely.
  • Oprah Winfrey telebista-aurkezleak Spanx oso gogoko zuela esan zuen bere saioan, eta bultzada eman zion kontsumo masiboko produktu izatera iristeko.

Floridako Clearwater hiri txikian jaiotako gazteak ez balu bere produktua patentatu, sektoreko edozein enpresa handik kopiatuko zukeen ideia eta Sara munduko mapa komertzialetik ezabatu. Sara Blakelyren kasua adibide bat besterik ez da. Negozio-ideia bat lehen unetik erregistratzearen garrantzia erakusten du, horrela lehiakideengandik babestuko baitugu. Horretarako, bi bide jarrai ditzakegu, babestu nahi dugun horren arabera:

 

Jabetza industriala

Erregistroa formalizatzeko unean eskuratzen da. Honako hauek babesten ditu:

Babes horri esker, modu esklusiboan ustiatu ahal izango duzu produktua, eta inork ezingo du erabili, eskaini, fabrikatu edo merkaturatu zure baimenik gabe.<

Babesa jatorrizko herrialdera mugatzen da, baina nazioarteko eremura ere zabal daiteke. Jabetza industriala babesteko erregistroa egin behar da Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan (OEPMn). Dena den, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak honako egiteko hauei buruzko laguntza eta informazioa eskaintzen du:

  • Babes-modalitaterik
  • Eman beharreko pausoak, inprimakiak eskuratzea, izapideak, kostuak, tresna informatikoen erabilera eta OEPMk eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk.
  • Atzerrian babesteko moduak.
  • Dokumentazioa bidaltzea eta izapidetze-epeak.
  • Patenteen ustiapen-egiaztagiriak

 

Jabetza intelektuala edo egile-eskubideak

Literaturako, arteetako edota zientziako sorkuntza-lanak babesten ditu, edozein euskarritan adierazita daudela. Horien artean honako hauek:

  • Literatura-lanak
  • Musika-konposizioak
  • Filmak, argazkiak eta informatika-programak, planoak…

Egile batek bere lanaren gaineko jabetza intelektualeko eskubideak eduki arren, erregistroa egin dezake, aitorpen gisara, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren aurrean, eta jarraibide hauek bete.

Gainera, gogoratu Gaztenpresan ia 5.000 negozio-proiektu martxan jartzen lagundu dugula azken urteotan, eta lagundu zaitzakegula bai zure ideia abian jartzen eta bai garatzen edo finantzaketa bilatzen. Zain izango gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...