×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Atera etekina sare sozialetako salmentari Facebook Shoppingekin

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Badakizu zergatik deitzen dioten Facebooki sareen sarea? Munduan gehien erabiltzen dena delako: 2.000 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago eta milioika aplikazio eta gune integratu ditu. Hori dela eta, zure sare sozialetako estrategian merezi duen protagonismoa eman beharko zenioke. Baina, esaten badizugu Facebookeko aplikazioetako baten bidez saltoki elektroniko bat ireki dezakezula zure Fan Pagean? Bada, gogoan hartu, tresna hori oso egokia baita zure produktuak Interneten saltzen hasteko. Funtsean, hiru arrazoi hauengatik:

  1. Gehien erabiltzen den sare soziala delako. WhatsAppek adina erabiltzaile ditu Facebookek gure ingurunean. Horrek esan nahi du sare sozialen erabiltzaileen % 90 inguruk Facebook erabiltzen duela.
  2. SEOa ahaztu dezakezulako. Facebook Shopping lagungarri izan daiteke zure posizionamendua hobetzeko. Gogoan izan sare sozial batean gaudela eta zure jarraitzaile eta erabiltzaileak zure produktuetarako edo online saltzeko webgunerako trafikoaren bideratzaileak izan daitezkeela, nahiz eta zure SEOa munduko onena ez izan.
  3. Trafiko kualifikatua erakarriko duzulako. Zure orrialdearen jarraitzaile guztiak izan litezke zure produktuen erosle, eta, Facebooken jarraitzen bazaituzte, noizbait zure jarduerak erakarri egin dituelako da. Beraz, jar iezaiezu erraz eta eskaini zure produktua orrialdetik bertatik.
  4. Zure erosleek orrialdetik irten gabe erosi ahal izango dutelako. Frogatuta dago Facebook erabiltzen duten eta aisialdia bertan ematen duten pertsonek ez dutela orrialdetik irten nahi, salbu eta horretarako arrazoi ona badute. Beraz, zergatik ez diezu dena eginda ematen, erlaitz bakar batean klik eginez zure produktuak eskuratzeko aukera eskainiz?

Oraingoz, Facebookek Estatu Batuetan soilik eskaintzen du bere orrialdearen bidez ordaintzeko aukera. Horrek esan nahi du zure Fan Pageko “denda” plataforma bat besterik ez dela izango, eta bezeroek zure merkataritza elektronikoko gunera jo beharko dutela erosteko. Edonola ere, online merkatua dibertsifikatzeko aukera interesgarria da. Eta erraza, gainera. Izan ere, zure Facebookeko denda sortzeko honako pausu erraz hauek besterik ez dituzu eman behar:

  1. Zure Facebookeko orrialdean, egin klik Denda erlaitzean.
  2. Onartu merkatarientzako baldintzak eta politikak, eta egin klik Jarraitu botoian.
  3. Aukeratu Ordaindu beste webgune batean aukera eta egin klik Jarraitu botoian. Zure Facebookeko dendara produktuak sartzen dituzunean, salmenta-webgunea ere erantsi ahal izango duzu.
  4. Aukeratu erabili nahi duzun dibisa. Dibisa hori produktu guztiei aplikatuko zaie, eta aldatzeko bide bakarra zure denda kendu eta beste bat sortzea da.
  5. Egin kik “Gorde” aukeran.

Behin zure saltokia sortutakoan, produktuak gehitu behar dituzu, banaka edo bildumaka, irudiak eta bideoak barne. Datuak sartzen amaitzen duzunean, zure online dendako produktu bakoitzari dagokion URLa erantsi ahal izango diozu. Horrela, bezeroek, Erosi erlaitzean klik egiten dutenean, zure merkataritza elektronikoko gunera bideratuko dira. Dena dela, zure saltokiko erakusleihoa zabaldu aurretik, kontuan izan aholku hauek:

  • Sortu zuzeneko edukia. Deskribatu zure produktua argi eta garbi, baina ez luzatu gehiegi haien ezaugarriak eta onurak azaltzen.
  • Jolastu eskaintzekin. Facebookek zure produktuen eskaintzak egiteko aukera ematen dizu. Beraz, jolastu horrekin, baina zentzuz. Izan ere, askotan, prezio-jaitsiera batek uxatu egiten ditu bezeroak.
  • Nabarmendu irudiekin. Zure produktua onena bada, onena den itxura izan behar du. Horretarako baliabiderik egokiena produktuaren argazki on eta zainduak erabiltzea da.
  • Erabili Erosketen txantiloia. Facebookek zure orrialderako hainbat txantiloiren artean hautatzeko aukera eskaintzen dizu. Hortaz, zoaz Konfigurazioa eta Orrialdea editatu ataletara, zure dendarako txantiloirik egokiena aukeratzeko.

Itxura ona du, ezta? Halere, denak abantailak direla badirudi ere, FB Shoppingek desabantailak ere baditu. Horietatik garrantzitsuena lehenago aipatutakoa da, alegia zure Fan Pagea ezin duzula online denda gisa erabili. Oraingoz behintzat, Facebookek ez du bere orrialdeetan ordainketak egitea baimentzen Estatu Batuetatik kanpo, ezta PayPal edo Stripe bidez ere. Beraz, zure produktuak salgai jarri nahi badituzu Facebookeko orrialdean, lehenago online denda bat ireki beharko duzu, zure bezeroak Facebooketik bertara bideratzeko. Eta, bai, egia da bezeroak sartzeko bide “ofizialaren” ordezko aukera bat dela, baina nolabaiteko mesfidantza ere sor dezake zure erosleen artean.

