×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

2020a, urte zaila baina ekintzailetzari buruzko jarduerez betea

Gaztenpresa resumen 2020
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

2020a urte gogorra izan da; zalantzarik gabe, COVID-19aren krisia dela eta gogoratuko dugu. Dena den, Gaztenpresan enplegua sustatzeko lanean jarraitu dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan enpresak sortuz, eta ekintzailetzako abentura honetan gure laguntza onartu duten ekintzaileei lagunduz. Halaber, azpimarratu behar da fundazioa egoerara egokitu dela, eta ekintzailetzarekin lotutako eta hura sendotzen laguntzeko hainbat ekitaldi eta ekimenetan parte hartu duela.

Gaztenpresa-Resumen-2020

Gaztenpresak aurten abian jarri duen ekimenik garrantzitsuenetako bat #JarraitzekoBerritzen kanpaina izan da. Hartan, ezagutzera eman genituen krisi honen aurrean aurrerapauso bat ematea eta egoerara egokitzea erabaki zuten gure inguruko negozioen ekintzak. Gainera, krisi honi aurre egiteko beren ekimenen berri ematea erabaki zuten pertsonen ahalegina eta asmamena saritu genituen. Berriz ere eskerrak eman nahi dizkiegu ekintzaile horiei guztiei, norberaren mugak gainditzeari buruzko lezio bat eman baitziguten den-denek.

Gainera, aurten, negozio askori bizirauten lagundu dieten ekimenak jakitera emateaz gain, harago joan gara, eta ekintzaile horiei pandemiaren ondorioak arintzen lagundu nahi izan diegu. Horregatik, Youth Business Spain (YBS) fundazioarekin batera SOS Mentoring programa sortu dugu, mikroenpresei eta ekintzaileei beren negozioak berrabiarazteko aukera emateko. Enpresaren arloan esperientzia handia duten mentoreen aholkuei esker, programan parte hartzen duten pertsonek ekintzailetza-sarea sendotzen dute. Elementu garrantzitsua izan da, eta gaitasunen soft skill berrikuntza sortzen lagundu digu. Taldean lan egiten eta berrikuntza sortzen laguntzea da xedea, ekintzaileen lana sustatzen lagunduko diguten programak sortze aldera.

Enpresen bilakaerak kezkatzen gaitu. Izan ere, urtearen erdialdean, galdeketa bat egin genuen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hainbat sektoretako negozioen artean, pandemiak negozioei nola eragin dien jakiteko, haien beharrak aztertzeko eta haiei #JarraitzekoBerritzen laguntzeko. Galdeketaren erantzunek agerian utzi zutenez, inkestatutako enpresen erdien baino gehiagoren fakturazioa % 50etik gora txikitu zen, eta enpresa horietako asko prest zeuden beren negozio-eredua birdiseinatzeko, egoerara egokitze aldera.

Osasun-krisi hau gorabehera, Gaztenpresak ekintzailetzarekin lotutako ekitaldietan parte hartzen jarraitu du. Aipatzekoa da honako ekimen hauetan parte hartu zuela martxoan: 16-17 urteko gazteen artean ekintzailetzaren espiritua sustatzeko STARTInnova Educa hezkuntza-programan; CITA Emprende | Digitalizazioari buruzko edizio berezian (birtuala izan zen, eta aukera paregabea izan zen ekintzailetza eta digitalizazioa oraindik ere konbinazio sendoa dela konturatzeko); eta talentua erakartzea xede duen B-Venture biltzarrean, horretan ere telematikoki.

Gaztenpresaren 2020ko jardueran mugarri izan den beste ekitaldi bat Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzako Masterraren Gaztenpresa-MBAe3 Sarien banaketa izan zen. Ekainean eta abenduan banatu genituen Masterraren azken bi promozioetako proiektu ekintzailerik onenak goraipatzeko. 2020an, pandemia dela eta, 4. eta 5. edizioetako sariak banatu ditugu. Lehen sari-banaketa telematikoa izan zen; abenduan egindako ekitaldian, berriz, Gaztenpresako zuzendari Inma Ramosek aurrez aurre parte hartu ahal izan zuen. Halaber, aipatzekoa da urte hasieran fundazioak Changemaker Lab sarien II. edizioan parte hartu zuela Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan. Parte-hartze horren bidez, unibertsitate horretako ikasleek enpresa berriak sortzea sustatu nahi da. Gainera, Gaztenpresak PREUNICA Marketin eta Ekintzailetza Lehiaketaren IX. edizioan hartu zuen parte. Cámarabilbao University Business School-ek antolatu zuen ekimen hori, batxilergoko ikasleak dituzten ikastetxeentzat, ikasle horiek enpresa-mundura hurbiltzeko asmoz. Sari horiek guztiak Gaztenpresan enpleguaren eta negozio berrien alde dugun konpromisoaren adierazgarri dira.

2020an ere Gaztenpresak prestakuntza aintzat hartu nahi izan du, funtsezkoa baita bai ekintzailetzarako bai negozioei bultzada bat emateko. Urtean zehar, prestakuntza-jarduera ugari egin dira: 40 tailer baino gehiago. Aurrez aurre ematen hasi ginen tailerrak, baina, pandemiaren ondorioz, mundu digitalera jauzi egin behar izan genuen. Ekintzaileentzat izan dira tailer guztiak, eta gai jakin batzuetan jarri dute arreta, hala nola ekintzailetzarako gaitasunetan, altxortegiaren berreraikuntzan edo finantzaketan.

Ikusten duzunez, zailtasunak zailtasun, aurtengo jarduera bizia izan da. Baina balantzea egitean jabetzen gara, benetan, egindako lanaren irismenaz. Joan den ekainean, Urteko Memoriaren aurkezpenean ikusi zenez, 2019ko datuak ere onak izan ziren, eta ekintzailetza eta enplegu-sorrera sustatzeko helburuak bere horretan jarraitzen du. Laster, 2020ko datuen berri emango dugu, eta espero dugu datu horiek gorantz jarraitzea, horrek 2021ean lanean jarraitzera animatuko gaitu eta.

Aipatu beharra dago 2020ko ekainaren 4an Gaztenpresaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia egiteko asmoa geneukala, eta bertan behera utzi behar izan genuela osasun-krisia dela eta. Hala ere, beti egongo da berriro elkartzeko aukera, egungo egoera hau amaitzen denean.

Gaztenpresan zain gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...