×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

2018a, mugarriz betetako urtea ekintzailetzan

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

2018. urtea zirraragarria izan da Gaztenpresarentzat. Urtean zehar, enplegua sustatzeko lanean jarraitu dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan enpresak sortuz, eta ehunka ekintzaile gazteri lagundu diegu negozio berriak aurrera ateratzen. Era berean, ekintzailetzarekin lotutako hogeiren bat ekitaldi eta ekimenetan antolatzaile eta partaide izan gara, eta balantzea oso ona izan da.

Gaztenpresarentzat bereziki garrantzitsuak izan diren ekitaldi batzuk nabarmendu nahi ditugu. Talentua erakartzeari eta aukerak sortzeari erreparatuta, garrantzitsuenetako bat B-Venture izan zen. Joan den urrian egin zen Bilbon ekintzailetzari buruzko kongresu hori, penintsularen iparraldean gai horren inguruan egin den biltzarrik handiena. Ekitaldia aukera bikaina izan zen startup direlakoentzat networkinga lantzeko euskal korporazio handietako ordezkariekin. Korporazio horien artean izan zen LABORAL Kutxa ere. Gainera, kongresua baliagarria izan zen enpresa berri horiek eta negozio-aukeren bila dabiltzan eta enpresa-proiektu berriak lagundu nahi dituzten inbertitzaileak harremanetan jartzeko. Bi egun zirraragarri izan ziren. Ehun proiektu baino gehiagoren artean 24 hautatu zituzten eta egileek aukera izan zuten euren egitasmoa 50 inbertitzaile ingururen aurrean aurkezteko.

Hilabete batzuk lehenago, apirilean, Gaztenpresaren Mentoring topaketa egin genuen. Gogokoen dugun ekitaldietako bat da, bertan aukera izan baikenuen mentore batzuekin eta 2017an lagundu genituen ekintzaile askorekin egoteko. Guztira 66 ekintzaileri lagundu genien negozioa garatu eta sendotzen, 23 mentoreren eskutik. Gure Mentoring programari esker, enpresa-gestioan eskarmentua duten boluntarioen laguntza dute ekintzaileek. Mentoreek aholkuak ematen dizkiete eta negozioa sendotzen lagundu. Horrela, mentore boluntarioek, enpresa-ehun gaztea sendotzen eta ezagutza eta esperientzia belaunaldi berriei transmititzen laguntzen dute.

Gaztenpresaren jardueran mugarri izan den beste ekitaldi bat: urtarrilean, EHUko Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzako Masterraren itxiera akademikoa zela eta, Gaztenpresa-MBAe3 Sariak banatu genituen lehenengoz, Masterraren 2. promozioko proiektu ekintzaile onenak goraipatzeko. Sariok, enpleguaren eta negozio berrien alde dugun konpromisoaren adierazgarri dira. Negozio-proiektu berritzaileak gestionatzeko gai diren zuzendariak trebatzea da MBAe3 Masterraren helburua. Horretarako, negozio berriak sortzeko eta zuzendaritzako lanpostuei heltzeko beharrezkoak diren gaitasun profesionalak, autonomia exekutiboa eta ekimena garatzen ikasten dute ikasleek. Hemendik, berriro zoriondu nahi ditugu Juan Echevarría, Leire Ballesteros eta Amaia Manuera, Masterrean zehar egin duten lanagatik.2018ko mugarriak

Halaber, jakin badakigu ekintzailetza hezkuntzaren eremutik sustatu behar dela, eta, horregatik, STARTinnova Summit topaketa antolatu dugu, batxilergoko edo lanbide-heziketako ikasle diren eta ekiteko ideiak dituzten 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzako programa. Ikasle gazteak eta hezkuntzako adituak biltzea izan zen topaketaren helburua, guztion artean esperientziak partekatu eta hezkuntzako berrikuntza garrantzitsuenak aztertzeko.

Eta teknologia berriek gizarte-garapenean eta ekintzailetzan duten garrantzia kontuan hartuta, urrian Bilbon egin zen Mikrofinantzen Europako Sarearen kongresuan hartu genuen parte. Iraultza digitalak herritarren finantza- eta gizarte-inklusioan dituen ondorioak izan ziren bertan aztergai. Ekintzaileek eta startupek teknologia berriak aprobetxa ditzaten sustatzeko mikrofinantzen erakundeek zer egin dezaketen aztertzea izan zen, hain zuzen, topaketaren helburua.

Teknologia, prestakuntza, talentua erakartzea, enpresa-laguntza… Ikusten duzunez, Gaztenpresaren jarduna nabarmena izan da urtean zehar, baina aipatutako horiek ez dira izan mugarri bakarrak, ez eta gutxiago ere. 2018an ekintzailetzari buruzko ekitaldietan hartu dugu parte, besteak beste, Cita Emprende (Donostia) eta Araba Ekinean ekimenetan. Berrikuntzari eta teknologia berriei buruzko foroetan partaide izan gara, Innovation Forum eta lnnova Bilbao ekitaldietan. Sari-banaketetan ere tartean ibili gara: Bizintek Sariak eta Mondragon Unibertsitatearen Ekiten Sariak. Era berean, Kiroletako Asmamen eta Diseinu Lehiaketan ere esku-hartu genuen. Gogora dezagun Wats-Kiroletako balioak ekitaldia ere babestu dugula. Hezkuntzaren bidez eta gaitasunak eta balioak ikasteko ingurune berritzaileak sortuz, indarkeria kirolaren arlotik desagerraraztearen aldeko ekimena da. Halaber, YBSren Mentoringaren Eragin Soziologikoari buruzko txostenaren aurkezpenean hartu dugu parte, eta baita tokiko garapen inklusiboa eta iraunkorra lortzeko Bilboko Global Social Economy Forum ekitaldian ere. Eta beste hamaika kontutan ibili gara.

Nolanahi ere, balantzea egiteko orduan konturatu gara benetan gure lanaren norainokoaz. Horixe egin genuen joan den apirilean Beatriz Artolazabal Enplegu sailburuarekin batera. Fundazioa 1994an martxan jarri zenetik 5.000 enpresa berri sortzen lagundu dugu, horietatik 400 baino gehiago 2017an. Horren ondorioz 8.700 lanpostu berri baino gehiago sortu dira bi hamarkadako ibilbidean. Zenbaki horiek bultzada dira guretzat, 2019an ekintzailetzaren eta enpleguaren alde lanean jarraitzeko. Gaztenpresan zain gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...