Bigarren desabantaila erabilgarritasun txikia da. Izan ere, zure dendan produktuak gehitu nahi dituzun bakoitzean, banan-banan egin beharko duzu. Dendaren katalogoa mugatua bada, adibidez, tartak saltzen badituzu, horrek ez dizu arazorik sortuko. Baina pentsatu zenbat ordu sartu behar dituzun, adibidez, zure negozioa azkoinak eta torlojuak saltzea bada eta ehunka modelo eta barietate sartu behar badituzu eskuz. Hori dela eta, Facebookeko dendaren jatorrizko aplikazioan datuak masiboki sartzeko sistemarik ez dagoenez, ia bideraezina da produktu-kopuru handia salgai jartzen duten saltokientzat.

Halere, lehen esan dugun bezala, Facebookek hainbat aplikazio ditu bere prestazioak hobetzeko, eta horien artean badira batzuk zure merkataritza elektronikoko gunea Face Pagean txertatzea eta zure katalogoko produktuak bertara eramatea ahalbidetzen dutenak. Hori bai, denda  bera ez bezala, aplikazio horiek ordaindu egin behar dira. Hona hemen horietako batzuk:

  • Palbin. Zure online denda Facebookera txertatzeko aukera ematen dizu, nahiz eta aparteko ezagutzarik ez izan. Hainbat abantaila eskaintzen ditu, hala nola domeinu profesionala, zure bankuarekin konektatutako saltokiko terminalaren bidezko ordainketa eta zure dendaren optimizazioa Googleko posizionamendua hobetzeko, beste alderdi garrantzitsu batzuen artean.
  • Beetailer. App horrek inportatu egiten du zure denda Facebookera. Sustapenak egiteko tresnak eskaintzen ditu eta ekintza horien inpaktua neurtzeko analisiak ere egiten ditu. Facebooken zure online denda sortzeko doako plana ere eskaintzen dizu, 30 produkturekin gehienez, baita bi plan ere hileko edo urteko harpidetza egiteko.

Tira ba. Dena prest duzu Facebook Shoppingen murgiltzeko eta, horrela, zure negozio digitala dibertsifikatzeko. Beraz, presta ezazu zeure burua online denden potentziala aprobetxatzeko munduko sare sozialik erabilienean. Eta gogoratu, sare sozialetako marketinari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, prestakuntza-tailerrak eta -ikastaroak eskaintzen dizkizugu, gaitasun gehiago eskura ditzazun. Zure zain gaude.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 23, 2024
Euskadiko Emakume Ekintzaileen Elkarteak 10 urte baino gehiago daramatza emakumeen ekintzailetza sustatzen eta ikusarazten. Izaskun Rama egungo presidentearekin podcastaren atal berri honetan emakumeek euren negozioak martxan jartzeko dituzten erronkei buruz hitz egingo dugu.   Elkartearen jatorria 2013an, kafetegi batean, gauzak aldatzeko prest zeuden bost emakume ekintzailek bizia eman zioten EmakumeEkini. Izen horrek, “emakumeekin” eta “emakume”...
Uztaila 18, 2024
20 urteko ekintzailetza-abenturak askorako ematen du. Eta, bestela, esan diezaiotela gure gonbidatuari, Irene Rodríguezi. 20 urte hauetan bi familia osatu ditu. Etxekoa, bere senarrarekin eta bi alabekin. Eta, bestalde, Iddtek, gaur egun ia 100 langile dituen enpresa bat.   GAZTENPRESA: Nola hasi zen ekintzailetza-bide hori?   IRENE RODRÍGUEZ: Sektore honetako enpresa batean inoiz lan egin...
Uztaila 16, 2024
Ba al zenekien Kooperaren jarduerak arropei bigarren bizitza emateaz gain, batez ere, gehien behar dutenei bigarren aukera bat emango diela? Izan ere, ekonomia zirkularra eta ingurumenarekiko praktika jasangarriak sustatzeaz gain, gizarte-entitateen sare horren benetako helburua bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonentzako lan-aukerak sortzea da. Eta, lan handi horri buruz hitz egiteko, gure podcastera gonbidatu dugu Enrique...
Uztaila 9, 2024
Gaztenpresaren podcastean, kubaldun honekin (jaiotzez kubatarra eta bihotzez euskalduna) hitz egin dugu. Ekintzaile peto-petoa da, eta ez da konformatu bere proiektuak abiaraztearekin, baizik eta, gainera, ekintzailetzarako grina partekatzen du Euskadira migratutako emakumeekin, kolektibo horrek negozio bat abian jartzeko orduan dituen oztopo gehigarrien jakitun.   Laguntza eta ulermenerako gune bat Lan hori egiteko, Maylin Vergarak Emakume...
Uztaila 8, 2024
Ekin eta zure enpresa sortu aurretik, zure negozio-eredua landu behar duzu. Erakunde batek balioa nola sortzen, entregatzen eta bereganatzen duen deskribatzen duen eskema bat da. Bestela esanda, enpresa batek nola funtzionatzen duen eta irabaziak sortzen dituen definitzen duen plana da. Enpresa-tresna hau oso erabilgarria da, batez ere zure ibilbide berriaren hasieran, gida eta orientazio gisa...
Uztaila 2, 2024
Gaztenpresaren jarduera jarraitu ohi duzuen pertsonei ziur Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvador izenak ezagunak egiten zaizkizuela. Ekintzaile bikote hau Gernikako Txitatoki zirku eskolaren sustatzailea da, iaz Donostian antolatu genuen Gaztenpresatik topaketan esan ziguten bezala. Han jakin genuen zentro honek, landa-eremuan zirkuko arteen praktika hurbiltzea eta sustatzea ez ezik, pertsonen garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko tresna gisa...